Bizantziar Arkitektura eta Islamaren Hedapena: Al-Andalus eta Gizartea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,41 KB
Bizantziar Arkitektura eta Mosaikoak
Bizantziar arkitekturaren ezaugarri nagusiak:
- Elementuak: Kupula handiak, kupulaerdiak, petxinak, erdiko nabea, alboko nabeak eta kontrahormak.
- Barrualdea: Zutabeetako marmolez eta mosaiko ikusgarriz apainduta dago.
Bizantziar Mosaikoak
Eraikinetako hormak eta sabaiak mosaikoekin apaintzen zituzten. Tesela izeneko harri txikiak eta buztin egosizko piezak erabiltzen zituzten. Mosaikoak polikromoak dira, kolore ugari dituzte. Irudikatutako aurpegiak aurrez aurre ageri dira, hieratikoak dira eta ez dute sentimendurik adierazten. Gai erlijiosoak eta politikoak ageri dira.
Islamaren Sorrera eta Hedapena
Islamaren Jatorria Arabiar Penintsulan
Islama Arabiar penintsulan sortu zen, VII. mendearen hasieran. Garai hartan, penintsulan tribu politeistak bizi ziren, gehienak nomadak. Merkatari taldeek Ekialdeko eta Mediterraneoko produktuak salerosten zituzten, eta karabana horien ondorioz, Meka eta Medinara joaten ziren.
Meka hiri sakratua zen, non Kaaba eta hainbat idolo gurtzen zituzten.
Mahoma eta Erlijio Monoteista Berria
Mahoma Mekan jaio zen 570. urtean. Osabaren karabanetan bidaiatzen zuen, baina egun batean Alaren deia jaso zuen. Handik aurrera, erlijio monoteista berri bat sortu zen: Islama. Islamaren jarraitzaileak musulmanak dira.
Mahomak bi herri mota bereizten zituen:
- Paganoak: Islama inposatu behar zitzaien.
- Kristauak eta Juduak: Paganoei baino tratu hobea eman behar zitzaien, baina zerga bereziak ordaindu behar zituzten.
Hedapena eta Doktrina
Politeismoaren aurkakoak zirelako, Mahoma Mekatik bota zuten 622. urtean. Gertaera horri Hegira deritzo, eta Islamiar egutegiaren hasiera da. Mahoma eta bere jarraitzaileak Medinara joan ziren. Han, Mahoma buruzagi militar bihurtu zen eta erlijio islamiarraren hedapen prozesuari ekin zion.
Mahoma 632. urtean hil zen. Ordurako, musulmanek Arabiar penintsula kontrolatzen zuten. Lurraldeak azkar konkistatu zituzten, Bizantziar Inperioaren ahultasuna aprobetxatuz:
- 632-661: Mesopotamia, Siria, Palestina, Pertsiar Golkoa eta Egipto okupatu zituzten.
- VIII. mendea: Afrikako iparraldera eta Iberiar penintsulara hedatu ziren, Indiaraino iritsiz.
Gerraren Motibazioa eta Korana
Jarraitzaileek uste zuten gerran hiltzen baziren Paradisura joango zirela, eta gainera, harrapakin handiak eskuratzen zituzten. Herri ez-arabiar askok asimilazio politiko burutsua erakutsi zuten, eta asko beren borondatez bihurtu ziren islamera.
Korana liburu sakratua da, eta fededunen portaera arauak jasotzen ditu.
Islamiar Inperioaren Administrazioa
- Kalifa: Agintari politiko eta erlijioso nagusia.
- Bisirra: Ministroa, administrazio nagusia zuzentzen zuena.
- Walia: Inperioko probintzietako gobernadorea.
- Kadia: Justizia administratzen zuen, Koranean jasotakoaren arabera.
Hiri Islamiarraren Egitura
Hiriak harresiz inguratuta eta irregularrak ziren, kale estuak zituzten. Gobernaria Alkazar izeneko jauregian bizi zen. Hiriak erlijio guneak zituen (meskitak) eta Azoka (merkataritza elkartrukea egiteko plaza). Behe klaseko jendea harresitik kanpo bizi zen.
Meskitaren Atalak
- Haraam: Otoitz egiteko aretoa.
- Quibla: Mekara beti begira dagoen horma.
- Mihrab: Leku sakratuena, horman egindako zuloa.
- Minaretea: Dorrea, fededunei otoitz egiteko deia egiten zaien lekua.
- Iturria (Sahn): Burua garbitzeko eta gero otoitz egiteko erabiltzen den patioa.
Al-Andalus-en Sorrera eta Gizartea
Al-Andalus-en Konkista (VIII. mendea)
Al-Andalus-en sorrera VIII. mendean gertatu zen. Iberiar penintsulan, Bisigodoen Erresuma gerra zibiletan zegoen. Errodrigo erregeak Afrikako iparraldeko musulmanei laguntza eskatu zien, baina hauek penintsula konkistatzeko aprobetxatu zuten.
- 711. urtea: Musulmandar armada Iberiar Penintsulan sartu zen, Errodrigo garaitu eta Hispaniako lurraldeak konkistatzeari ekin zioten.
- Musulmanak azkar hedatu ziren, penintsula ia osoa konkistatuz, Iparraldeko lurralde menditsuak izan ezik.
- Europa konkistatzen saiatu ziren, baina frankoek garaitu egin zituzten Poitiers-en (732). Horren ondorioz, musulmanek Iberiar penintsularaino atzera egin zuten.
Musulmanak hain azkar hedatzearen arrazoiak:
- Bisigodoen Erresuma oso ahulduta zegoen.
- Bertako biztanleriak ez zien aurre egin menperatzaile berriei.
Al-Andalus-eko Gizarte Taldeak
- Musulmanak (Arabiarrak eta Berberrak): Talde boteretsuena. Jatorri arabiarreko lurraldetik etorritako musulmanen ondorengoak ziren.
- Muladiak: Biztanleriaren gehiengoa. Beren erlijioa utzi eta islamera bihurtu ziren kristauak.
- Mozarabiarrak: Musulmanen lurraldean bizi eta beren erlijioari (kristaua edo judua) eutsi zioten. Zerga berezi bat ordaintzearen truke mantendu zuten beren erlijioa.
- Esklaboak.