Biziaren Sorrera: Zientzialarien Hipotesiak eta Froga Desberdinak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,44 KB

Biziaren Sorrera: Zientzialarien Hipotesiak

Biziaren sorrera ikertu duten zientzialarien hipotesiak, teoria eta ondorioak:

  • Francesco Redi (XVII): Izakiak ez direla berez sortzen, baizik eta beste izaki batzuetatik. Bere teoria frogatzeko esperimentu bat egin zuen haragi eta euliekin.
  • Louis Pasteur (XIX): Mikroorganismoek hartzidura laktiko eta alkoholikoan daukaten funtzioa frogatu zuen, eta baita ere amorruaren txertoa asmatu zuen.
  • Aleksandr Oparin (XX/1924): Bere teoriak esaten du bizia kimika ez organikotik datorrela.
  • Stanley Miller eta Harold Urey (1953): Molekula organikoen sintesia posible zela molekula inorganikoetatik abiatuta frogatu zuten.

Froga Desberdinak

Froga Molekularra

Biologia molekularraren aurkikunde zoriontsu eta ustekabeetariko bat izan da ikustea molekulek egitura somatikoen antzera eboluzionatzen dutela. Oro har, zenbat eta ahaidetuagoak izan bizidun bi, orduan eta antzekoagoak dira euren geneen sekuentziak. Zenbait kasutan, bi bizidunen arteko harremanaren zalantza dagoenean (ebidentzia morfologikoak anbiguoak direlako, esaterako), euren molekulen azterketa guztiz argigarria suertatzen da.

Froga Biogeografikoa

Kontinente guztietako espezieen antzekotasunak aztertuta, noizbait jatorri bera izan zutela ikus daiteke. Adibidez, 100 milioi bat urtetan Hego Amerika eta Afrika elkartua egon ziren; hala, gaur egun bateko eta besteko ugaztunak konparatzen baditugu, antzekotasunak aurkituko ditugu, nahiz eta kontinenteak bereizi zirenean, bakoitzak bere eboluzioa izan bide zuen eta espezie berriak sortu bide ziren.

Froga Enbriologikoak

Ornodunen enbrioiak hainbat fase izaten ditu jaio aurretik, eta fase horiek antza handia dute ornodun mota guztietan: arrainetan, urlehortarretan (anfibioak), narrastietan, hegaztietan eta ugaztunetan. Antzekotasunak galdu egiten dira garapenak aurrera egin ahala enbrioia eratuz doan neurrian. Hala ere, antzekotasunek luzeago irauten dute espezie batzuen enbrioietan beste batzuenetan baino, eta horrek ahaidetasun handiagoa dagoela edo jatorri berbera dutela adierazten du, nolabait (ikusi estekako marrazkiak).

Morfologia eta Anatomia Konparatua

Hainbat bizidunen anatomia eta morfologia aztertuz, eboluzioaren teoria baieztatzen duten gertakizunak ikus daitezke. Bizidunen organo analogoak, adibidez. Organo horiek funtzio bera eta jatorri desberdina dute. Hegoen funtzioa hegan egitea da, eta elkarren artean oso bestelakoak diren bizidun-taldeetan daude animalia hegodunak: intsektuak, hegaztiak, ugaztunak… Hautespen naturalak, jatorri desberdinetatik abiatuta, organo funtzional egokiak osatzeko bidean eboluzionatzen duela adierazten digu horrek.

Erregistro Fosila

Eboluzioa gertatu izanaren ebidentziarik konbentzigarriena, geruza geologiko zaharretan organismo suntsituak aurkitzea da. Eboluzioaren frogatzat jo zen ikustea bai espezie biziak eta bai espezie suntsituak sailkatu egin zitezkeela talde taxonomiko berberetan. Esaterako, 1861eko aurkikuntza batek -Archaeopteryx delako fosila- indar handia eman zion Darwinen teoriari. Izan ere, ordura arte narrasti eta hegaztien arteko kate-maila galdutzat jo zen, eta aurkikuntzari esker, uste da Archaeopteryx izan daitekeela hegaztien eta narrastien arteko kate-maila.

Entradas relacionadas: