Bizidunen jatorria: teoria ez-eboluzionistak eta eboluzionistak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,23 KB

Teoria ez-eboluzionistak

Fixismoa

Autor: Carl von Linné (1707–1778)

Bere garaian ezagutzen ziren landare-espezie guztiak deskribatu eta espezie horiek sailkatzeko sistema bat asmatu zuen. Berak sortu zuen gaur egun erabiltzen den bizidunen latinezko izendegia. Bizidun bakoitza izendatzeko latinezko bi hitz erabiltzen dira: generoarena eta espeziarena (adibidez, Homo sapiens).

Izaki bizidunak aldaezinak dira.

Kreazionismoa

Linneo (Carl von Linné, 1707–1778)

Ezagutzen ez dugun Jainko batek banan‑banan sortu zituen.

Katastrofismoa

Georges Cuvier (paleontologiaren aita)

Jainkoak behin baino gehiagotan sortu behar izan zituen animalia‑espezieak. Katastrofe edo kataklismo jarraituei buruzko teoria da: katastrofe edo hondamendi bakoitzaren ondoren (adibidez, Uholde Nagusiaren edo Unibertsalaren ondoren), Jainkoak espezie berriak sortzen zituen. Lehengo izakien arrastoak (oraindik aurretik zeuden hondakinak adierazten dutenak, ez hondamen bakoitzaren ondoren sortu zirenak) ziren fosilak. Hala ere, bizi izan diren izaki guztien arrastorik ez dago; batzuk desagertu egin ziren, eta ez dago horien fosilik. Cuvierrek uste zuen 27 sorkuntza edo kreazio izan zirela.

Teoria eboluzionistak

Lamarckismoa

Jean‑Baptiste Lamarck

Ordurarte izakiak ez zirela aldatzen uste zen, baina berak aldaketa zegoela uste zuen. Bere ustez, lehen organismoak berez sortu ziren, eta ondorengoak eboluzionatuz joan ziren. Eboluzio horretan, izakien behar berriei aurre egiteko beharrezko organoak garatu egingo ziren, eta erabiltzen ez zirenak atrofiatu egingo ziren. Hori justifikatzeko jirafeen adibidea erabiltzen zuen: jirafeen aurrekoek hanka eta lepo motzagoak zituztela zioen, eta janaria zuhaitzen goikaldean zegoenez, asko estiratu behar izan zuten, lepoak eta hankak egokitzeko luzatuz. Baina teoriak akats bat zuen: ezaugarri horiek ez ziren genetika bidez transmititzen.

Darwinismoa

Charles Robert Darwin (1809–1882) eta Alfred Russel Wallace

Milioika urtetan zehar, eta oso forma sinpleetatik abiatuta, eboluzionatu dugu bizidun guztiok. Itsasoan sortutako molekula organikoek izan ziren lehen izakiak; horien eboluzioz, bizidun zelulabakarrak sortu ziren eta, denboran zehar, landare eta animalia ugarik garatu egin ziren, gaurko milioika espezieetara heltzeko.

Bere teoriak ondoko oinarriak zituen:

  • Populazioetan bizirik iraun dezaketenak baino izaki gehiago jaiotzen dira; elikagaiak eta espazioa mugatuta daude, beraz bizirik irauteko lehia dago.
  • Populazioetan aldakortasuna dago; populazio bereko izakiak ez dira berdin‑berdinak elkarren artean (Darwinek ez zekien aldakortasun horren arrazoiak zein ziren, garaiko genetikako ezagutzarik ez zegoelako).
  • Naturak aldakortasun horretan eragiten du: ingurunearen baldintza jakin batzuei egokitzeko banako egokienak hautatzen dira ingurune bakoitzean. Gainerakoak baino hobeto egokitu direnak hobeto ugaltzen dira, eta ondorengoei transmititzen dizkiete aldeko ezaugarri horiek.

Darwinek hautespen naturala edo egokienaren biziraupena deitu zien aldaketa onuragarriei eusteko eta kaltegarriak baztertzeko prozesu horri.

Teoria sintetikoa / Neodarwinismoa

Gregor Johann Mendel

Darwinen teoriaren berrikuspena da, eta honako ideia berri hauek jasotzen ditu:

  • Populazioen baitako aldakortasunaren eragileak mutazioak dira; hau da, indibiduoen material genetikoan gertatzen diren aldaketak. Mutazioak zoriz gertatzen dira, eta ager daitezke edo ezkutuan geratu.
  • Mutazioek iraupenerako mesedegarriak edo kaltegarriak izan daitezkeen ezaugarriak ekar ditzakete.
  • Hautespen naturalak ez dakarkie onurarik indibiduoei, populazioei baizik; hautespen naturalak populazioaren aldakortasunari eragiten dio, hobekien moldaturik dauden indibiduoak hautatuz eta ezaugarri kaltegarriak dituztenak baztertuz.
  • Organismoen geneek aldeko ezaugarriak badituzte, organismo horiek ugaltzeko aukera handiagoa izango dute, eta gene horiek ondorengoei transmitituko dizkiete; horren ondorioz, aldeko gene edo gene onuragarri gehiago egongo dira populazio horretan.

Eboluzioa prozesu itzulezina dela uste da; beraz, gaurko organismoek ez dute sekula euren arbasoen ezaugarrietarantz birzabaltzeko aukerarik izango.

Biologoek bi eboluzio mota bereizten dituzte:

  • Mikroeboluzioa — populazio batean mailaka gertatzen diren aldaketa txikiak.
  • Makroeboluzioa — aldaketa ebolutibo handiak: espezie, genero, familia… berriak agertzea.

Zientzialari askoren iritziz, mikroeboluzioan gertatzen denaren antzera gertatzen da makroeboluzioa ere, baina epealdi luzeagoetan (hamarka milioi urtetik ehunka milioi urtera). Ikerketa horiek erakusten dute lehenengo organismoak sortu zirenetik talde handien arteko ahaidetasunak badaudela eta, zenbait kasutan, ahaidetasun horiek zehaztu egin direla: adibidez, badakigu ugaztunak (duela 195 milioi urte) eta hegaztiak (duela 170 milioi urte) narrastietatik eboluzionatu zirela; narrastiek anfibioetatik eboluzionatu zuten (orain dela 300 milioi urte) eta anfibioek arrainetatik eboluzionatu zutela (duela 350 milioi urte).

Entradas relacionadas: