Biziaren jatorria: Teoria eta esperimentu historikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,04 KB

Francesco Redi eta berezko sorreraren ukapena

XVII. mendean, berezko sorreraren ideiak baztertzeko asmoz, Francesco Redi italiar zientzialariak esperimentu baten bidez frogatu zuen haragi usteletik ateratzen diren har zurien jatorria ez zela haragia bera, euliek haragian jartzen zituzten arrautzak baizik. Bizia ez da berez sortzen; bizidun oro beste bizidun batetik dator. Hortaz, haragia ez badago euliekin kontaktuan, ez da har zuririk sortuko.

Francesco Redik haragi zatiak jarri zituen estalitako eta estali gabeko ontzietan. Estalitako ontzian ez zen harrik sortu; estali gabekoan, berriz, euliek jarritako arrautzetatik harrak sortzen ziren. Saiakuntzaren ondorioz, estali gabeko ontzian euliek jarritako arrautzetatik harrak sortzen ziren; estalitako ontzian ez zen harrik sortzen (mikroorganismoen eraginez haragia usteldu egiten zen, ordea). Frogatu zuen haragi usteletik ateratzen diren har zurien jatorria ez zela haragia, euliek haragian jartzen zituzten arrautzak baizik. Baina ez zuen frogatu mikroorganismorik ez zela sortzen.

Louis Pasteur: Mikrobiologiaren aitzindaria

Aurrerago, XIX. mendean, Louis Pasteur (1822-1895) frantsesak egiaztatu zuen mikroorganismo txiki-txiki horiek ere ez zirela berez sortuak. Pasteurrek mikroorganismo horiek airean zeudela eta elikagaien gainean garatzen zirela frogatu zuen. Mikrobiologian aitzindaria izan zen. Bizia ez da berez sortzen; hortaz, mikroorganismo txiki-txiki horiek ere ezin dira berez sortu.

Salda bat egosi zuen mikroorganismoak hiltzeko, baina salda airearekin kontaktuan egoten denean, berriro mikroorganismoak sartzen dira. 1885. urtean amorruaren aurkako txertoa lortu zuen. Bi urte beranduago, bere izena daraman institutua fundatu zuen. Pasteurrek mikroorganismo horiek airean zeudela eta elikagaien gainean garatzen zirela frogatu zuen; hortaz, bizia ez zela berez sortzen berretsi zuen.

Eboluzio kimikoa: Oparin, Miller eta Urey

Aleksandr Oparin biokimikari sobietarraren ustez (1924), egitura kimikoen eboluzioaren eta birmoldaketen bidez sortu ziren lehen bizidun zelulabakarrak; hau da, bizirik gabeko kimikatik sortu zen bizia. Eboluzio kimikoa: Egitura kimikoen eboluzioaren eta birmoldaketen bidez sortu ziren lehen bizidun zelulabakarrak.

Laborategian bizia sortu ahal izateko kondizioak simulatu zituzten Stanley Miller eta Harold Urey ikerlariek. Denbora baten ondoren, substantzia sinpleetatik aminoazidoak sortu ziren, substantzia ez-organiko oso konplexuak. Aminoazidoak beharrezkoak dira bizia sortzeko. Lurrak gaztea zenean izan zezakeen atmosfera (orduko gas-nahastea) eta baldintza fisiko-kimikoak (Eguzkitiko irradiazio ultramoreak, ekaitzek sortutako tximistak…) laborategian sortzen saiatu ziren, metano, amoniako, ur eta hidrogenozko nahaste bat luzaroan deskarga elektrikoen eraginpean jarrita. Erreakzio horren hondakinetan konposatu organiko ugari aurkitu zituzten, aminoazidoak horien artean. Aminoazidoak dira biziaren oinarrizko osagaiak, "adreiluak".

Bizitza materia bizigabetik sortu zela, lehen bizidunak zelulabakarrak izan zirela, Lurraren hasierako baldintzetan posible zela molekula organikoak sortzea konposatu ez-organikoetatik eta aminoazidoak bizia agertu aurretik sortu zirela ondorioztatu zuten. Molekula inorganikoetatik abiatuta hainbat molekula organikoren sintesia posible zela frogatu zuten, baina ez organismo zelulabakarren sorrera.

Exogenia eta exobiologia

Exobiologia da Lurretik kanpo bizia existitzeko dauden aukerak eta Lurrean bizia nola sortu zen aztertzen duen zientzia; beraz, exogeniak bizia Lurretik kanpo sartu zela dio. Exogenia: Bizia ez zen Lurrean sortu, unibertsoan nonbaitetik etorri zen (meteorito batek ekarrita edo). Exogenia izeneko hipotesia da hori. Bizia unibertsoan nonbait sortu omen zen, gero Lurrera iritsi zen, eta hemen kondizio egokiak zituenez, ugaldu eta eboluzionatu egin zuen.

Ezin da onartu ez delako frogatu, baina ezin da deskartatu ere, Lurrean dauden kondizio muturrekoetan bizidunak daudelako, eta agian beste planeta batzuetan antzeko kondizioak bazeuden, hortik etor gaitezke.

Lynn Margulis eta teoria endosinbiotikoa

Teoria endosinbiotikoaren arabera, organismo zelulabakar bereizien arteko sinbiosiaren bidez sortu ziren eukariotoetako funtsezko hainbat organulu. Honela, mitokondriak edota kloroplastoak aske bizi ziren bakterioak izango ziratekeen antzina. Organismo zelulabakar bereizien arteko sinbiosiaren bidez sortu ziren eukariotoetako funtsezko hainbat organulu. Gerora espezializazioak sortu ziren, eta Lurreko bizitzan arrakasta handia izan zutenez —protisto bezala edo antolaketa zelulaniztunaren bidez—, uste da hortik sortu zirela gainerako landare, onddo eta animalia guztiak. Lehenengo zelularen mintza handitu eta tolestu zen, eta erretikulu endoplasmatikoa eta nukleo-mintza sortu ziren. Gero, protobakterioak bakterio fotosintetikoa fagozitatu eta sinbiosiz kloroplasto bilakatu zuen.

Entradas relacionadas: