Biltegiak eta logistika kudeaketa — gida praktikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 7,32 KB
1 - Zein dira mundu mailan logistika enpresa handienak
DHL, UPS, FedEx, Maersk, DB Schenker.
2 - Zein dira Euskal Herriko logistika enpresa handienak? Non?
Euskalduna Logistic. Biltegi nagusia: Bilbo.
3 - Defini ezazu biltegiaren kudeaketa
Biltegiaren kudeaketa: biltegiaren produktuak antolatzea, kontrolatzea eta mugimenduak kudeatzea.
4 - Zeintzuk dira biltegiratze sistemaren helburu nagusiak
Helburu nagusiak: produktuak ongi gordetzea, denbora aurreztea, kostuak murriztea, akatsak saihestea, entregak azkartzea, fidagarritasuna eskaintzea.
5 - Azal itzazu biltegia aurrezteko prozesu nagusiak
Prozesu nagusiak: produktuen sarrera, biltegiratzea, eskaeraren prestaketa eta bidalketa.
6 - Zer egin behar da "Planifikazioa eta antolaketa" prozesuan?
Prozesu honetan biltegiaren espazioa, lana eta materialaren mugimendua ondo planifikatzen dira. Helburuak: lana errazago eta seguruago egitea, kostuak murriztea eta bezeroengandik edo hornitzaileengandik gertuen egotea. Kontuan hartzen dira produktu kopurua, biltegiratze espazioa, beharrak eta lan bolumena.
8 - Biltegiaren antolamendu fisikoaren eredu nagusiak
Antolaketa finkoa: produktua ez da mugitzen; langileak mugitzen dira. Egokia produktu handientzat.
Antolaketa prozesukoa: antzeko lanak elkarrekin; biltegi malguetan erabiltzen da.
Antolaketa lineala: materialak ibilbide zuzena jarraitzen du; azkarra eta eraginkorra.
Antolaketa mistoa: aurreko ereduak nahastuta erabiltzen dira.
9 - Harrera prozesua: zertaz arduratuko da harreran?
Harrerak produktuaren sarrera, egiaztatzea eta erregistratzea barne hartzen ditu. Murriztu beharreko prozesuak: itxaronaldiak, mugimendu alperrikakoak eta kontrol bikoitzak.
Harrera prozesua azaldu: produktua iristen da, dokumentuak egiaztatzen dira, egoera aztertu eta biltegian sartzen da.
10 - Biltegiaren prozesua: zertaz arduratzen da?
Biltegiaren prozesua produktuak ongi gordetzeaz eta kontserbatzeaz arduratzen da.
Biltegiko eremu nagusiak:
- Harrera eremua
- Biltegiratze eremua
- Irteera eremua
Produktuak biltegian gordetzeko era: apaletatik, paletetan, lurrean—aukerak produktuaren arabera.
11 - Mugimendu prozesua: zertaz arduratzen da?
Mugimendu prozesua produktuen biltegi barruko lekuz aldatzeaz arduratzen da: sarreratik apaletara edo apaletatik irteerara.
12 - Biltegiko sarrera-irteera emariei buruz
Sarrera-irteera emariak adierazten dute biltegira zenbat produktu sartzen edo irteten diren. Emari ona izateak lan azkarra eta antolatua dela esan nahi du.
13 - Zein hiru puntu izan behar dira kontuan biltegiaren informazio emarian
- Daten zehaztasuna (informazio zuzena jakitea)
- Denbora erreala (momentuan eguneratuta egotea)
- Komunikazio ona (sail guztiek informazioa partekatzea)
14 - Zein kudeaketa automatiko erabiltzen dira gehien enpresetan gaur egun
Ohiko sistemak: barra kodeak, QR kodeak eta RFID sistemak.
15 - Zer dakizu EAN kodeei buruz?
EAN kodea produktu bat identifikatzeko barra-kodea da. Produktuaren informazioa ematen du (herrialdea, enpresa, produktua) eta biltegietan asko erabiltzen da.
16 - Biltegi baten sailkapena: tokiko eta eskualdeko biltegia
Tokiko biltegia: bezeroengatik oso gertu dago, banaketa azkarra egiteko.
Eskualdeko biltegia: eremu zabalago bati zerbitzua ematen dio; hainbat tokiko biltegi hornitzen ditu.
17 - Mondragon Unibertsitateko logistika masterrean lantzen diren gaiak (abid.)
Gaiak: logistika eta hornikuntza-katea, biltegien kudeaketa, garraioaren antolaketa, produkzioaren planifikazioa, kostuen kudeaketa eta enpresen antolaketa.
18 - Biltegiaren organigramari buruz: zereginak
Organigrama mota desberdinak daude:
- Biltegiko arduraduna: biltegi osoa koordinatzen du.
- Harrera arduraduna: produktuaren sarrera kontrolatzen du.
- Biltegiratze arduraduna: produktuak ondo kokatzeaz arduratzen da.
- Eskaera-prestatzaileak: produktuak prestatzen dituzte bidaltzeko.
19 - Biltegiko arduradunaren profila eta abileziak
Biltegiko arduradunak biltegia ondo funtzionatzearen zaintza eta koordinazioa egiten du; gaitasun antolatzaileak eta teknikoak behar ditu.
20 - Biltegiko kudeaketan kontuan hartu beharreko 4 adierazle ekonomiko
- Biltegiratze kostuak: espazioa, alokairua eta kudeaketa-kostuak.
- Langileen kostua: soldata eta lan orduak.
- Garraio kostua: sarrera eta irteera gastuak.
- Stock kostuak: produktu gordetzeak sortzen duen gastua.
Testa
1. Zein da biltegien kudeaketaren definizio eguneratua? b) Logistika-funtzioaren barruko prozesua: materialak hartu, biltegiratu eta mugitzeko.
2. Zein erakundek ematen du biltegien kudeaketaren definizioa dokumentuan? b) AECOC
3. Noiz hasten da biltegiko sailaren erantzukizuna? c) Elementu fisikoa instalazioetan hartzen denean
4. Zein da izakinen kudeaketaren eta biltegien kudeaketaren arteko muga nagusia? c) Informazio-sistemak
5. Zergatik dira biltegiak beharrezkoak? d) Denboratartea zero izatea ezinezkoa delako
6. Zein arrazoi da finantzarioa biltegiak erabiltzeko? c) Kopuru handitan erostea errentagarriagoa izatea
7. Biltegiak zuzenean balioa eramaten al dio produktuari? c) Ez, baina funtsezkoa da logistikarako
8. Zein da biltegiratze sistemaren helburuetako bat? b) Entregak azkar egitea
9. Zein arau arautzen du biltegiko jarduera askoren kudeaketa? c) ISO 9000
10. Zein da biltegien kudeaketako azpiprozesu estrategikoa? d) Planifikazioa eta antolaketa
11. Zer da banaketa-sarea? c) Banaketazentro, biltegi eta garraiobideen multzoa
12. Zein faktorek eragiten dute biltegiaren kokalekua erabakitzerakoan? b) Garraio-kostuak
13. Zein metodo EZ da erabiltzen biltegiaren kokalekua kalkulatzeko? c) FIFO metodoa
14. Zer adierazten du biltegiaren tamainak? c) Biltegiratzeko gaitasuna
15. Zein neurrian da egokiagoa biltegiaren edukiera neurtzea? c) Metro kubotan
16. Zein dira biltegi diseinuan bi fase nagusiak? b) Instalazioa eta layout-a
17. Zer da biltegi antolatua? b) Kokaleku finkoekin lan egiten duen biltegia
18. Zein da biltegi kaotikoaren ezaugarri bat? c) Informazio-sistema elektronikoen beharra
19. Zein da harreraren helburu nagusietako bat? b) Salgaien sarrera egiaztatzea
20. Zergatik da garrantzitsua hornitzaile egokiak hautatzea? c) Harrera segurua bermatzeko
21. Zein EZ da biltegiko eremuetako bat? c) Ekoizpena
22. Zer da cross-docking-a? b) Salgaiak biltegian gorde gabe mugitzea
23. Zein sistema erabiltzen da zaharkitzea saihesteko? b) FIFO