Bitartekaritza: Gatazkak Ebazteko Gida Osoa eta Eremuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 15,48 KB

Zer da bitartekaritza?

Bi pertsona edo gehiagoren artean sortutako gatazkak ebazteko bidea da, hirugarren pertsona inpartzial baten laguntzarekin.

Gatazka egoera bat konpontzea ez da erraza, honako arrazoi hauengatik:

  • Zergatik gertatzen diren horrelako egoerak ulertzea.
  • Besteeen ikuspuntua ulertzea.
  • Irtenbide egokia bilatzea: bi aldeak gaizki sentitu gabe.

Bitartekaritza Komunitarioa eta Eremuak

Bitartekaritza Komunitarioa

Komunitatea: Behar edo arazo berdintsuak dituzten pertsona talde bat bizi den tokia da.

Adibideak: bizilagunen komunitatea, auzoa, eskola, lantaldeak...

  • Komunitatea osatzen laguntzen duten beste faktore batzuk dira: ohiturak, balioak, hizkuntza, rolak...
  • Bitartekaritza komunitarioa: komunitatean ematen diren gatazkak ebaztera bideratuta dago.
  • Komunitatean maila ezberdinetako gatazkak sor daitezke, hala nola:
    • Kulturaniztasuna.
    • Elkarbizitza.
    • Espazio amankomunen erabilera.
    • Arauak errespetatzea.
    • Konpromisoak aurrera eramatea.

Bitartekaritzaren Eremuak

  1. Herritarren bitartekaritza: Herritarren eta tokiko agintarien arteko gatazka komunitarioetan bitartekaritza egitea, auzo-mailan parte hartzea eta arazoak konpontzea sustatuz.
  2. Kulturaniztasunarekiko bitartekaritza: Kulturen arteko elkar ulertzea eta bizikidetza sustatzen duen bitartekaritza, kulturen arteko tentsioak edo gaizki-ulertuak landuz.
  3. Familia-bitartekaritza: Familia-gatazketan bitartekaritza egitea, hala nola dibortzioetan edo zaintzapeko gaietan, familiako kide guztien onurarako irtenbideak bilatuz.
  4. Bitartekaritza eskolarra: Bitartekaritza eskola-ingurunean, ikasleen, irakasleen eta gurasoen arteko gatazkak konponduz eta hezkuntza-giro positiboa sustatuz.
  5. Osasun bitartekaritza: Osasunaren arloko bitartekaritza, pazienteen, osasun-profesionalen eta osasun-sistemen arteko komunikazioa erraztuz, arreta hobetzeko.
  6. Bitartekaritza laborala: Bitartekaritza lan-gatazketan, hala nola langileen eta enplegatzaileen arteko gatazketan, tentsioak konpontzea eta lan-giroa hobetzea bilatuz.
  7. Bitartekaritza penala: Bitartekaritza zigor-testuinguruan, biktimen eta delitugileen arteko elkarrizketa erraztuz, erreparazioak bilatuz eta arau-hauslea berriz integratuz.
  8. Bitartekaritza penitentziarioa: Bitartekaritza espetxe-sisteman, presoen birgaitzea eta espetxeen barruko gatazken konponketa sustatuz.

Bitartekaritza Komunitarioaren Helburuak

  • Prebentzioa:
    • Arazoa detektatu → ekintzak diseinatu eta martxan jarri.
  • Hezitzea:
    • Portaera eta jarrerak ikasi.
    • Eskolaren esparruan ematen da gehienbat.
  • Erreparatzea:
    • Harremanak berreraikitzea, neurri ezberdinak martxan jarri ondoren.
    • Esparru penalean ematen da batez ere.

Esparru juridikoan, bitartekaritza baliabide extrajudiziala da, gatazka izan duten bi aldeak adostasunera iristeko eta prozesu judizial luze eta garestiagoak ekiditeko.

Bitartekaritzaren Abantailak

  • Alderdi guztiek dute protagonismoa negoziazioan eta hartutako erabakien erantzukizuna hartzen dute.
  • Satisfakzio handiagoa; norbere ikuspuntua azaltzeko aukera.
  • Kooperazioa lantzen da: ez dago galtzaile edo irabazlerik.
  • Pertsonen arteko harremana sustatzen da eta elkarbizitzan laguntzen du.
  • Ikaskuntza ematen da, harremanak izateko modu egokiagoak eta gatazkak ebazteko moduak ikasiz.
  • Batzuetan bitartekaritza ez da aukera egokiena:
    • Botere edo estatusen artean desberdintasun handia dagoenean.
    • Borondate falta dagoenean bi alderdietako batean.
    • Norbere interesa defendatzeko ezintasuna dagoenean.
    • DELITU ZANTZURIK DAGOENEAN, NORMALEAN EZ DA LANTZEN.

Bitartekaritzaren Eboluzioa

Bitartekaritzaren Hastapenak

Antzinean: Ez dugu datu zehatzik ze puntutaraino erabiltzen zen bitartekaritza.

  • Bi pertsona edo herrialderen arteko arazoak konpontzeko bitartekariaren figura bazegoen:
    • Salamonen Juizioa.

Autoritatearen Araberako Bitartekaritza

  • Hierarkia bidez antolatutako inguruak (familia eta ingurune hurbila):
    • Ohitura eta tradizioan oinarrituak eta batzuetan hirugarren pertsona baten iritzian oinarrituta.
    • Eliza: Pertsonen arteko desadostasunak edota laneko harremanetan parte hartzen zuten.
    • Lan esparruan, gremioak oso modu hierarkizatuan antolatuta zeuden.
  • Espainian lehenengo dokumentuak bitartekaritza juridikoarekin lotutakoak:
    • Fuero de Avilés (1076).
    • Las partidas de Alfonso X (1265).
    • Adibidez: “El tribunal de aguas”.

Bitartekaritza Normatiboa

  • Industria iraultzarekin gatazkak gora egin zuten krisi egoeraren aurrean.
  • Frantziako iraultzarekin botere banaketa, legeak eta botere judiziala sortu ziren.
  • Estatua da bitartekari eta legeak sortzen dituena, alderdi ezberdinak erregulatzeko:
    • Lanaldiak, soldatak, atsedenak, adin txikikoen lanaldiak…
  • Estatu Batuetan 1930. urtean, lanaren inguruko gatazkak ebazteko edo gatazka horiei aurre egiteko sortu zen.
  • Gatazkei aurre egiteko, sistema judizialaren alternatiba moduan.

Bitartekaritza Ekintza Gisa

  • ONU-k bitartekaritza estatuen arteko bakea lortzeko bidetzat hartu zuen.
  • Europara zabaltzen da eta beste esparru batzuetara ere hedatzen da.
  • Espainian: 80-90. hamarkadan sortzen dira lehenengo elkarteak.

Bitartekaritzaren Printzipioak

  • Borondatezkoa.
  • Konfidentzialtasuna.
  • Inpartzialtasuna.
  • Neutraltasuna.
  • Fede ona.
  • Gardentasuna.
  • Eraginkortasuna.
  • Malgutasuna.
  • Egiazkotasuna.
  • Beharrak dituzten taldeei babesa.

Bitartekaritzako Zerbitzuak

Zerbitzura Sartzea

  • Interesa duten pertsonek eskatzen dute.
  • Autonomia Erkidego bakoitzean badago arautegi bat eta erakunde, profesional eta talde ezberdinak (udaletxeak, diputazioak...) arduratzen dira.
  • Bitartekaritza zerbitzuek, eskaera jaso ondoren, erabakitzen dute gatazka bitartekaritzaren bidez landu daitekeen edo ez. Honako hauek ez dira lantzen:
    • Delituren baten susmoa dagoenean.
    • Pertsonen eskubideak urratzen direnean.
    • Pertsonaren ezaugarriek gomendagarri ez dutenean (nahasmenduak, adibidez).

Bitartekariaren Aukeraketa

Bitartekariak profesional kualifikatuak dira.

  • Aldeak elkar entzutea ahalbideratuko dute.
  • Ez du ziurtatzen akordiora iristea, baina aukerak handitzen ditu.

Bitartekariaren Funtzioak

  • Beharrak identifikatu.
  • Aldeen jarrerak gidatu.
  • Alde bakoitza adi eta modu aktiboan entzun.
  • Ikuspegien ulertzea erraztu.
  • Pertsonen arteko komunikazioan lagundu.
  • Blokeo egoeretan, adostasun puntuetatik bideratu.
  • Tentsio maila jaitsi.
  • Hausnarketa eta konfiantza baldintzak sortu.
  • Konfidentzialtasuna bermatu.

Bitartekariaren Ezaugarriak

  • Erantzukizuna.
  • Gaitasun sozialak.
  • Enpatia.
  • Portaera asertiboa.
  • Gatazkak ebazteko gaitasunak.
  • Errespetua.

Bitartekaritzaren Marko Etikoa (Kode Deontologikoa)

  • Aplikazio eremua: lege autonomikoa eta estatu mailakoa aplikatu.
  • Bitartekariarena:
    • Titulazioa eta gaitasuna izatea.
    • Pertsona horren alde edo aurka profesionalki lan egin bada, ezin da bitartekari izan.
  • Bitartekaritza printzipioak (aurreko puntuan landutakoak).
  • Bitartekariaren betebeharrak.
  • Bitartekariaren erantzukizuna: prozesuarekin, beste bitartekariekin eta administrazioarekin.
  • Bitartekariaren eskubideak.
  • Publizitatea.
  • Arauak urratzea.

Bitartekari Naturalak

Ez daude erakunde batekin lotuta. Profesionala ez den pertsona da, ingurunean sortu daitezkeen gatazkak ebazten laguntzeko gaitasuna duena.

Abantailak
  • Prestigioa du ingurunean.
  • Arauak, ohiturak, testuingurua eta dinamika ezagutzen ditu.
  • Boluntario moduan parte hartzen du.
Desabantailak
  • Ez da profesionala eta ez du formakuntzarik → teknikak eta prozedurak ez ditu ezagutzen.
  • Taldeko kidea da → inpartzialtasuna ez da beti betetzen.
  • Konfidentzialtasun printzipioari ez dio hainbesteko garrantzia ematen.
  • Lan boluntarioa denez, ez du erabilgarritasun osoa.

Bitartekaritzako Espazioaren Aukeraketa

Bitartekaritzako espazioa: bi aldeak eta bitartekaria prozesuan zehar biltzen diren tokia da.

Espazioaren Baldintzak

  • Elkarrizketarako lagungarria.
  • Espazio inpartziala.

Bitartekaritzarako Sala

  • Altzariak egotea, alderdien kokapena egokia, tenperatura egokia, argitasuna, aireztapena, zaratarik eza…

Denboraren Erabilera

Bitartekariak denbora kontrolatu behar du eta bi aldeei denbora eta aukera berdinak eman behar dizkie:

  • Alderdi bakoitzak bere ikuspuntua azaltzeko adina denbora izatea ziurtatu behar du.
  • Txandak ondo kudeatu.
  • Txandak errespetatzea eta besteak ez moztea.

Bitartekaritza Ereduak

Eredu Tradizional Lineala (Harvard)

  • Enpresa munduarekin lotuta: ekonomia eta zuzenbidea oinarri hartuta.
  • Metodo egituratua eta emaitzak bilatzen dituena.
  • 4 oinarri hauek ditu:
    • Pertsonak arazotik bereizi: Arazoa kontuan hartu.
      • Pertzeptzioak.
      • Emozioak.
      • Komunikazioa.
    • Interesetan oinarritu eta ez posizioetan:
      • Posizioak: (Zer lortu nahi dut?)
      • Interesak: (Zergatik lortu nahi dut?)
    • Irtenbideak bilatu:
      • Gatazkaren aurrean zenbat eta irtenbide gehiago planteatu, orduan eta hobeto.
      • Ideia zaparrada teknika oso ona izan daiteke.
    • Irizpide objektiboak erabili:
      • Alderdi guztiek irtenbide justua lortu dutela sentitu behar dute.
      • Espazio amankomuna bilatu behar da.

Eredu hau negoziazio gidatu bat egiteko eredua da. Beraz, eredu honen oinarrian negoziazioa dugu.

  • Oinarrizko ezaugarriak: Eredu honetan, komunikazioa era linealean ulertzen da; hau da, batek komunikatzen duen bitartean, besteak entzun egiten du.
  • Metodoa: Saioaren hasieran, gatazkaren osagai guztiak “aireztatu” egiten dira, katarsi modukoa eginez, iraganera itzuli gabe.
  • Helburua: Akordiora iristea da. Gatazka parteen arteko ezberdintasunengatik sortzen bada, horiek murriztu, eta antzekotasunak, balioak eta interesak indartu beharko dira.

Metodo honi egiten zaion kritikarik zorrotzena da lortzen diren akordioek ez dutela harremanetan inolako aldaketarik eragiten.

Eredu Eraldatzailea

  • Oinarrizko ezaugarriak: Harremanetan zentratzen den eredua da.
  • Metodoa: Gatazka = aukera. Gatazka moralki garatzeko eta hazteko aukera da. Prozesuari esker, parteak euren gaitasunez konturatzen dira, eta aldaketarako gai direla jabetzen dira. Pertsonaren balioa handitzea da helburu nagusia (empowerment).
  • Helburua: Harremana hobetzea edo eraldatzea da. Akordioak gutxietsi gabe, garrantzitsuena harremana hobetzea da. Akordiorekin bada, askoz hobeto.

Eredu Borobil-Narratiboa

  • Gizarte zientzietatik dator eta helburua gizarte aldaketa da.
  • Aurreko bi ereduak integratzen ditu:
    • Akordioak adostu aldeen komunikazio eta harremanak indartuz.
    • Eredu borobila: kausalitateagatik.
    • Arazoa irizpide ezberdinekin aztertzen da, eta horrek alderdiei besteen posizioak ulertzen lagunduko die, eta ondorioz, adostuak diren irtenbideetara iritsi daitezke errazago.
    • Oinarrizko prozesuak:
      • Ezberdintasunak handitu: Aldeen arteko ezberdintasunak areagotu.
      • Pertsonak legitimotu: Alderdi bakoitzak arrazoi zati bat du.
      • Esanahia aldatu: alde bakoitzak bere bertsioa eman ondoren, beste istorio bat eraikitzea gatazka ikuspuntu guztietatik ikusteko.
      • Lanerako testuinguruak sortu: prozesuan zehar definitzen joan behar da, eta beharrezkoa izanez gero, moldatu edo eraldatzen joan daiteke.

Diziplinarteko Eredua

  • Diziplina ezberdinetako profesionalek parte hartzen dute.
  • Gatazka konplexua denean, jatorri ezberdinekin.
  • Gatazkaren analisia eta definizioa aberastu egiten da.
  • Bitartekaritza familiarrean asko erabiltzen da:
    • Zuzenbidea: ikuspegi juridiko-legala.
    • Psikologia: behar pertsonaletarako.

Bitartekaritzan Erabiltzen Diren Teknikak

Caucus eta Atsedenak

  • Caucus: bakarkako bilera pribatua aldeetako baten eta bitartekariaren artean, bitartekaritza prozesua hasi ondoren egiten dena.
  • Atsedenak: hausnartzeko denbora behar izaten da gauzak ulertzeko edota akordioak barneratzeko.
  • Bitartekariak kudeaketa egokia egin behar du, bai erritmoari dagokionez eta baita denborari dagokionez.
  • Identifikatu behar ditu saioak eteteko momentuak, bakarkako bileren beharrak eta atsedenaldiak ere bai.

Gatazken Mapeoa

Gatazka bere osotasunean grafikoki adierazteko teknika da.

Pertsonak

  • Harreman motak.
  • Boterearekiko oreka.
  • Arazoaren pertzepzioa.

Prozesua

  • Non sortu den: tokia, testuingurua, arrazoiak…
  • Eboluzioa: ebazteko saiakerak…
  • Momentuko egoera: komunikazioa, areagotzen duten faktoreak, errazten duten faktoreak…

Arazoa

  • Muturreko interesak.
  • Pertzeptzio arazoak.
  • Ebazteko baliabideak.

Kanporatzearen Teknika

Arazoa pertsonatik bereiztea, hau da, bi entitate bezala ulertzea. Pertsona hori ez da epaitua sentituko.

5 fasetan egiten da:

  1. Arazoa pertsonatik kanpo definitzen da.
  2. Arazoari konnotazio negatiboak ematen zaizkio.
  3. Arazoa pertsonatik kanpo kokatzen da.
  4. Definitutako arazoaren alderdi negatiboak azpimarratzen dira.
  5. Pertsonak protagonismoa hartzea arazoaren ebazpenean.

Berrestrukturazio Kognitiboaren Teknika

Honen helburua distortsio kognitiboak identifikatu eta pentsamendu egokitzaileengatik eraldatzea edo ordezkatzea da. Bestearekiko ikuspuntu distortsionatua dugunean eta gatazkarekiko gure ikuspuntua arrazionala ez denean.

Adibidez:

  • Arrazoia dugula pentsatzen dugunean.
  • Pentsatzea bestea dela etsaia.
  • Besteak gutxiestea.
  • Egoera baten alderdi negatiboetan zentratzea.
  • Edozein egoera oso muturreko egoera bezala ulertzea.
  • Ondorio orokorrak ateratzea gertaera puntualetatik.
  • Ondorioak handitu edo gutxiestea protagonistaren arabera.

Teknika honen erabileraren oinarriak hauek dira:

  • Pentsamendu okerrak egoera emozionalean edo jarreran eragiten duen aztertzea.
  • Pertsona horrengan eragiten duten distortsio kognitiboak identifikatzea.
  • Pentsamendu edo pertzepzio horietan dagoen alderdi negatibo edo irrazionala aztertu eta ebaluatzea.
  • Distortsionatutako pentsamendu horiek arrazionalago edo positiboagoengatik (egokitzaileak) aldatu edo ordezkatu egiten dira.

Entradas relacionadas: