Bilboko Hirigintza eta Hiri Kontzeptu Garrantzitsuak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,54 KB

Konurbazioa: Hiri-aglomerazio jarraitua da, bi hiri edo gehiago aldi berean hazi eta azkenean lotu direlako, baina konurbazioko hiri bakoitzak independentziari eusten diolarik.

Urbanizazio Barreiatua: Urbanizazio sakabanatua ere deitu daiteke, eta inguru urbanizatua gero eta espazio zabalagoetara hedatzearen fenomenoari deritzo, hiri handiek nagusitasuna galtzen ez dutelarik.

Pendulu-mugimendua: Barneko migrazioei dagokienez, egun berean egindako migrazioa da, lana, hezkuntza eta abar direla eta, lo-hirien eta hiri nagusien artean.

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO): Udalerriaren hirigintza-antolamendu integralerako oinarrizko tresna da, hiri-garapena zenbait urtetarako proiektatzen duena. Lurzoruaren erabilerak, lurzoruaren sailkapena (hirikoa, urbanizagarria eta urbanizaezina), eraikigarritasuna edo eraikuntza-dentsitatea, bide-sarea, ekipamendua eta ingurumen-babeserako neurriak zehazten ditu.

Bilboko Hiri Planaren Iruzkina

Alde Zaharra

Bilbo hiria 1300. urtean sortu zen. Garai hartan, kostaldeko hiriak sortzeko prozesu zabal bat gertatzen ari zen Atlantikoko itsasertzean, eta haien arteko lehia, itsasoko merkataritza kontrolatzeko, oso gogorra zen. Bilbo Nerbioi-Ibaizabal ibarreko meandro batean kokatu zen, ibaia itsasadarra bihurtzen den tokian. Ibarraren bi aldeetan mendiz mugaturik egoteak Bilboren espazioaren betiko eskasia erakarri zuen eta nekazaritzaren garapena eragotzi zuen. Beste alde batetik, arroan zehar zeuden estuguneek eta hondar-banku ugariek nabigazioa eragozten zuten arren, itsasgorako orduetan sakonera handiko ontziak bertatik igarotzeko aukera ere bazegoen, eta han kokatu zen barne-portua. Inguruan bazeuden ere burdin meategiak, ondorengo garapenerako hain garrantzi handikoak izango zirenak.

Beraz, garraioa eta merkataritza izan ziren hiriaren jatorrizko funtziorik nagusienak: Gaztelako artilea eta Bizkaiko burdina Europako beste hirietara esportatzea eta hango produktuak inportatzea. Jarduera hauek etengabe erakarri zuten kanpoaldeko biztanleria, merkatariak eta artisauak batez ere.

Alde Zaharreko planoa erregularra da. XIV. mendeko hiria kale estuez zeharkatua zen, eta XV. mendean zehar kale berriak erantsi zitzaizkion, Zazpi Kaleak sortu arte, harresiz inguraturik. Garai honetakoak dira Santiago katedrala eta San Anton eliza, ibaiertzean, izen bereko zubi ondoan. Harresiz kanpo errebalak ere baziren. XVI., XVII. eta XVIII. mendeetan hiria Areatza alderantz joan zen zabaltzen, harresiak gaindituz. Zabalkuntza-prozesu horretan erabakiorra izan zen 1571ko sutearen ondoko berreraiketa. Kale berriak sortu ziren, Zazpi Kaleei paraleloak eta erradialak. XIX. eta XX. mendekoak dira Plaza Berria, Arriaga Antzokia eta abar.

Etxegintzari dagokionez, gaur ikusten ditugun etxe gehienak XIX. eta XX. mendetakoak dira, 4-5 pisukoak, harrizkoak eta zurezkoak. Ohiko lurzoruaren erabilerak asko ziren: etxebizitzak, biltegiak, artisauen tailerrak eta abar. Gaur egun, dendak, bulegoak eta abar dira erabilera nagusiak.

1983. urteko uholdeen ostean, Alde Zaharra goitik behera berritua izan da. Trafikorik gabeko gunea da eta turismo-gune bihurtzen hasi da.

Zabalgunea

1876-1930 urte bitartean, industrializazioaren hasierak hazkundeari eragin zion. Bilbok hazkunde handia eta azkarra ezagutu zuen. Hiriaren zabalgunderako hainbat faktore izan ziren: burdinaren esportazioek ekarritako hazkunde ekonomikoa, burgesiaren gorakada eta abar. 1877an hasi ziren itsasadarra bideratzeko lanak eta kanpoko portuarenak ere.

Entradas relacionadas: