Bilboko Alde Zaharraren Hirigintza-Analisia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,59 KB
Bilboko Alde Zaharra: Jatorria eta Kokalekua
Bilboko planoaren iruzkina: Bilboren hasierako nukleoa, dirudienez, Nerbioiko ezkerreko ibaiertzean zegoen, Bilbao la Viejan. Baina hiri bezala aintzat hartu zen Bizkaiko jaunak, Diego López de Harok, 1300. urtean sortu zuenean. Hiri-gutunak itsas trafikoaren monopolioa eman zion eta eskualde zabal batean merkataritzan aritzeko pribilegioa.
Bilbo Euskal Autonomia Erkidegoko Bizkaiko herrialdearen hiriburua da. Bilbo haran estu baten erliebe altuen artean kokatzen da, Nerbioi-Ibaizabal bokaleko ertz batean, itsasotik 13 kilometrora.
Planoaren Analisia eta Bilakaera Historikoa
Bilbo Zaharraren lur-zatiketa uniformea zen eta Hiru Kaleak (Somera, Artekale eta Tenderia) harresi partzialaz osaturik eratu ziren, mendebaldean ibaia defentsa natural gisa baitzegoen. San Antoneko zubiak hegoaldean Bilbao la Viejarekin komunikatzen zuen. Gaur egungo Erriberako plaza kai-gunea zen eta, plaza natural modura, espazio zabal bakarra zen.
Zazpi Kaleen Eraketa eta Hazkundea
1442an, harresidun zonaldea taxuera txikiko kale estuez betetzen zuten Zazpi Kaleak eraikita zeuden. XVI. mendean, Frantziara burdin eta Flandesera artile esportazioek aberastuta, Bilbo hiri aktiboa eta oparoa zen, eta ipar norabidean lehenengo hedapena egitera behartu zuen, San Nikolaserantz.
XVIII. Mendea eta Loredo Plana
XVII. mendeaz geroztik, hiria harresien inguruan haziz joan da, Erronda, Erribera eta Areatzako zabalguneak sortuz eta mendebalderantz erradiala konfiguratuz. XVIII. mendean, Bilboren pisua Zazpi Kaleetatik Areatzara aldatu zen; mende honetan harresiaren azkenengo zatia bota zen eta, bukaeran, leku gabeziari aurre egiteko, burgesia komertzialak plan ezberdinak bultzatu zituen.
Horrela sortu zen Loredo Plana (3tik 5 pisutaraino), Ilustrazioaren higienismoan oinarritzen zena. Alde Zaharraren bilbea itxia da eta eraikinak, orokorrean, xumeak eta altuera txikikoak dira. XVIII. mendean egindakoak hobeagoak dira, adibidez, Arriaga Antzokia (1799).
Gaur Egungo Egoera eta Erabilerak
Lurzoruaren erabilerak askotarikoak ziren: etxebizitzekin batera, euskal langileen eta merkatarien gremioak eta eraikin publikoak zeuden. Gaur egun, klase ertaineko egoitza da eta eraikin berrituetan jarduera tertziarioak nagusitu dira. 1983ko uholdeak arte, gainbeheran eta gizarte-segregazioan zegoen eremua zen, etxebizitza zaharrekin. Ondoren, Zazpi Kaleak goitik behera zaharberritu dira.