Bioelementuak eta Biomolekulak: Definizioa eta Sailkapena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Química
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,91 KB
Bioelementuak
Definizioa
Izaki bizidunen materia osatzen duten elementuak dira.
Kopurua
25 bioelementu daude izaki bizidun guztietan.
Sailkapena: Ugaritasunaren arabera
1) Lehen mailakoak edo primarioak (%95)
- Elementuak: C, H, O, N, P, S
- Balentzia-geruza osatzeko elektroiak behar dituzte (lotura kobalenteak sortzen dituzte).
- Atomo-masa txikiak dituzte (lotura egonkorrak sortzen dituzte).
2) Bigarren mailakoak edo sekundarioak (%3-4)
- Elementuak: Na, Ca, K, Mg, Cl
3) Oligoelementuak (<%0,1)
- Elementuak: Fe, Cu, Zn, Mn, Co
- Funtzioa: Katalizatzaile gisa jarduten dute organismoak ongi funtziona dezan.
Biomolekulak
Definizioa
Bioelementuak lotzean sortzen diren molekulak dira.
Sailkapena
1) Biomolekula ez-organikoak
- Ura
- Gatz mineralak
- Gas batzuk: O2, CO2
2) Biomolekula organikoak
- Gluzidoak (Monomeroa: Monosakaridoak)
- Lipidoak
- Proteinak
- Azido nukleikoak (Monomeroa: Nukleotidoak)
3) Biomolekula organikoen propietateak
- Eskeleto hidrokarbonatua dute.
- Funtzio espezifikoa dute eta talde funtzionalak dituzte.
Ura
Osaera
2 H + 1 O (H2O). Lotura intramolekularra: Lotura kobalentea.
Ezaugarri nagusiak
Funtsezko osagaia da bizitza mantentzeko. Molekula polarra da, bi polo izaera du: oxigenoaren inguruan karga negatibo partziala du, eta hidrogenoaren inguruan karga positibo partziala du.
Loturak
Lotura intermolekularra: Hidrogeno zubiak (ur molekula baten O-ren eta beste molekula baten H-ren artean). Sare itxurako egitura erretikularra sortzen du, eta horregatik da ura likidoa giro-tenperaturan.
Gatz Mineralak
Ugaritasuna
Izaki bizidunetan % 1-5eko ugaritasuna dute.
Sailkapena (Motak)
Egoera solidoan
Gatz mineral solidoek eskeleto eta egitura funtzioa dute.
- Adibideak: Kaltzio fosfatoa (Ca3(PO4)2) ornodunen hezurretan, Kaltzio karbonatoa (CaCO3) eskeletoetan, Silizioa (SiO2) mikroorganismoen oskol edo eskeletoetan.
Disoluzioan
Uretan disolbatuta ioien moduan egoten dira.
- Anioiak (-): Karbonatoak, Fosfatoak.
- Katioiak (+): Na+, K+, Ca2+.
Funtzioak
- Tanpoi sistema moduan jarduten dute, oreka osmotikoa mantenduz (pH kontrolatuz).
- Kargak neutralizatzen dituzte eta koloideen egonkortasuna ahalbidetzen dute.
- Hainbat prozesu fisiologikotan parte hartzen dute: nerbio-bulkaden transmisioan, entzimen aktibazioan eta hemoglobinaren osaketan.