Biosfera eta Atmosfera: Gure Planetaren Oinarriak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,51 KB
Biosfera
Biosfera Eduard Suessek geologoak sortu zuen 1875ean eta Lurreko bizitzari buruz diharduten zientzia guztietan garrantzia handia dauka. Biosfera planetan dauden ekosistema guztien multzoa da, bizidun guztiak eta horien bizilekua. Landareak bizi daitezkeen altuerarik handiena 6,2 km ingurukoa da eta animaliak, berriz, 6,7 km-koa. 9 km-tik gora izaki bizidunak ezin dira bizirik iraun, elikagairik ez dagoelako eta oxigeno kontzentrazioa asko txikitzen delako.
Biosfera osatzen duten elementu guztien arteko elkarreraginak eta oreka mantentzea oso garrantzitsua da, izan ere, leku edota eremu batean gertatzen diren desorekek biosfera osoari eragin baitiezaiokete. Biosferak bizidunentzat dituen ezaugarri batzuek hauek izan daitezke:
- Eguzkitik datorren energia zuzenean jasotzen da biosferan.
- Lurreko eremu horretan materiaren oinarrizko hiru egoerak (solidoa, likidoa eta gasa) aldi berean agertzen dira.
- Ur likido asko dago biosferan.
Biosferaren Babesa
Atmosfera Lurra inguratzen duen gasezko geruza da. Baditu ezaugarri orokor batzuk:
- Airez osaturik dago eta ezinbestekoa da landareen eta animalien bizitzarako.
- Bizidun aerobio ia guztiok (badira eurek ekoitzitako oxigenoa kontsumitzen duten hainbat bakterio) arnasten dugu oxigenoa.
- Erradiazio kosmiko arriskutsuetatik babesten gaitu.
- Lurraren bero naturalari eutsi egiten dio.
- Orain dela 4500 milioi urte sortua da eta etengabe eboluzionatzen ari da.
Atmosferaren Geruzak
Metasfera edo exosfera: Atmosferako azken geruza da, 600. km-tik gora hedatzen da eta bertako gasen konposizioa oso bestelakoa da troposferakoaren aldean: osagai nagusia atomo arinak dira; nagusiki, hidrogenoa.
Termosfera edo ionosfera: 80. km-tik 600. km-ra hedatzen den geruza da. Termosferan Eguzkitik datozen gamma eta X izpiek ioi bihurtzen dituzte atmosferako atomoak. Irrati-uhinak geruza horretan islatzen dira eta komunikazio-sateliteak ere bertan mugitzen dira.
Mesosfera: 50. km-tik 80 km arteko altuerara iristen den geruza da; espaziotik datozen meteoritoak geruza horretan desegiten dira eta izar iheskorrak sortzen.
Estratosfera: atmosferaren bigarren geruza da eta 12. km-tik 50. km-ra hedatzen da; airearen %19-ren ingurua izaten du. Estratosferan dago izpi ultramoreak iragazten dituen ozono-geruza. Eguzkiaren irradiazio ultramoreak direla eta, oxigeno-atomoak berrordenatu egiten dira hor eta ozono deituriko hiru oxigeno-atomozko molekulak eratu. Ozono-geruza horrek irensten du eguzkiak igorritako izpi ultramore arriskutsuen portzentajerik handiena.
Troposfera: lurrazalarekin kontaktuan dagoen geruza da eta, batez beste, 12 km-ko altuerara iristen da. Geruza guztien artean finena eta dentsoena da. Geruza horretan daude bizidunak (biosfera) eta bertan erabakitzen da eguraldia. Ia hodei-mota desberdin guztiak han osatzen dira eta bertoko haizeek airea beroa eta hotza planeta osoan zehar barreiatzen dute. Troposfera gero eta hotzago bihurtzen da altuera irabazi ahala eta bere goiko mugan hamar bat kilometroetara gutxi gorabehera, tenperatura -60 Cº-koa da. Troposferak, hodeiak eratzeko beharrezkoak diren hauts-partikula eta itsas gatzezko kristalak ditu.
Atmosferaren Dentsitatea eta Presio Atmosferikoa
Atmosferak 10000 km ditu, eta grabitateari esker atmosferaren masaren %80-a aurreneko 12 km-tan kontzentratzen da. altueraren arabera gutxitu egiten da atmosferen dentsitatea, baita presio atmosferikoa ere ( partikulen arteko talkak gutxitzean).
Atmosferren tenperatura aldakorra da, altueraren arabera eta geruzaren arabera.
Atmosfera eta Energia
Lurrak Eguzkiak erradiatutako energiaren zati bat hartzen du eta biosfera berotzeko erabiltzen da. Erradiazioaren zati bat berriz igorri egiten du, izpi infragorri moduan, eta atmosferaren gasek (ur lurruna eta karbono dioxidoak batez ere) xurgatu eta berriz bueltatzen dute Lurrera. Lurrazala 14ºC inguruan gelditzen da: Berotegi-efektu naturala.
Atmosfera eta Bizia
Atmosferen ezaugarri fisiko-kimiko batzuek Lurra bizitzarentzako egokitzen dute:
- Babesa irradiazioaren aurrean: goiko geruzek eta Ozono geruzak Eguzki irradiazioak (X izpiak, ultramoreak eta gamma) eta meteoritoen talketatik babesten dute.
- Tenperatura erregulatzen du: berotegi efektu naturalak ura egoera likidoan mantenduz bizia ahalbidetuz. Airearen zirkulazioak ekuatorean eta poloen arteko tenperaturaren desberdintasunak orekatzen ditu.
- Mantenugaien iturria: bizidun askok airetik hartzen dituzte behar dituzten sustantziak: oxigenoa edo Karbono dioxidoa.
Klima Aldaketa
Lurraren klimaren aldaketa orokorrari Klima aldaketa deitzen zaio. Hainbat denbora eskalatan eta klima guztietan gertatzen dira aldaketak, tenperaturan, prezipitazioetan, hodeietan eta abarretan. Naturalak izan ohi dira baina azken mendeotan, gizakiak eraginda ere.
Klima eremu geografiko jakin bateko eta aldi jakin bateko baldintza meteorologikoen multzoa da.
Fenomeno ugarik eragin dezakete klima-aldaketa:
- Eguzki - energiaren produkzioaren aldakortasuna;
- Lurraren orbitaren lekualdaketak;
- sistema klimatikoa osatzen duten elementuen arteko aldaketak: atmosfera, hidrosfera, litosfera, kriosfera, biosfera.