Bigarren Mundu Gerra: Zergatiak, Aldiak eta Gertaerak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,56 KB
Bigarren Mundu Gerraren Zergatiak
- Versaillesko Ituna: Alemaniarentzat baldintza ekonomiko gogorrak, lurralde zati bat galdu eta nazionalismoaren gorakada eragin zituen.
- Errusiako Iraultza (1917): Komunismoaren garaipena ekarri zuen, eta estatu batzuetan hedapenaren beldurra sortu zen.
- 1929ko Kraka: Inflazioa eta langabezia eragin zituen mundu mailan.
- Herrialde demokratiko ahulak: Nazioen Elkartea ez zen gai izan irtenbidea emateko.
- Alemania, Japonia eta Italiaren hedapen-politika:
- Japoniak Mantxuria inbaditu zuen (1931).
- Hitlerrek Pangermanismoa bultzatu zuen eta ez zituen mugak onartu, Nazioen Elkartea utziz.
- Italiak Etiopia eta Albania okupatu zituen.
- Faxismoen lankidetza: Italia eta Alemaniak Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuten Francoren alde, Berlin-Erroma Ardatza sortuz.
- Antikomitern Hitzarmena: Alemaniak, Japoniak eta Italiak sinatutako itun antikomunista.
- Anschluss: Austriaren anexioa.
- Municheko Konferentzia: Britainia Handiak eta Frantziak onartu zuten Hitlerrek Txekoslovakiaren zati bat inbaditzeko asmoa, gero herrialde osoa okupatzeko.
- Altzairuzko Hitzarmena: Alemaniaren eta Italiaren artean, etorkizunean gerra batean elkarri laguntzeko adostu zen.
Bigarren Mundu Gerraren Aldiak
- Gerra azkarra edo tximista-gerra (Blitzkrieg): 1939-1941
- Gerra mundura hedatu zen: 1941-1942
- Gerrak beste norabide bat hartu zuen: 1943
- Ardatzaren porrota eta Gerraren amaiera: 1944-1945
Bigarren Mundu Gerrako Gertaera Nagusiak
- Poloniaren inbasioa (1939ko irailaren 1a): Danzigeko korridorearen auzia.
- Weserübung Operazioa (1940): Danimarka, Norvegia, Belgika eta Herbehereak konkistatu zituen Blitzkrieg erabiliz.
- Dinamo Operazioa (1940): 350.000 soldadu baino gehiago isolatuta geratu ziren, baina soldadu gehienek Ingalaterrara babestea lortu zuten.
- Pariseko erorketa (1940): Frantzia bi eremutan banatu zen: iparraldea eta kostaldea.
- Ingalaterrako Gudua (1940): Bonbardaketa izugarriak gertatu ziren hiri batzuetan (Londres).
- Bizargorri Operazioa (1941): Errusiako zerealak eta petrolioa lortzeko helburuarekin, baina porrot egin zuen.
- Txantxazko Gerra (1939-1940): Poloniaren inbasioa, Neguko Gerra, Weserübung Operazioa eta Balkanetako Kanpaina barne hartzen ditu.
- Jugoslavia eta Greziaren inbasioa (1941): Alemaniak Jugoslavia inbaditzen saiatu zen, eta Italiari Grezia inbaditzen lagundu zion.
- Stalingradoko Gudua: Alemaniarrak gosez eta hotzez hil ziren.
- Iparraldeko Afrikako Kanpaina: Alemania eta Italia Afrikatik kanporatu zituzten.
- Husky Operazioa (1943): Viktor Emanuel III.ak Mussolini kargutik kendu zuen.
- Overlord Operazioa: Aliatuak Normandiako hondartzetan lehorreratu ziren. Aliatuek Paris askatu zuten.
- Berlingo Gudua (1945): Berlin inguratu eta bonbardatu zuten. Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen.
- Pazifikoko Gerraren jarraipena: Bonba atomikoak erabili zituzten Hiroshima eta Nagasakin (Japonia, 1945eko irailaren 2an).