Biomolekulak: Ura, Gluzidoak, Lipidoak eta Proteinak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 4 KB

Uraren Propietateak eta Funtzioak

Uraren Propietateak

  • Molekula arteko kohesio indar handia (hidrogeno-loturei esker konprimaezina da ura, horri esker igotzen da izerdi gordina).
  • Gainazal-tentsio handia.
  • Bero espezifiko handia (hidrogeno-lotura asko eten behar dira; horregatik, uraren tenperatura igotzeko, beste substantzia batzuetan tenperatura bera lortzeko baino askoz gehiago berotu behar da ura).
  • Lurruntze-bero handia (energia handia behar da hidrogeno-zubiak eteteko).
  • Likido egoeran dentsitate handiagoa.
  • Disoluzio-ahalmen handia.

Uraren Funtzioak

  • Disolbatzaile eta garraioa (uretan gertatzen dira ia erreakzio biologiko guztiak, eta uraren bidez garraiatzen dira substantziak).
  • Biokimikoa.
  • Egiturazkoa (presioa).
  • Indargetze mekanikoa (artikulazioetan).
  • Termorregulazio funtzioa (animaliek izerditzen direnean ura kanporatzen dute, eta ur horrek lurruntzean gorputzeko beroa hartzen duenez, gorputza hozten da).

Gluzidoak: Egitura eta Funtzioak

Disakarido Garrantzitsuenak

  • Maltosa: α-glukopiranosil(1→4)α-glukopiranosa (glukogenoan eta almidoian aurkitzen da).
  • Zelobiosa: β-glukopiranosil(1→4)β-glukopiranosa (zelulosan aurkitzen da).
  • Laktosa: β-galaktopiranosil(1→4)α-glukopiranosa.
  • Sakarosa: α-glukopiranosil(1→2)β-fruktofuranosidoa (ez da erreduktorea).

Gluzidoen Funtzioak

  • Energia (glukosa da erregai unibertsala).
  • Egiturazkoa (artropodoetan, adibidez).
  • Mintz-gainazalari espezifikotasuna ematea (glukoproteinen mintzetan).

Lipidoak: Propietateak, Taldeak eta Funtzioak

Gantz Azidoen Propietateak

  • Fusio-puntua: Katearen luzeraren eta asegabetasun-mailaren araberakoa (asegabeak likidoak dira, aseak solidoak).
  • Disolbagarritasuna: Bi zati ditu: zati hidrofiloa (karboxilo taldea) eta zati hidrofoboa (hidrokarburo katea). Portaera anfipatikoa dute; zenbat eta luzeagoa izan, orduan eta disolbaezinagoa.

Lipido Konplexuen Talde Nagusiak

  • Fosfoglizeridoak (gantza, glizerina, fosfatoa, aminoalkohola).
  • Fosfoesfingolipidoak (fosfoglizeridoen antzekoak, baina esfingosina dute glizerinaren ordez).
  • Glukoesfingolipidoak (gantza, esfingosina, gluzidoa).

Lipidoen Funtzioak

  • Energia-gordekin izatea (triglizeridoek).
  • Egiturazkoa (fosfolipidoak, glukolipidoak, kolesterola).
  • Babeslea (kolpeetatik babestu, egiturak estali).
  • Biokatalizatzaile izatea (bitamina asko entzimen laguntzaileak dira).
  • Mezulari kimikoa izatea (hormonak).
  • Garraiatzailea izatea (lipido apolarrak garraiatu).

Proteinak: Propietateak eta Funtzioak

Proteinen Propietateak

  • Disolbagarritasuna: Uretan disolbagarriak izatea erradikal polarrak dauzkaten aminoazidoen proportzio handia izateari zor zaio. pHak eragin zuzena du, ionizazio-maila aldatuz, dispertsio koloidalak sortuz.
  • Desnaturalizazioa: Egitura tertziarioa edo kuaternarioa galtzea edo deuseztatzea da, loturak haustearen ondorioz. Proteina bat desnaturalizatzean, molekula proteinikoak elkartu, proteina-agregatu handiak sortu eta horiek hauspeatu egiten dira. Proteina desnaturalizatuek ezin dituzte zenbait funtzio bete. Baldintza normaletara itzuliz gero, birnaturalizazioa gerta daiteke.
  • Ahalmen Indargetzailea: Aminoazidoez eratuta daudenez, portaera anfoteroa dute. pH aldaketak neutralizatu eta tanpoi-disoluzioak eratzen dituzte.

Proteinen Funtzioak

  • Egiturazkoa: Zelula-mintzetan proteinak ugariak dira; ehun histologikoetan ere funtsezkoak dira.
  • Garraioa: Arnas-pigmentuek oxigenoa garraiatzen dute, lipoproteinek lipidoak.
  • Entzimatikoa: Entzimak proteina biokatalizatzaileak dira, prozesu biologikoak eta biokimikoak kontrolatzen dituztenak.
  • Babeslea: Immunoglobulinek betetzen dute funtzio hau.

Entradas relacionadas: