Bilboren bilakaera urbanistikoa: Gerraostetik gaur egunera

Enviado por Aitortxu y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,08 KB

Gerra-osteko urteetan, etxebizitzaren eskasia zela eta, San Inazioko auzoa Deustuko ibarrean eraikitzen da ekimen ofizialarekin. Eredu auzo bezala planteatu nahi da, plano ortogonal zehatza jarraituz, eta kirol gune propioarekin. Hazkundeko urteetan hirigunea asetu egiten da eta langileei ostatu emateko, periferian mendien maldetan gora egiten duten auzoak eraikitzen dira: Ibarrekolanda, Santutxu, Rekaldeberri. Populazio txabolista birkokatzeko Otxarkoaga sortzen da.

Azpiegitura handiak (1960-1975)

1960 eta 1975 bitartean Area Metropolitar Handi kontzeptuan sakontzen da, hurrengoak bezalako azpiegitura handiak sortuz: La Salveko zubia, Rontegiko zubia eta Bilbo-Behobia autopista (A-8).

Zonifikazio zehatza (1960-1970)

1960 eta 1970eko hamarkadek zonifikazio zehatza erakusten dute:

  • Alde Zaharra: 1983ko uholdeak arte gainbehera jarraia jasaten duen merkatal eta egoitza-zonaldea.
  • Bilbao La Vieja, San Frantzisko eta Las Cortes auzoak: populazio marjinala hartzen duen degradazio handiko zonaldea.
  • Abando: luxuzko egoitza-zonaldea, Gran Via finantza- eta merkataritza-ardatz gisa duelarik.
  • Indautxu: egoitza-zonaldea eta merkataritza-zonaldea.
  • Ibaiaren inguruan: portuko azpiegiturak eta Portugaleteko trenbidea egokitzen dira zonalde industriala sortuz eta hiriari kutsu degradatua emanez.
  • Hirigune honen inguruan: topografiara egokitzen den periferia, baxu-erdi klaseko auzoez osatuta.

Ekipamenduak eta portua

Ibaiaren ezkerraldeko ertzean, San Mames-Basurtuko zonaldea aurkitzen da, non Basurtuko Ospitalea, Ingeniaritza Eskola, Erakusketa Azoka eta Santa Casa de Misericordia kokatzen diren, ekipamendu anitzeko zonaldean. Eskuinaldeko ertzetik, Deusturantz, izen bereko kanalarekin, Bilboko portu handia hiriaren bihotzeraino luzatzen da, non gruak, itsasontzi handiak eta kontenedoreak hiriko ohiko paisaia osatzen duten.

Bilboren arazoak

Bilbok dauzkan arazoak aglomerazioa, beharrezko ekipamenduak lortzeko lur urbanizagarriaren eskasia, eta kaos urbanistikoa dira. Kaos honek topografia eta hiriaren arrazionaltasun sozial gabeko hazkunde handia ditu faktore nagusi gisa.

Birmoldaketa (1973tik aurrera)

1973ko krisiaren ostean, Bilbok mundu mailan mirestua den birmoldaketa arkitektoniko eta funtzionala jasan zuen.

Bilbo Metropolitarra Birgaitzeko Plana

Desindustrializazioaren eta hirian sakabanaturik gelditu ziren industria-hondakinen ostean, Bilbo Metropolitarra Birgaitzeko Plan Estrategikoa martxan jarri zen (1989). Plan hau Bizkaiko Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren kooperaziotik eratorri zen. Plan honen inguruan Bilbao Metropoli-30 edo BILBAO Ria 2000-n sartuta bukatuko duten proiektuak sortu ziren. Birgaitze-plan hauei pisu handiagoa emateko, erakunde nagusiek (udaletxea, Diputazioa, Eusko Jaurlaritza) eta Bizkaiko Labe Garaiak, Portuaren Lanen Batzarra, BBV, BBK eta Merkataritza Ganbara barne, parte hartzen duten erakunde antzekoa sortzen da.

Entradas relacionadas: