Birusen egitura, zikloak eta bakterioen oinarria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,52 KB

Forma zelulagabeak

Birusak ez dira autonomoak: ez dituzte hiru funtzioak betetzen, ez dute zelularik eta ez dira bizidun moduan hartzen.

Birusen egitura

Kapsidea genomaren inguruan dagoen estalka da; genomaren babesa ematen du.

Hiru kapside mota daude: helikoidala, konplexua (adibidez, bakteriofagoa) eta ikosaedrikoa.

Genoma birikoa da; DNA edo RNAz osatuta dago (barnean).

Mintzezko estalkia birusa inguratzen duen estalkia izan daiteke.

Mintzezko estalkitik irteten diren proteina birikoek birusa infektatzeko eta ostalari-zelulak aurkitzeko laguntzen dute.

Birusen sailkapena

Hauek sailkatzen dira infektatzen duten ostalariaren arabera: bakteriofagoak (bakterioak infektatzen dituzte), landare-birusak (adibidez, tabako-mosaikoa) eta animalia-birusak (adibidez, gripearen birusa).

Birusen zikloak

Birusak ez dira hazten, baina ugal daitezke. Nola infektatzen duten birusa zelula bat: bi ziklo nagusi daude, litikoa eta lisogenikoa.

Ziklo litikoa (zelula ostalaria deuseztatzea)

  1. Bakteriofagoa zelula ostalariari itsasten zaio.
  2. Pareta zulatu eta bere genoma sartzen du.
  3. Birusaren genoma sartzen denean, material genetikoaren molekulak eta proteina birikoak sintetizatzen dira.
  4. Proteina eta genoma berriak elkartu eta bakteriofago berriak osatzen dira; hauek beste bakterio-zelulak infektatuko dituzte.
  5. Birusek zelula apurtzen dute (lizisia) eta kanpora irten, beste bakterioak infektatzeko.

Ziklo lisogenikoa (zelula bat infektatzerakoan, ez dute hura deuseztatzen)

  1. Bakteriofagoa zelula ostalariari itsasten zaio, pareta zulatu eta bere genoma sartzen du.
  2. Birusaren genoma host-zelularen genoman txertatzen da eta bien informazioa elkarrekin egon daiteke.
  3. Zelula hau ugaldu egiten da; zatitzean, txertatutako genoma kopiatzen da eta sortu den genoma ugaldutako zeluletan transmititzen da.
  4. Estimulu baten bidez has daiteke ziklo litikoa: genetika aktibatu eta proteina birikoak eta material genetikoa sintetizatzen hasten dira.
  5. Ondoren, osagaiak elkartu eta bakteriofago berriak osatzen dira; zelula apurtu eta birus berriak askatzen dira.

Arkeobakterioak eta eubakterioak (taula)

Eubakterioak

Bakterioen zelula-paretak mureina (peptidoglikano) ditu, eta haien zelula-pareta nolakoa den kontuan hartuta, bi multzotan sailkatzen dira:

  • Gram-positiboak: mureinazko geruza lodi bat dute.
  • Gram-negatiboak: mureinazko geruza meheagoa dute.

Bakterioen metabolismoa

Metabolismoa organismo barruan gertatzen diren erreakzio kimikoen multzoa da. Erreakzio hauek honela sailkatzen dira:

Katabolismoa

Energia askatzen duten erreakzioak dira; adibidez, arnasketa. Molekulak desegin eta energia askatzen da.

Anabolismoa

Energia kontsumitzen duten erreakzioak dira; biomolekula konplexuak sortzen dituzte. Hemen molekula sinpleak elkartu eta energia erabilita konplexuago bihurtzen dira. metabolismo mota (APUNTEAK)

2

Ugalketa eta transferentzia horizontala bakterioetan (genomak zelula berean elkartzea)

Erdibiketa

Zelula banatzean DNA bakterianoaren genoma bikoiztu egiten da; ondoren, zelula zatitu eta bi genoma banatuta geratzen dira, bakoitza zelula batean.

Erdibiketarako hiru prozesu nagusi daude:

1. Transformazioa

Transformazioa: lisiaren ondoren askatutako DNA soberakina beste zelula bati iristen zaio; barrura sartzen denean, genoman txertatu daiteke eta funtzioak bete ditzake.

2. Transdukzioa

Transdukzioa: bakteriofagoak zatiren bat bakterioaren genomatik bere partikulan darama; partikula transduktoreak beste bakterio bati geneak transmititzen dizkio. Horrek onura genetikoak sor ditzake.

3. Konjugazioa

Konjugazioa: material genetikoa (adibidez plasmidoak) bata besteari pasatzen zaio sexu-pilusa bidez, eta horrela geneak partekatzen dira.

Antibiotiko-erresistentziaren motak

  1. Erresistentzia naturala: organismoak berez duen erresistentzia.
  2. Erresistentzia eskuratua: mutazio edo gene transferentziaren bidez lortzen den erresistentzia.

Entradas relacionadas: