Bilboko Meatzarien Borroka eta Bizimodua: Vicente Blasco Ibáñez-en 'El Intruso'ren Analisia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,42 KB
El Intruso
1) Jarraian aztertuko dugun testua historiko-narratiboa da, Vicente Blasco Ibáñez-en El Intruso liburutik jasotako pasartea, hain zuzen ere. Bilboko kaleetan gertatutako enfrentamendu historiko bat kontatzen du, 1903an. XX. mendearen hasieran kokatzen da, eta Valentzian idatzia eta argitaratua dago; izan ere, Blasco Ibáñez Valentziakoa zen, baina Bilbon bizi izan zen hilabete pare batez. Egilea indibiduala da, beraz, idazle naturalista bat, deskribapen oso zehatzekin egina. Testu honen xedea meatokietan lan egiten zuten pertsonen bizi-baldintzak, lan-baldintzak eta harremanak deskribatzea da.
2) 1. paragrafoan, Arestik atsekabez oroitzen zituen barrakoietan igarotako uneak. 2. paragrafoan, meatzeetako langileen bizi- eta lan-baldintza txarren deskribapena egiten du: lanordu luze eta nekagarriak, afari kaxkarrak, higiene-falta handia, etxebizitza txiki eta baldintza kaskarrak... 3. paragrafoan, lan-baldintza bidegabeen aurka protestatuz gero, lanpostua galtzeko arriskua zeukaten, beraz, ezin ziren arriskatu. Bestalde, langileek protestatu ezean, ez zuten lan-eskubiderik eta hobekuntzarik lortuko.
3.1) Data jarriko ez balu, ezingo genukeen zehatz-mehatz esan testu hau zein garaietakoa den, baina, badakigunez, Errestaurazio garaian kokatu gaitezke, Bizkaian ustiakuntza gertatzen ari zenekoa. Industrializazioaren bigarren fasea izango da eleberriaren kokapen historikoa.
Penintsulako Egoera Errestaurazio Garaian
Penintsulako egoerari erreparatuz, zera esan genezake: Errestaurazio garaian, Isabel II.aren erregealdian ez bezala, benetako industrializazioa jasan zela, batez ere itsas-guneetan, bereziki Euskal Herrian eta Katalunian. Katalunian kotoigintza zen nagusi, eta Euskal Herrian, berriz, siderurgia. Industria-mota hau garatu zen probintzia Bizkaia izan zen; beraz, industrializazio-prozesu nabariena bertakoa izan zen, nahiz eta Gipuzkoan ere eman industrializazioa (beste mota batekoa).
Bizkaiko Industrializazioaren Hastapenak
Beraz, Bizkaian zentratuz, urte hauetan lehenengo labe garaiak eraiki ziren: Boluetako Santa Ana (1841), Guriezoko Nuestra Señora de la Merced (1846) eta Barakaldoko Nuestra Señora del Carmen (1855), azkeneko hauek Ibarra familiarenak. Hauetan, egur-ikatza erabiltzen zen. Izan ere, Bizkaiko minerala lantzen hasi baziren ere, oraindik ez zegoen industrializazio-prozesuan sartuta. Lortu zituzten ekoizpenak ez ziren oso handiak izan, ezta produktibitatea ere; izan ere, nahiz eta fabrika berri hauek burdinolak baino handiagoak izan, teknika kaxkarrak erabiltzen jarraitu zuten. Gainera, erregai gisa egur-ikatza erabiltzen zuten, harri-ikatza beharrean. Egur-ikatzak bero-ahalmen txikia zuen harri-ikatzarekin konparatuz, eta, gainera, garestiagoa zen.
Horren ondorioz, ezin zuten lehia egin Ingalaterrarekin. Hala ere, 1856tik eta 1861era, produkzioak hazkunde nabarmena izan zuen, eta horren eragile harri-ikatza erabiltzen hastea izan zen, Leon eta Asturiasekoa, baina ez zen kalitate oso onekoa, eta, horren ondorioz, ez zuen oso bero-ahalmen handia.
Bessemer Bihurgailua eta Bilboren Gorakada
XIX. mendearen 70. hamarkadan, Bessemer bihurgailuaren erabilera Europan zehar hedatu zen. Bihurgailuak altzairua kopuru handitan produzitzen zuen, baina fosforo oso gutxiko burdinaz, eta hematiteak baldintza hau betetzen zuen. Mineral hori Bizkaian eta Suedian zegoen kantitate handitan, baina kokapen eta klimagatik, Bizkaiak hartu zuen garrantzia. Gainera, Erresuma Batuak eta Bilbok aspalditik harreman ona zuten, Bilbo izan baitzen artilea esportatzen zuen porturik nagusiena. Hortaz, Erresuma Batuarekin merkataritza-harremanak ugaritu ziren nabarmenki, eta horrekin batera meategietako esplotazioa eta barrakoien agerpena. Ondorioz, Bizkaiko burgesak aberastu ziren, eta hori funtsezkoa izan zen industrializazioaren hastapenak finkatzeko; modu honetan, burges aberastuak siderurgian inbertitu baitzuten.
Barrakoiak eta Langileen Bizi-Baldintzak
- Esan bezala, industrializazioaren garapenarekin batera, barrakoien sorkuntza eman zen, hainbat arrazoirengatik.
- Ustiatu behar zituzten meatokiak herrietatik urrun zeuden.
- Lan-eskasiagatik eta nekazaritzaren atzerapenengatik, bat-batean pertsona asko eta asko hasi ziren meatokietan lanean.
- Gainera, meatokietan lan egiten zutenak jornaleroak izan ohi ziren (nekazaritza-mundutik alde eginak, lan-faltagatik).
Horregatik, pertsona hauek nonbait bizi behar ziren, meatokietatik hurbil, baina herriak ere ez zeuden oso gertu. Ondorioz, barrakoiak egin zituzten, joan-etorriekin denbora ez galtzeko. Lo egiteko soilik erabiltzen zituzten, ordu guztiak meatokian lanean igarotzen baitzituzten. Honekin batera, dendak eraiki zizkieten, herrietara joan ez zitezen, denbora ez galtze aldera. Hala ere, denbora galdu ez arren, kapatazek (euren nagusiek) euren soldata eskasetatik kentzen zioten dirua. Bizi-baldintza hauen aurrean, testuan aipatzen den bezala, ezin zuten ezer egin, kalera botatzeko arriskua baitzeukaten. Hala ere, urteak aurrera joan ahala, meatzetako lehen grebak eraman ziren aurrera, emaitza positiboak eduki zituztenak.
Nobela honek ondorio handirik ekarri ez zituen arren, idazlearen helburua meatzetako langileen egoera adieraztea zen, munduari zabaltzeko asmoz. Hala ere, aipatzekoa da langile hauen bizi- eta lan-baldintzak langile-mugimenduaren garapenaren ondorioz joan zirela hobetzen.