Biodibertsitatea: Definizioa, Garrantzia eta Mehatxuak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,96 KB

Biodibertsitatea: Definizioak

Biodibertsitatea Lur osoaren edo ekosistema baten barruan bizitza-agerpen taxonomikoen (landare eta animalien) barietatea da. Askotan, kontzeptu hori erabiltzen da sistema biologikoen osasuna neurtzeko.

Biodibertsitatea izaki bizidunen aldakortasuna da, parte diren ingurune guztietan (lurrean, itsasoan, beste ekosistema urtar batzuetan eta gune ekologikoetan) aurkitzen dena.

Biodibertsitatearen Garrantzia

  • Aldakortasun genetikoaren iraupena: Aldakortasun honek ondorengoek ingurumen-aldaketei aurre egitea eta bizirautea ahalbidetzen die.
  • Medikuntza arloko ikerketak: Gaur egun, farmako guztien %25 landareak dira osagai garrantzitsuenak. Biodibertsitatea oso garrantzitsua da gaixotasunei buruzko ikerketak egiteko. Adibidez, armadilloa lepra izan dezakeen animalia bakarra da.
  • Ekosistemen iraupena: Espezie batzuk beharrezkoak dira beste espezie batzuentzako; hauen elikadurarako edo ugalketarako. Landare askok, tropikalak gehienbat, intsektu, saguzar edo beste animalia baten beharra dute ugaltzeko.
  • Arrazoi etikoak direla eta: Biodibertsitateak gizakiengan izaten dituen erabilerak alde batera utzita ere, honen garrantzia eta balioa ezagutzen ditugu.

Biodibertsitatearen Mehatxuak

  • Habitaten desagerpena: Deforestazioaren eraginez, urtean 14 milioi hektarea gutxiago daude.
  • Fauna eta floraren legez kanpoko merkataritza: Arma eta droga trafikoaren atzetik, legez kanpoko merkataritza garrantzitsuena da.
  • Kontsumo-ohiturak (kontsumismoa): Herrialde aberatsen aztarna ekologikoa izugarri handia da.
  • Gehiegizko ehiza eta arrantza: Amerikako uso migratzailea (XIX. mendearen hasieran 3-5 mila milioi uso kalkulatzen ziren, baina gehiegizko ehizaren ondorioz, azkena 1900. urtean hil zuten).
  • Kutsadura: Euri azidoek eraginda, adibidez, Eskandinaviako milaka eta milaka lakutako bizidunak erabat desagertu ziren.
  • Airearen eta uraren kutsadura: Animalientzat mehatxu handia izan daitezke, zuzenean heriotza masiboa eragiten dutelako edo zeharka elikagaiak desagertzea eragin dezaketelako. Kutsatzaile nagusiak pestizidak, marea beltzak eta metal astunak dira.
  • Espezie inbaditzaileak: Urdaibaiko hezeguneetan dagoen arazorik handiena Amerikako jatorria duen Baccharis halimifolia zuhaixka da. Oso urte gutxitan hedatu da, eta orain 300 bat hektarea hartzen ditu.
  • Nekazaritza eta abeltzaintza intentsiboak: Estatu Batuetan, adibidez, dauden 50 ilar-mota desberdinetatik, 2 motak betetzen dute ilar-laborantza guztien %96ko azalera.
  • Globalizazioa eta uniformizazioa: Hizkuntzen desagerpenaren abiadura asko areagotu da. UNESCOren arabera, dauden 6000 bat hizkuntzetatik %50 inguru desagertzeko arriskuan daude.

Entradas relacionadas: