Bitoriano Gandiaga eta Gabriel Aresti: Euskal Literaturaren Ibilbidea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,06 KB
Bitoriano Gandiaga
Bitoriano Gandiagak, jaiotzez mendatarra izan arren, ia bizitza osoa Arantzazun eta inguruetan eman zuen ikasle, apaiz eta irakasle lanetan. Lurrarekin zuen loturak, batez ere haurtzarotik zapaldu zuen Arantzazuk, sorrarazi zion lehen poema liburua: Elorri. Bigarren fruitua Hiru gizon bakarka izan zen. Herri izan nahi eta ezin duen Euskal Herriaren egoera korapilatsua adierazten digu poema horretan Gandiagak. Uda batez Madrilen liburuan, Arantzazuko bakardadetik hiri handira doan idazleari hango zurrunbiloak iradokitzen dizkion sentimendu kontrajarriak azaltzen dira. Hiritzar liluragarriak baina, era berean, gupidagabeak gizaki arruntari egiten dion erasana bistaratzen zaigu.
Gabriel Aresti
Gabriel Aresti bilbotarrak zubigintza moduko bat egin zuen aurreko belaunaldiaren eta idazle gazteagoen artean. Euskaldun berria zen, hiritarra, sekularra, seminariotik pasatu gabea, gizon irakurria, garaiko literaturan jantzia. Gorabehera politikoak hurretik segitzen zituen, bere obran garbi asko nabari daitekeenez. Ez zen isilik egotekoa, polemikak harrotzea maite zuen eta, horregatik, ez zitzaion areriorik falta izan bizi izan zen artean. Bere obrarik egituratuena eta biribilena 1960an kaleratu zuen: Maldan behera. Batuaren aitzindari izango zen hizkera berri baten taxutua, arnasa handiko poema sinbolista dugu. Interpretatzeko zailtasunak zituelako, ez zuen arrakasta handirik izan. Harri eta Herri urte gutxiren buruan agortu zen; gauza harrigarria poema liburua izanik. Estilo zuzenagoa zerabilen, herritarragoa, eguneroko bizitzaren hurbilago zegoena. Ildo beretik jarraitu zuen Euskal Harria eta Harrizko Herri Hau lanekin, zentsurarekin arazo larriak izan zituen arren. Gazte asko abiatu zen poesiaren bidetik, Arestiren bultzadaz animaturik. Idazterako orduan ez zioten guztiek bilbotarraren estiloari jarraitu, baina zenbait kasutan eragin zuzena nabari da, adibidez Xabier Leteren Egunetik egunera orduen gurpilean edo Joxe Azurmendiren Hitz berdeak liburuetan.