Biziaren Jatorria: Teoriak eta Eboluzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,12 KB

Biziaren Jatorria

Aintzinako Teoriak

1. Kreazionismoa

  • Erlijio-dogmetan oinarrituta.
  • Lurra eta izaki bizidun guztiak jainko batek sortuak.

2. Berezko Sorrera

  • Luzaroan egon ziren ondarrean.
  • Izaki bizidunak berez sortzen dira materia bizigabetik.
  • Adibidez: sugeak, igelak eta krokodiloak lokatzetatik.

Berezko Sorreraren Ideiei Amaiera Eman Nahian

1. Francesco Redi (XVII. Mendea)

  • Rediren esperimentua: Haragi usteletik ateratzen diren arren jatorria ezagutzeko esperimentua.
  • Estali gabeko ontzian euliak jarritako arraultzetatik jaiotzen ziren arrak eta estalitako ontzian ez ziren arrik sortzen.

2. Louis Pasteur (XIX. Mendea)

  • Louis Pasteurren esperimentua:
  • Mikrobiologian aitzindaria.
  • Mikroorganismo txiki-txiki horiek ere ez zirela berez sortuak.
  • Mikroorganismo horiek airean zeudela eta elikagaien gainean garatzen zirela frogatu.

Gaur Egungo Teoriak

1. Panspermia (Meteoritoak)

  • 1969an Australian aurkitutako meteorito baten analisian 90 aminoazido baino gehiago identifikatu.
  • Aminoazido horietako 19 lurrean daudenez, meteoritoen eta asteroideen bidez heldu zirela proposatu zen.

2. Abiogenesia

Teoria nagusi hau onartuena da. Biziaren lehen agerpenen jatorriari buruzko zenbait teoria biltzen ditu:

  • Molekula ez-organikoetatik -> molekula organiko bakunak sortzea
  • Molekula konplexuak garatzea
  • Eboluzio kimikoa

Gaur Egungo Teorien Esperimentuak

1. Jatorrizko Zopa Edo Saldaren Teoria

  • 1920ko hamarkadan.
  • Alexander Oparin.

Hau proposatu:

  • Oxigeno-rik gabeko atmosfera zegoela (CH4, NH3, H2...).
  • Energia iturriak: erradiazio ultramorea, ekaitz elektrikoak -> molekula bakun mota asko sortzeko.
  • Molekula horiek itsasoetan pausatu, gero egitura konplexuagoak sortu mintzak garatzeraino (lehen zelula).

2. Miller Eta Urey-Ren Esperimentua

  • Stanley Miller eta Harold Urey (1953)
  • Molekula organikoen sintesia posiblea zela molekula inorganikoetatik abiatuta frogatu zuten.

3. Tximinia Hidrotermala/Iturri Hidrotermalaren Teoria (Abiogenesia)

  • William Martin eta Michael Russel (XXI. Mendea).
  • Biziaren jatorria dortsal ozeanikoetako tximinia hidrotermaletan kokatzen du.

Teoria hau onartuena da:

  • Bizia iturri hidrotermaletan, itsas hondoetan, naturatik urrun, eguzki izpirik ez daude lekuetan.
  • CH4, H2S, Pb askoko tokietan organismo mota asko ugaritu (bakterioak).
  • Bakterioak -> konposatu horiez elikatu eta tenperaturara egokitu.
  • Bakterioak ezagutzen diren organismorik zaharrenetarikoak dira.

Eboluzioa

Fijismoa

Joera ideologikoa da, kreazionismoarekin batera, baieztatzen zen izaki bizidunen espezie guztiak lurrean denak batera agertuak eta jainkoak sortuak zirela dio.

Eboluzionismoa

Espezie bakunetatik eboluzionatu direla espezieak eta ingurunearen baldintzen eraginen ondorioz aldatu zirela dio.

Lamarck-En Teoria (Eboluzionismoa)

  • Ingurunearen garrantzia: ingurunearen baldintzen aldaketak eragin ohi du organismoen aldaketa.
  • Erabiltzearen eta ez-erabiltzearen legea: organoak hazi eta garatu daitezke, bai formaz aldatu ere ematen zaien erabileraren arabera.
  • Hartutako karaktereen herentzia: bizitzan egindako aldaketa abantailatsuak ondorengoei transmititzen zaizkie herentzian.

Ezeztatu zen genetikaren garapenari esker, hartutako karaktereak ez zaizkiela ondorengoei transmititzen.

Darwin Eta Wallace (Eboluzionismoa)

3 oinarri:

  • Espezie guztiak beste espezie batzuetatik eratorriak dira eta loturik daude beren artean arbaso komun bat dutelako.
  • Espezieak aldatu dira denboran zehar, hau da, eboluzio bat izaten dute, eta hori jarraitua eta geldoa da. Gradualismoa deritzo.
  • Espezieak zer modutan alda daitezkeen azaltzeko mekanismo nagusia hautespen naturala da.

Hautespen naturalak 3 oinarri ditu:

  • Aldakortasun heredagarria: populazio bat osatzen duten banakoen artean badira desberdintasunak eta ezaugarri horiek ondorengoei transmititzeko aukera egon behar du.
  • Aldakortasun ondorengotza: ondorengoak ugalketan guraso bakoitzetik hainbat ezaugarri jasotzen dira eta horiek konbinaturik banako desberdinak sortzen dira.
  • Ugalketa diferentziala: ezaugarririk onuragarrienak dituztenek probabilitate handiagoa dute ugaltzeko eta ezaugarri horiek ondorengoei transmititzeko.

Eboluzioaren Frogak

  1. Froga paleontologikoak (fosilak ikertuta ikusten da izaki bizidunak aldatzen joan direla lurraren historia geologikoan).
  2. Froga biogeografikoak (biogeografiak izaki bizidunak lurrean nola banatzen diren aztertzen du).
  3. Froga anatomikoak (organoen eta egituren azterketa anatomiko konparatuan oinarritzen da:
    • Organo analogoak: funtzio berdina / jatorri eta egitura ezberdina
    • Organo homologoak: funtzio ezberdina / jatorri eta egitura berdina
    • Aztarna organoak: funtzioa galdu dutenak
    )
  4. Froga biokimikoak (proteinetan eta DNAan antzekotasun handiagoa dutenak ebolutiboki gertuago daude).
  5. Froga enbriologikoak (animalien enbrioien garapenaren etapen azterketan oinarritzen da).

Espeziazioa

1. Anagenesia: Eboluzio Finetikoa

Espezie bat pixkanaka eraldatzen duten aldaketa txikien bidez gertatzen da, beste espezie bat sortu arte.

2. Kladogenesia

Espezie komun batetik bi sortzen dira:

  • Jatorrizko populazioa -> jatorrizko espeziea, populazio 1
  • Hesi geografikoa -> bakoitza leku batera, populazioa bitan banatu eta kontaktua galdu. Ugalketa-isolamendua, A populazioak ez da B populazioarekin ugaltzen (ez dira geneak trukatzen).
  • Dibergentzia genetikoa -> A populazioaren ezaugarri hoberenak hartzen dituzte (ingurunearen arabera).
  • Espezie desberdinak -> bi espezie desberdin eta ugaldu ezin dira berriro.

Entradas relacionadas: