Biologia Molekularra: DNA, ARN eta Entzimen Funtzioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,81 KB
ADNaren Transkripzio Prozesua
ADNaren base-sekuentzian bildutako informazioa ARNm-aren base-sekuentziara transferitzen den prozesua da, honek gero proteinak sintetizatzeko prozesua gidatuko duena. Transkripzioaren eskema testu-liburuetan deskribatzen da.
Kode Genetikoa
Kode genetikoak ARNm-aren nukleotido-sekuentzian dagoen informazioa proteinarekin lotzen du. ARNm-aren nukleotidoen hirukote bakoitzak aminoazido bat kodetzen du.
ADNaren Erreplikazio Semikontserbatiboa
ADNaren erreplikazioa informazio genetikoa transmititzeko modu bat da. Semikontserbatiboa dela esaten da, ADN kopiatzean, molekula berriek katea zahar bat mantentzen dutelako eta beste katea berria (osagarri konplementarioa) sortzen delako. Izan ere, helize bikoitz berri bakoitza ama-zelulatik datorren katea original batez eta katea berri batez osatuta dago.
Entzimen Ezaugarri Orokorrak
Entzimen ezagutza: proteina hauek gai dira erreakzio biokimikoen abiadura nabarmen katalizatzeko, erreakzioaren aktibazio-energia murriztuz. Zelulek dituzten katalizatzaileak dira, eta horrek bizitza mantentzeko beharrezkoak diren erreakzioen abiadurak ahalbidetzen ditu.
Funtzio Biokatalizatzailea
Entzimen funtzio biokatalizatzailearen ezaugarriak:
- Erreakzio metabolikoen abiadura azkartzen dute, energia aurreztuz.
- Ez dira kontsumitzen.
- Espezifikotasun handia dute (substratuarekiko zein erreakzioarekiko).
- pH eta Tº baldintza leunetan dihardute.
- Entzimen jarduera erregulagarria da (abiadura egokitu daiteke).
- Proteina globularrak dira, hau da, egitura tertziario globularra dute. Horrek esan nahi du disolbagarriak direla.
Espezifikotasun Entzimatikoa
- Ekintza espezifikotasuna: Entzima batek ekintza edo aldaketa bakarra eragiten du.
- Substratu espezifikotasuna:
- Erabatekoa: substratu zehatz bat ezagutzen badu.
- Erlatiboa (taldekoa): substratu talde bat ezagutzen badu.
- Estereokimikoa: substantzia baten estereoisomeroa ezagutzen du eta bestea ez.
Inhibitzaile Entzimatikoak
Inhibitzaile entzimikoak entzimaren jarduera osoa edo partzialki murriztu dezaketen molekulak dira. Itzulgarriak edo itzulezinak izan daitezke, eta mota desberdinetan banatzen dira: lehiakorrak, lehiakorrak ez direnak, etab.
Aktibazio-Energia
Erreakzioa has dadin molekulek izan behar duten energia da. Erreaktiboei eman behar zaie energia. Katalizatzaileek aktibazio-energia gutxitzen dute.
Adibideak: ATP ⇋ ADP + Pi + Energia // 2H₂O₂ ⇋ 2H₂O + O₂
Sustratu Kontzentrazioaren Eragina
Entzima gehienetan, erreakzio-abiadura sustratu kontzentrazioaren ([S]) arabera adierazten denean, hiperbola bat izaten da. Entzima kontzentrazioa konstante mantenduz, [S] handituz gero, abiadura handitzen da. Baina [S] handitzen jarraituz gero, une batean abiadura maximoa lortzen da eta handitzeari uzten dio.
Tenperaturaren Eragina
Erreakzio kimikoen abiadura tenperaturarekin igotzen da. Tº 10 ºC igotzean, abiadura bikoiztu egiten da. Entzimak, proteinak izanda, tenperatura batetik aurrera desnaturalizatu egiten dira. Aktibitate katalitiko maximoa lortzen den tenperatura tenperatura optimoa da. Tenperatura honetatik aurrera, aktibitatea jaisten da, entzimen desnaturalizazioa dela eta.
pH-aren Eragina
Entzimak proteinak dira, eta inguruneko pH-ak aminoazidoen erradikalen karga elektrikoa alda dezake, eta horrek proteinen konformazioan eragiten du:
- pH optimoa: aktibitate katalitikoarako egokiena. Entzima bakoitzak pH optimo bat dauka.
- Entzimak oso sentikorrak dira pH aldaketen aurrean. Horregatik, bizidunek sistema indargetzaileak garatu dituzte pH konstante mantentzeko.
Aktibitate Entzimatikoaren Erregulazio Alosterikoa
Gune aktiboaz gain, badute gune erregulatzaile edo alosteriko deritzon beste gune bat, entzimen aktibitatea erregulatzeko. Entzima hauek entzima alosterikoak dira. Bi mota daude: positiboa eta negatiboa.
ATP (Adenosina Trifosfatoa)
ATP metabolismoan energia garraiatzeko molekula gisa jarduten duen nukleotido bat da. Zelularen molekula energetikoa da, bitartekari gisa jarduten baitu energia askatzen duten erreakzioen eta energia behar dutenen artean.
DNA (Azido Desoxirribonukleikoa)
DNA bi kate biribilkatuk osatutako molekula bat da. Birus batzuetan izan ezik, bi kateek helize bikoitz bat eratzen dute. DNA informazio genetikoa garraiatzen duen molekula da. Izaki bizidun baten proteinak sintetizatzeko jarraibideak ditu, eta bikoiztu egiten da.
DNAren Egitura Primarioa
Kate bakoitzeko nukleotidoen sekuentzia da, non informazio genetikoa bilduta dagoen. Kate bakoitzak fosfatoen eta desoxirribosen eskeleto bat du, eta horri base nitrogenodunak lotzen zaizkio (A, C, G eta T). Sekuentzia 5’ muturretik hasten da beti.
ARNaren Ezaugarriak eta Funtzioak
ARNaren funtzio nagusia ADNaren informazioa kopiatzea da, proteinak sortzeko. Erretrobirusetan, informazio genetikoa eramaten du (DNAren papera betez).
Biologia Molekularraren Dogma Nagusia
ADNak bere burua bikoiztu egiten du, gero transkripzioaren bidez ARN sortzen da, eta erribosometan itzulpena garatzen da, proteina sortuz.
ARN motak eta funtzioak
- ARNm (mezularia): Informazio genetikoa kopiatzea eta erribosometara eraman proteinen sintesia burutzeko.
- ARNt (transferentzia): Aminoazidoak garraiatzea erribosometara. Hirusta forma du.
- ARNr (erribosomikoa): Erribosomak eratzea.
- ARNn (nuklearra): ARNr eratzea.