Biomolekulak eta Ura: Egitura, Funtzioak eta Propietateak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Química
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,24 KB
Ura: Egitura eta Funtzioak
Uraren Egitura Molekularra
Ura molekula kobalente polarra da. Dipoloaren karga positiboak beste molekula baten karga negatiboa erakartzen du, lotura elektrostatikoak sortuz; hauek hidrogeno-zubiak dira.
Egitura Erretikularra
Ur molekula batek 3 edo 4 ur molekula ditu inguruan hidrogeno-zubi bidez lotuak. Hori dela eta, sarezko egitura sortzen da eta joera anomaloa agertzen da.
Uraren Funtzio Biologikoa
Propietateak
- Molekulen arteko kohesio-indar altua: Hidrogeno-zubiei esker, ura konprimaezina da. Zenbait animaliri eskeleto hidrostatikoa ematen die.
- Atxikidura-indar altua: Hodien paretei atxikitzeko ahalmen handia du, grabitatearen kontra igotzeko ahalmena emanez; izerdi-jarioaren igoera ahalbidetuz.
- Azaleko tentsio altua: Honi esker, azalean ur-geruza bat sortzen da, ur gainetik ibiltzea ahalbidetuz.
- Bero espezifikoa eta konduktibitate termikoa altua: Horregatik, termorregulatzailea da.
- Lurruntze-bero altua: Hidrogeno-zubiak apurtzeko beharrezko energia ingurunetik hartzen du, ingurunearen tenperatura murriztuz.
- Disolbatzailea: Polarra izateagatik, substantzia ionikoak eta polarrak disolbatzen ditu.
- Dentsitatea: Urak dentsitate txikiagoa du egoera solidoan; dentsitate altuena 4 gradutan du.
Funtzioak Bizidunengan
- Disolbatzailea: Substantzia askoren disolbatzaile unibertsala.
- Erreaktiboa: Erreakzio biokimiko askotan parte hartzen du, adibidez, hidrolisian.
- Garraiatzailea: Zelula kanpotik barnera substantziak garraiatzen ditu, eta alderantziz.
- Egiturazkoa: Pareta gabeko zelulek forma mantentzen dute urari esker.
- Motelgailu mekanikoa: Poltsa batzuen barnean hezurren arteko marruskadura ekiditeko.
Dispertsioak eta Disoluzioak
Dispertsio Koloidalak
Bizidunek barnealdean dituzten likido organikoak dispertsio koloidalak dira.
Propietateak
- Sol eta gel formatan ager daitezke.
- Ahalmen adsorbatzaile handia.
- Bereizketa dialisiaren bitartez: Mintz erdi-iragazkor baten zehar pasa daitezke likidoak eta molekula txikiak, baina ez handiak.
- Likatatsun handia: Molekulek erlatiboki mugitzeko duten erresistentzia. Oso likatsuak dira elkarte handiak dituztelako.
- Tyndall efektua: Partikula koloidalen tamaina oso txikia da, horregatik gardenak dira.
- Sedimentazio ahalmena.
- Elektroforesiari erantzuteko ahalmena: Partikulen garraioa gel baten gainean eremu elektriko baten eraginez.
Gluzidoak
C, H eta O-z osatutako biomolekulak dira, kate bat edo gehiagoz eratuak; zenbaitetan N edo P izan ditzakete.
Sailkapena
- Monosakaridoak (oinarrizko unitateak)
- Osidoak
- Holosakaridoak
- Oligosakaridoak (2 eta 10 monosakarido artean)
- Polisakaridoak (10 monosakarido baino gehiago)
- Heteroxidoak (monosakaridoz eta gluzidikoa ez den beste konposatu batzuez osatuak)
- Holosakaridoak
Lotura Glukosidiko Motak
- O-glukosidikoa: Bi monosakaridoen hidroxiloen artean sortzen da, ur molekula bat askatuz.
- Motak:
- Monokarbonilikoak
- Dikarbonilikoa:
- (Alfa)-glukosidikoa (1. monosakaridoa alfa denean)
- (Beta)-glukosidikoa (1. monosakaridoa beta denean)
- Motak:
- N-glukosidikoa: Gluzido baten -OH taldearen eta konposatu aminatu baten artean ematen da.
Proteinak
Egitura
50 aminoazido baino gehiagoz osatutako polipeptidoak dira.
Egitura Primarioa
Katea zig-zag moduko egitura luzea da, lotura peptidikoen planoak C-alfa atomoen bidez elkartuz. Lehenengo aminoazidoak amino taldea libre dauka, eta azkenak, berriz, karboxiloa.
Egitura Sekundarioa
Aminoazido katearen kokapena espazioan da. Egitura primarioaren lotura peptidiko ez direnek biraketei esker egonkortzen dute. Egitura primarioa biribilkatzen da egitura helikoidala sortuz, oxigenoa alde batera eta hidrogenoa bestera kokatuz. Egitura hau oso egonkorra da.
Lipidoak
Ez dira uretan disolbatzen, baina bai disolbatzaile organikoetan.
Gantz Azidoak
- Aseak: Lotura bakuna C atomoen artean, eta buruan COOH taldea.
- Asegabeak: Lotura bikoitza aurkezten dutenak.
- Monoasegabeak (lotura bikoitz bat)
- Poliasegabeak (bi lotura bikoitz edo gehiago)
Gantz Azidoen Propietate Kimikoak
- Esterifikazioa: Gantz azidoa alkohol batekin erreakzionatzearen prozesua da, ester eta ura eratuz. Ester lotura kobalentearen bitartez, ester eta alkohol baten elkarketa da. Hidrolisia kontrako efektua da.
- Saponifikazioa: Gantz azidoa eta base indartsu baten arteko erreakzioa da, gantz azidoaren gatza eta ura emateko.