Bilbo eta Euskal Herriko Paisaiak: Turismoa eta Nekazaritza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,06 KB

Turismoa Bilbon: Ezaugarriak eta Erronkak

Irudian ageri den paisaiak izaera turistikoa du, argi ikusten baitira paisaia turistiko batek izan behar dituen ezaugarriak. Paisaia Bilboko hirian dago, eta Bilbo da zonalde turistiko nagusietako bat, oso monumentu bereizgarriak baitaude:

  • Guggenheim Museoa
  • Maman armiarma eskultura
  • Salbeko zubia
  • Nerua jatetxea (Michelin izar batekin)

Inguruan, janaria eta aisialdia eskaintzen duten leku ugari daude, adibidez:

  • Tabernak eta jatetxeak
  • Zubiarteko merkataritza-gunea (jatetxeak, zinema, entretenimenduak eta dendak)
  • San Mames estadioa

Guggenheim inguruak zerbitzu ugari eskaintzen ditu, hala nola hotelak eta bestelako ostatu-lekuak. Irisgarritasun handiko lekua da:

  • Autoz, 5 minutura daude irteerako errepideak, San Mames inguruan.
  • 20 minutura dago Loiuko aireportua autoz.
  • Hiri erdian Abandoko edo San Mameseko tren geltokiak aurki daitezke.

Bilbon aurkitzen den turismo mota hiritarra da. Turistek jarduera kulturalak egin ohi dituzte, hala nola Guggenheimeko museoa, Maman armiarma eskultura, Euskal Museoa eta Salbeko zubia bisitatzea, besteak beste. Bilbon oso adierazgarria den beste turismo mota bat gastronomikoa da (pintxoak, esaterako).

Turismoaren Eraginak eta Hobekuntzak

Egia da turismoak lanpostu gehiago sortzen dituela, eta horrek ingurunea modernizatzera eta hiriguneetako kaleak etengabe garbitzera behartzen duela. Bestalde, gehiegizko turismoak arazo handia dakar. Hiriko zonalde turistikoenetan, jendea ia ezin da bizi. Pisu asko turistiko bihurtu dituzte, hotelak edo Airbnb-ak sortuz. Horren ondorioz, etxebizitzen prezioa oso altua izango da, gutxi baitaude, eta inguru horietan bizi zirenak periferietara joango dira.

Turismo-eredua hobetzeko, eskaintzaren kalitatea hobetu eta turismo-modalitate berrietara dibertsifikatu beharko litzateke. Sektoreko enpresen sustapen turistikoa eta asoziazionismoa bultzatu, eta jasangarritasunerako neurriak, prebentziokoak zein errehabilitaziokoak, aurrera eraman beharko dira.

Nekazal Paisaia: Euskal Herriko Ezaugarriak eta Erronkak

Irudi hau Espainiako iparraldeko zonalde batzuetako paisaia da, kasu honetan Euskal Herrikoa; zehazki, nekazal paisaia bat da. Irudi honetan, hainbat elementu natural aurki daitezke:

  • Mendi aldapatsuak
  • Belardiak
  • Hainbat zuhaitz mota

Gizakiaren eragina ere antzeman daiteke:

  • Etxe bat (Baserria)
  • Errepide bat
  • Nekazaritzarako bideratutako belardi hezitu bat
  • Zubia
  • Meatzaritza-esplotazio gune bat

Ingurune Fisikoa eta Klima

Ingurune fisikoari dagokionez, erliebea malkartsua, menditsua, aldapatsua eta ordeka gutxikoa da, mendiek inguratzen baitute. Arroka motari dagokionez, kareharrizko eremuan dago, eta kareharri arrea du, belardietarako eta babarrun eta arto laboreetarako egokia. Mendialdean Terra fusca du, basogintzari eskainia. Hau da, basoa sortzeko edo kontserbatzeko gaitasuna berezkoa du eremu horrek.

Horretaz gain, paisaia honetan dauden ibai gehienak Kantauri isurialdekoak dira. Ibai laburrak baina emaritsuak dira, itsasotik gertuko mendietan jaiotzen direlako, eta nahiko erregularrak dira.

Landarediaren arabera:

  • Baso hostoerorkorra (pagoak eta haritzak)
  • Otalurra edo sastrakak (txilarra, otea eta isatsa)

Belardiak oparoak dira. Tenperatura-bitartea txikia da, epelak dira eta neguak freskoak. Hau itsasoaren eraginagatik gertatzen da. Beraz, klima ozeanikoa da.

Biztanleria eta Jarduera Ekonomikoak

Eskualde honetako biztanleria sakabanatuta eta tartekatuta dago, kontzentrazio txikiko kokalekuen patroiari jarraituz. Biztanleria zahartuta dago, abeltzaintza eta nekazaritza bezalako jarduera tradizionalen presentziagatik. Jende gazteak nahiago du beste sektore batzuetara bideratu bere lanpostua (fabriketan, ostalaritzan, hezkuntzan...), eta zerbitzu horiek batez ere hirietan aurkituko dira. Beraz, despopulazio handia gertatuko da zonalde honetan.

Mota honetako paisaietan minifundioak daude (lur-sail txikiak), batez ere autokontsumorako erabiltzen direnak. Hori ez da merkataritza-merkatu handietara bideratutako nekazaritza baten ezaugarria, familien beharrak asetzera baizik.

Gainera, mekanizazio eskasa nabarmentzen da, eta horrek adierazten du nekazaritza- eta abeltzaintza-teknikak tradizionalagoak eta ez hain industrializatuak direla, eta horrek eragina izan dezake produktuen eraginkortasunean eta lehiakortasunean.

Eskualde honetako lurraldeen erabilerari dagokionez, nekazaritza polilaborantza da, batez ere autokontsumorako bideratuta. Produktuen artean, honako laboreak ditugu:

  • Artoa
  • Patata
  • Fruta-arbolak
  • Mahastiak

Labore horien presentziak baldintza klimatiko freskoak eta hezeak eskatzen ditu, eta eskualdeko klima motarekin bat dator.

Abeltzaintzari dagokionez, estentsiboa da bereziki, autokontsumorako ere bai. Abeltzaintzaren ardatza esnearen eta behi-haragiaren ekoizpena da, baita ardien eta ahuntzen hazkuntza ere. Abeltzaintza mota honek lur-eremu handiak behar ditu, ingurune menditsua eta larreak aprobetxatuz. Abeltzaintza estentsiboa ez da hain intentsiboa baliabideen erabilerari dagokionez, baina ingurune natural egoki baten mende dago.

Horretaz gain, altzairuaren industriarako zura eta egurra lortzeko eta papera fabrikatzeko duen intentsitatea nabarmentzen da. Ustiapen-mota horrek industria-eskaera bati erantzuten dio, eskualdeko baliabide naturalak produkzio-sektoreei hornitzeko erabiltzen baititu.

Arazoak eta Erronkak

Analisiaren datuak lortu ondoren, paisaiaren tipologia iparraldekoa dela ondorioztatu genuen, zehazki, paisaia hezea. Bukatzeko, hainbat arazo antzematen dira:

  • Demografikoak: despopulazioa eta biztanleriaren zahartzea.
  • Ekonomikoak: modernizazio eta dibertsifikazio ekonomiko eskasa, produktibitate txikiko abeltzaintza eta nekazaritza estentsiboa lehenetsiz, eta azpiegitura eta ekipamendu falta.

Entradas relacionadas: