Biodibertsitatearen Jatorria eta Eboluzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,97 KB

Biodibertsitatearen jatorria

Izaki bizidunak bizi diren ingurunearen baldintzetara egokitzeari egokitzapena deritzo.

Egitura-egokitzapenak: Egitura-egokitzapenak izaki bizidunen gorputzeko zenbait organori eragiten dietenak dira, jarduera jakin bat egitea ahalbidetzen dietenak.

Egokitzapen fisiologikoak: Egokitzapen fisiologikoak organismoaren funtzionamenduari eragiten diotenak dira.

Portaera-egokitzapenak: Portaera-egokitzapenak organismoek egiten dituzten ekintzak dira, onura batzuk lortzeko aukera ematen dietenak.

Biodibertsitatea eta Eboluzioa

Eboluzio biologiko deritzo milioika urtetan izaki bizidunetan gertatu diren aldaketa motel eta gradualei. Eboluzioaren azterketari esker hau jakin ahal izan dugu:

Lurraren biodibertsitate handia eboluzioaren bidez sortu da, arbaso komun unibertsal batetik abiatuta.

Espezieak bata bestetik sortzen dira.

Biodibertsitatearen Jatorriari Buruzko Lehen Teoriak

Teoria fixistak: Teoria fixisten arabera ezpezie guztia aldaezinak ziren eta naturan leku jakin bat hartzeko sortuta zeuden.

  • Lamarck

Lehen teoria eboluzionista proposatu zuen. Lamarcken teoriaren arabera, ezpezieak denboran zehar eraldatzen dira hartutako karaktereen herentzia deitu zion mekanismo bidez. Mekanismo horiek premisa ahuetan oinarritzen zen.

Organismoak hobetzeko joera naturala dute.

Funtzioak organo sortu edo deustatzen du.

Aldaketak ondorengoi transmititzen dira.

  • Darwin

Hainbat ideitan oinarritu zen darwin:

Bost urteko egindako bidai batean, bisitatu zituen eskualdetako fosiles, faunaren eta floraren lagin ugari bildu zituen.

Charles Lyell geologoraren aktualismoaren teoria Darwin-i mudua ez zela estatikoa pentsarazi zion, eta espezieak etengabe aldatzen zirela.

Hautespen artifiziala, nekazariak hautapenaren eta belaunaldiz belaunaldi sustatu nahi ziren ezaugarriak zitusten indibiduoen gurutzaketrn bidez erabili ohi zutena.

Populazio bakoitzaren indibiduoen artean borroko bat dagoela bizirauteko baliabideak lortzeko.

Hautespen naturalaren teoria

Karaktereen aldakortasuna, horren ondorioz indibiduo batzueak abantailak dituzte beste batzuen aldean.

Populazio baten organismo arteko existentziaren aldeko borroka.

Egokienak hautatzea.

Ezpezieen jatorria, organismoak ingurumera egokitzearen ondorioz.

Gaur Egungo Eboluzio-Teoriak

Neodarwinismoa

Bestelako teoria ebolusionistak

- Puntualismo: Gould-ek eta Eldredge-k planteatu zuten. Eboluzio-prozesua jauzika gertatzen dela proposatzen du

- Neutralismo: Motoo Kimurak proposatu zuen teoria hori 1968an. Mutazio gehienak neutroak direla ezartzen du, hau da, ez dira ez onuragarriak ez kaltegarriak.

Ezpeziazioa

Espezie jakin bateko populazio batetik abiatuta espezie berriak sortzeko eboluzio-prozesua da espeziazioa.

1.Populazioak isolamendu geografikoa jasaten du, eta horrek bere espezieko beste populazio batzuetako indibiduoekin ugaltzea eragozten du.

2.Biztanlerian aldaketa genetiko gradualak agertzen dira, eta horien gainean eragingo dute jasaten dituen ingurumen-baldintza zehatzek.

3-Espezie berria agertzen da aldaketa horien metaketak jatorrizko espezieko organismoekin ugaltzeko gaitasuna galtzea dakarrenean.

Eboluzioaren Probak

Proba paleontologikoak

Fosilen erregistroak iraganeko animaliak eta landareak erakusten ditu.

Honako eboluzio-proba hauek atera daitezke:

-Espezie fosilak: Gaur egungo espezieen aurrekariak dira.

-Serie filogenetikoak: Antzinatasunaren arabera ordenatu daitezkeen fosil-multzoak dira.

-Bitarteko formak: Bi espezie deberdinen ezaugarriak dituzten fosilak dira.

-Konplexutasunarekiko joera: Fosil zaharrenak ornogabe sinpleenei dagozkie eta gero ornodun mota desberdinak ageri dira.

Proba biogeografikoak

-Inguruko eskualdeetako izaki bizidunak elkarren antzekoak dira. Espezieak ez zirela bakarka sortu, ahaideak direla baizik.

-Hego Amerikako eta Afrikako kostaldeetan fosil komunak aurkitu dira.

-Bada gaur egungo flora eta fauna Hego hemisferioko kontineetan zeinen ezaugarriek jatorri komuna adierazten dute, eta ondoren eboluzionatu egin dute

Anatomia konparatuko probak

Espezie desberdinen barne anatomiaren analiasiak ondoko eboluzio probak eskaintzen ditu:

-Organo homologoak: Betetzen duten funtzioaren arabera forma desberdina dutenak.

-Organo analogoak: Egokitze-konbergentziaren bidez eboluzionatzen dutenak.

Enbriologia-probak

Zenbait espezieren enbrioi-garapena aztertzen denean, hau ikusten da:

-Ahaide diren animalia-talde batzuen enbrioiak oso antzekoak dira lehenengo estadioetan.

-Animalia batzuetan, badira zenbait organo enbrioietan, helduaroan desagertzen direnak baina ahaide diren beste animali-talde batzuetan gertatzen direnak.

Proba biokimikoak

Proba biokimikoei esker, hau egiaztatu ahal izan da:

-Izaki bizidun guztiak antzeko biomolekulez osatuta gaude.

-Hainbat eta hainbat organismoak ibilbide metaboliko berdinak dituzte.

-Zelula-egiturak antzekoak dira zelula guztietan.

Giza Eboluzioa

Hominizazio prozesua

Gizakiak hominidoen taldekoak gara eta talde horretako espezie bizi bakarra gara. Beste primate batzuetatik bereizten gaituzten ezaugarri batzuk ageri dira:

-Bipedismoa edo zutikako jarrera: Aldaketa anatomikoak dakartza berekin. Bizkarrezurrak S forma hartzen du, eta oineko hezurrak aldatzen dira ibiltzeko.

-Garezurraren ahalmena handitzea: Pentsamendu adimentsua ahalbidetzen du.

-Hizkuntza eskuratzea: Soinu konplexu mota ugari artikulatzeko aukerak garatzen dira.

-Neotina: Egoera heldugabean jaiotzen gara.

Gure Arbasoak

1.Duela 4 milio urte talde txikitan bizi ziren sabanan. Baxuek, garuna txiki eta baraila handi.

2.Duela 2,3 milio urte bizi ziren Afrikan. Gizatiarte prozesua hazten da. Zakarrak ziren, eta tresnak egiteko gai ziren

3.Duela 1,6 milio urte bizi ziren. 1,7 metrokoak ziren. Sua erabiltzen zuten.

4.Neandertalen eta egungo gizakien aitzindariak ziren. Ehiztariak eta kanibalak ziren.

5.Oso gorputz sendoa eta garezur-ahalmen handia zuten. Orain dela 28000 urte desagertu ziren.

6.Haren garezurrak eta eskeletoak ezaugarri moderno guztiak dituzte. Kobazuloetan bizi ziren.

Bizitzaren Jatorriari Buruzko Hipotesiak

Lehenengo hipotesiak

.Naturaz gaindiko jatorria: Bizitzaren jatorriari buruzko teoria askok eduki magikoak zituzten.

.Bat-bateko sorkuntza: Aristoteles esaten zuen bizitza berez sortzen zen materia bizigabearen hondakinetatik. Geroago, Louis Pasteur-ek frogatu zuen mikroorganismoak ere ez direla berez sortzen.

  • Oparin eta Haldane-ren hipotesia

1930n Alexander Oparin eta John Haldane proposatu zuten bizitza molekula ez-organikoetatik sortu zela, eboluzio biokimiko luze baten ondoren. Santdley Miller eta Harold Urey esperimentu batekin egiaztatu zuten hau:

  • Zelulen bilakaera

Bizitza egoteko baldintza batzuk bete behar dira:

-Konpartimentu itxi batez osatuta egotea substantziak trukatzea gai dena.

-Errekazio kimikoetan substantziak prozesatzeko gai diren molekulak izatea.

-Sistema osoa erreplikatzeko informazioa biltzeko gai diren molekulak izatea.

Prokarioto heterotrofoak

Oxigenorik gabeko atmosfera batean materia organikoaren hartziduratik lortzen zituzten energia eta elikagaiak.

Prokarioto autotrofoak.

Fotosintesiaren bidez materia organikoa sintetizatzeko gai baitziren. Prosezu horie sker atmosfera oxigenoz aberasten hasi zen.

Prokarioto heterotrofo aerobikoak

Arnaskera zelularra egiteko gai ziren

Eukariotoak

Duela 1800 milioi urten agertu ziren.Bere jatorria azaltzeko teoria endosinbiotikoa erabilten da.

  • Teoria endosinbiotikoa

Teoria honen oinarri nagusiak dira mitokondriek eta kloroplastoek ezaugarri hauek dituztela:

-Bakterio batzuen antzeko tamaina dute.

-DNA zirkularra dute, nukleo zelularrean dagoen DNA linealaren ordez.

-Erribosomak dituzte, erribosoma prokariotoen antzekoak, eta horiek berezko proteinen sintesia egiten dute.

-Organulu horietan mintz bikoitza agertzen dira. Barruko mintz bakterioen jatorria eta kanpoko barne hartutako besikularena.

Entradas relacionadas: