Bitartekaritza Gida: Faseak, Tresnak eta Teknikak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 195,63 KB

Bitartekaritza prozesuaren faseak

1. Aurrebitartekaritza

Bitartekariak alde bakoitzarekin banakako bilerak egiten ditu gatazka, sentimenduak eta pertzepzioak ezagutzeko. Prozesua planifikatzen da (saioen tokia, iraupena eta estrategiak), eta helburua konfiantza sortzea eta parte-hartzea bermatzea da.

2. Aurkezpenak eta arauak

Lehen saio bateratuan, bitartekariak bere rola azaldu eta oinarrizko arauak ezartzen ditu: konfidentzialtasuna, errespetua eta etenik gabe hitz egitea. Helburu nagusia aldeak prozesura egokitzea da.

3. Kontaidazu

Alde bakoitzak bere ikuspegia eta sentimenduak adierazten ditu. Bitartekariak komunikazioa gidatzen du, edukia eta harremana bereiziz eta parafrasia erabiliz, elkar ulertzea errazteko.

4. Arazoa argituz

Informazioa antolatu eta arazo nagusiak identifikatzen dira. Posizioetatik interesetara pasatzen da, eta komunikazioa "NI/ZU" hizkuntzatik "GU" hizkuntzara bideratzen da.

5. Konpondu

Aldeek irtenbideak proposatzen dituzte eta bitartekariak prozesua gidatzen du. Hau ez da epaiketa bat; adostasunak aldeek eurek hartzen dituzte.

6. Adostu

Adostasunak zehaztu eta idatziz jasotzen dira (nork, zer, noiz eta nola). Jarraipen-plan bat ezartzen da, konponbidea errealista eta orekatua izan dadin.

Bitartekarien tresnak eta teknikak

  • Entzute aktiboa: Bitartekariak aurreiritzirik gabe entzuten du, keinuak, isiltasuna eta enpatia erabiliz, aldeak berdin tratatuz.
  • Parafrasia eta birformulatzea: Esandakoa beste hitz batzuekin adierazten da, mezua argitu eta tentsioa gutxitzeko, konnotazio positiboa emanez.
  • Istorio alternatiboa: Aldeek emandako informazioarekin ikuspegi berri bat eraikitzen da, elkar ulertzea sustatzeko.
  • Galderak eta caucus teknika: Galderen bidez informazioa eta perspektiba berriak lortzen dira. Caucusean, banakako elkarrizketa konfidentzialak egiten dira.
  • Role play eta NI mezua: Egoera errealak dramatizatzen dira, eta norberaren sentimendu eta beharrak modu arduratsuan adierazten dira.

Gatazkaren duna (Tipularen teknika)

Gatazkak hiru maila nagusi ditu:

  • Kanpoan: Posizioak (zer eskatzen dugun).
  • Tartean: Interesak (zergatik nahi dugun).
  • Muinean: Beharrak (ezinbestekoak eta negoziaezinak).

Gatazkaren arbola

Gatazka modu globalean aztertzeko tresna da: arazo nagusia enborrean kokatzen da, sustraietan arrazoiak daude, eta adarretan ondorioak ageri dira.

vm68wAAAABJRU5ErkJggg==

Entradas relacionadas: