Bitalismoaren Filosofia: Nietzsche, Marx eta Freud

Enviado por onintz y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,55 KB

Bitalismoa

1. Susmoaren Filosofia

Susmoaren filosofia koka ditzakegu Nietzsche, Marx eta Freud. Marx: gizartearen ideia politikoak eta juridikoak gizarte klase nagusiaren eskupean eta zerbitzuan daude. Freud: ezkutuan ditugun bulkada irrazionalek gure portaeran zeresan handiagoa dute. Nietzsche: zientzian, erlijioan eta filosofian erabili diren ereduak gizakiaren okerreko jarraibideak dira. (Platonen kritika) Filosofoak, mundu fisikoarekin gustura ez dagoenez, munduaren irudia asmatzen du bere desirak betetzeko. Europako kulturaren egoera ustela salatzen du, ikuspegi psikologikoa azkeneraion nola eraman daitekeen erakusten du eta bizitzaren aldeko filosofia bat sorrarazten du.

2. Metafisikaren Kritika

Arrazoiak adierazitakoa egiteko agintzen du moralak, jakintza da gidari, sentimenduak alde batera utzita. N. goretsitako filosofoen artean Heraklito daukagu: izatearen finkotasuna ukatu, errealitateren benetako izanan mugikortasuna da, etengabe eraldatzen da mundua. Metafisika ez da sentzumenetaz fio, errealitatearen aldakortasuna erakusten dutelako. Nren ustez, mundu mugikorra eta zentzumenezkoa jarri behar da abiapuntuan, eta ez kontzeptua eta pentsamenduak sortutako ideiak.

3. Transzendentziaren Ukapena

Erlijioak sortutako transzendentzia gizakia makurrarazi egiten du eta Nren ustez horrek egundoko zama suposatu du gizakiarentzat. Nk aldarrikatzen duen bitalismoaren arabera gizakiak bere barnean aurkitu behar du bizitzarako helmuga kanpora jo gabe. Izatearen barnean ez dago hierarkiarik, ez dago besterik honako mundu hau baizik. Mundu finkoa, espazioz eta denboraz kanpokoa, aldiz, pentsamenduaren izate modua baino ez da.

4. Bitalismoa

F. bitalistaren ustez funtsezko errealitatea den bizitza, sen, grina eta afektuen multzoa da, eta beraz, zerizan arrazionalik gabeko zerbait. Nren arabera, bizitzaren baitan kontrakoen etengabeko borroka eta elkar inplikazioa ere gertatzen da. Ondorioz, ezin daiteke fenomeno bitala kategoria arrazionalen bidez ezagutu, eta intuizioa eta irudimena adimena baino baliotsuagoak dira. Bitalismoak metafisikaren kritikaren kontzeptuen kritika orokorra egiten du, eta arrazionalismo bera ere zapusten du, pentsamenduak errealitatea desitxuratu egiten dutelako. Nk existentziari buruz duen ikuspegiaren arabera, bizitza etengabe eraldatzen da. Arrazionalismo intelektualistarentzat, aldiz, bizitza geldirik dago.

5. Apolo eta Dionisio

Apolo eta Dionisio bizitza uñlertzko elkarren aurkako bijarrera sinbolo eredu edo jainkoak dira. Apolo argitasunaren eta neurriaren jainkoa da, eta formak eta ideiak erakusten ditu. Dionisio itxuragabearen eta neurrigabearen adierazgarria da, gauaren jainkoa. Bereizketa nabarmena izan arren, ezin daiteke bata beste gabe bizi. Europako filosofia tradizioan arrazoi arimak mendean hartu behar ditu zumina, atseginak eta bestelako irrikak. Nk bi joeren arteko orekaren aldarrikapena egiten du. Joera zientifiko arrazionalistak (Apolok erakutsitakoa) ez da errealitatearen mugikortasunaz ohartzen. Hori dela eta, ez dago espiriturik, ez arrazomenik ezta egiarik ere, eta horiek gustiak fikziozkoak dira, baliorik eta etekinik gabekoak.

6. Nihilismoa

Nihilismoa jainkoaren heriotzaren ondorioa da. Une horretara arte indarrean egon diren balioak, bertan behera gelditu dira. Kristautasunak mantsotasuna bizi eredutzat hartzen duen unean bizitzari eraso egiten dio. Ondorioz, bizitza tinkoa ukatuz, nihilismoaren lehen ezartzen aztarnak dira moraltasun tradizionalaren eskutik. Nihilismoranzko beste bide batzuk badaude, adibidez, historiari buruzko hainbat ikusmolde, historiako urrats guztiak helmuga jakin bat dutela pentsatzea eta ondoren helbururik ez dutela ikustean munduak azalpenik ez duela ohartzen da gizakia. Nihilismoa estu lotuta dago botere nahiarekin; azken hau itzaltzen den moduan, nihilismoa areagotu egiten baita. Aurreko kulturaren idealak desagertzen diren neurrian, nihilismoa agertzen da, balioespen zaharkituen hondamendia bizkortzeko eta areagotzeko. Dagoeneko gizakiak idealismoak bizitzarekiko sortzen duen itxurakeria faltsuan sinesten ez duelarik, baietza eman behar dio bizitzari. Nihilismo pasiboan harrapatuta dagoen gizadia lau egoeratik igarotzen da: 1. Balio zaharrei eusteko ahaleginak egin. 2. Mundu berriaren balioak bereganatu. 3. Bere burua arbuiatzen du eta gorroto du. 4. Hondamendiaren fasea, sinesbide berria nagusitzen da. Nk balioen eraldaketa etorriko dela uste du. Proposatzen duen gizarte berrian gizakiari dena zilegi zaio.

7. Balioen Transmutazioa

N.ren ustez mendebaldeko kulturan egon diren moralak kaltegarriak dira. Morroien moralaren ordez, jaunen morala ezarri behar da, bizitzaren aldeko balioez osaturiko morala. Moralaren kritikan, genealogiaren metodoa erabiltzen du balio moralaren sorrera psikologikoaren ikerkuntzan oinarritzen den metodoa. Genealogiaren lehen aurkikuntza bi moralen aurkikuntza da: jaunen morala eta morroien morala. Jaunen moralaren ikuspegitik honela defini daiteke ongia: bizitzaren jatorrizko bertuteak betetzeko gizabanakoa hobera daramana. Beraz, una gudaria da. Nren iritziz, morroien morala jaunen aurkako amorrazioak sortutako jokabidea da. Jaunen morala, aldiz, goi mailako bizitzaren adierazgarri. Morroien moralak berdintasuna bilatzen du. Nren ustez, botere nahia da balioen sortzaile garrantzitsuena. Botere nahiak izatearen mugikortasuna adierazten du, izateak, gehiago eta hobea izateko joera du. Botere nahiak gidatzen duen bizitza ekarri behar da gogora eta hortaz bizitza osasuntsua eta erabatekoa da jaunen morala.

Entradas relacionadas: