Bigarren Mundu Gerra eta Totalitarismoak: Laburpena

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,22 KB

Aurrekariek

Alemania irainduta geratu zen Versaillesko Itunean, eta Hitlerrek apurka-apurka Versaillesko akordioak urratu zituen, Alemaniaren gaitasun militarrak mugatzen baitzituen. Nazioen Elkartea utzi, derrigorrezko soldadutza iragarri, Frantziako mugan zegoen Renania militarizatu. Italia faxista ere Alemaniaren antzeko politika gauzatzen ari zen. Espainiako Gerra Zibilean potentzia faxistek matxinatuei laguntza eman zieten. Erroma-Berlin Ardatza izeneko adiskidetasun ituna sinatu zuten, horrela Alemaniak aliantza sistema eraiki zuen.

Bidea Bigarren Mundu Gerrara

  • Anschluss-a

    Armada alemana Austrian sartu eta Hitlerrek Austria Reichean sartuta gelditzen zela aldarrikatu zuen.

  • Sudeteak

    Ondoren, Alemaniak Txekoslovakiaren aurka jo zuen, Sudeteetako alemanak aitzakiatzat hartuta.

  • Municheko Konferentzia

    Mussolinik eskatuta, Municheko Konferentzian bildu ziren Alemaniak, Italiak, Frantziak eta Erresuma Batuak. Bertako akordioa erabateko garaipena izan zen, sinatzaileek Sudeteak Reichean sartzea onartu baitzuten.

  • Beste Urrats Bat

    Armada alemanak Txekoslovakia inbaditu eta herria zatitu zuen. Frantziak eta Erresuma Batuak ondo ulertu zuten naziak geldiarazteko ezinbestekoa zela SESBrekiko aliantza lortzea, baina komunismoaren aurkakoak ziren.

  • Altzairuzko Ituna

    Bitartean, Alemaniak ez zuen denborarik galtzen, Altzairuzko Paktoa sinatu zuen Italiarekin, hau da, defentsarako eta erasorako aliantza.

  • SESB eta Alemaniaren arteko Paktoa

    Germaniarrek eta sobietarrek elkarri erasorik ez egiteko paktoa sinatu zuten.

  • Gerra Deklarazioa

    Armada alemanak Poloniaren inbasioa hasi zuen. Oraingoan, Frantziak eta Erresuma Batuak euren konpromisoak bete eta gerra deklarazioa egin zioten Alemaniari.

  • Partaideak

    Bi aliantza sistema: Ardatza (Alemania, Italia, Japonia eta Europako herri txiki batzuk) eta Aliatuak (Erresuma Batua eta Frantzia, eta gero SESB eta AEB).

Ardatzaren Ekintzak

  • Ingalaterrako Bataila

    Erabateko garaipenerako oztopo bakarra Erresuma Batua zen. Alemaniak britainiarren defentsa-gaitasuna airetik suntsitzen saiatu ziren. Airez egindako eraso horri Ingalaterrako Bataila esaten zaio. Etengabeko erasoaldiak herrian ikara zabaltzeko ziren. Britainiar hegazkinek Luftwaffe garaitu eta inbasioa bertan behera geratu zen.

  • Sobietar Batasuneko Inbasioa

    Erresuma Batua okupatu ezin zuela ikusita, Hitlerrek gerraren eszenatokia aldatzea erabaki eta armak ekialderantz bideratu zituen, nahiz eta sobietarrei erasorik ez egiteko paktoa sinatuta eduki. Indar alemanek eraso egin zioten SESBi eta garaipen handiak lortu zituen. Tximista-gerra mota erabili zuen, baina sobietarrak ez ziren errenditu.

  • Japonia Gerran Sartu

    Japoniak hedapen inperialistako politika sustatu zuen, Asiako potentzia nagusia izateko. Txinaren zati handi bat konkistatu eta frantsesek eta holandarrek Asian zituzten koloniak okupatu zituen. Japoniaren hegazkinek eraso egin zioten Pearl Harbor baseari (AEBren base nagusia). Estatu Batuek Mundu Gerran sartu ziren Aliatuen alde.

Aliatuen Erantzuna

  • Japoniarren Erasoaldiak Gelditzeari Begira

    Roosevelt, AEBko presidentea, hil egin zen eta Trumanek hartu zuen kargua. Lehergailu atomikoa erabiltzea erabaki zuen eta Hiroshima eta Nagasaki hiriak suntsituta gelditu ziren. Azkenean, Japonia errenditu eta Mundu Gerra amaituta zegoen.

Ondorioak

  • Ekonomia hondatuta zegoen.

  • Egindako suntsipen materialak oso handiak izan ziren.

  • AEBk ekonomia kapitalista berrantolatzeko ardura hartu eta SESBk, berriz, eredu sozialista ezarri zuen Europa erdialdean eta ekialdean.

Italiako Faxismoa

Liderra Mussolini zen eta alderdia Fasci Italiani di Combattimento.

  • Egoera

    Lehen Mundu Gerra amaitzean, bere asmoak ez zituen ase, herrialde ahula zen. Ezegonkortasun sozial eta politiko handia zuen eta egoera ekonomiko oso larria, politikari demokratek ez baitzioten egoerari irtenbiderik aurkitzen. Gainera, gerraosteko krisiak talde baztertuenen jaikialdia eragin zuen eta klase aberatsenak kezkaturik zeuden.

  • Zergatik Hazi Zen?

    Momentuko gobernuak ez zuelako funtzionatzen eta klase aberatsek ez zutelako haien babesa, baina burgesek ordea, alderdi faxistaren babesa zuten eta Italiako gobernuen porrotak boterea eskuratzeko lagundu zioten, nahiz eta hasieran hauteskundeetan oso emaitza onak ez jaso.

  • Zer Egin Zuen Boterean?

    Behin boterea eskuratuta, alderdi faxistak eredu politiko totalitarioa ezarri zuen: Parlamentua deuseztatu zuen, instituzioak desegin ziren, oposizio oro indarkeriaz zapaldu zen eta askatasunak mugatu ziren. 1922an boterea eskuratu zuen, Italiako gobernua porrot egiterakoan.

  • Jarraibideak eta Gazteen Egitura

    Faxismoak jarraitzaileak bereganatzeko jarraibide batzuk zituen eta gazteak biltzeko egitura bat: 6 eta 8 urte artekoak Figli della Lupa ziren, 8 eta 14 urte artekoak Balilla eta 14 eta 18 urte artekoak Avanguardisti izatera iritsi ziren. Etapa bakoitzean ikaskuntza prozesu bat garatu eta helburu faxista jakin batzuk lantzen zituzten.

  • 1929ko Krisiaren Ondoren

    Estatuak herrialdea autarkiara eraman zuen eta Italiako bizi-maila nabarmen jaitsi zen. Baita, berrarmatzeko bideari ekin zion eta Hitlerren Alemaniaren ondoan jarri zen.

Errusiako Totalitarismoa

Boterea Lenin hiltzerakoan Stalinek hartu zuen.

  • Zer Egin Zuen?

    Diziplina zorrotza ezarri zuen eta garbiketan, jazarpenetan eta zapalkuntzan oinarritutako politika egin zuen.

  • Nekazaritza

    Nekazaritza sektorean kolektibizazioa proposatu zen eta horren ondorioz, nekazaritza etxalde kolektiboen eta estatuaren etxaldeen barnean sartu zen; lehenengoetan produkzioaren jabe ziren, baina lurraren jabe ez. Estatuaren etxaldeetan produkzio-baliabideak, produkzioa eta lurrak estatuarenak ziren. Egoera oneko nekazari batzuek ez zuten kolektibizazioa begi onez ikusi; horren ondorioz, lurrak kendu zizkieten eta asko Siberiara deportatu zituzten.

  • Industria

    Industria sektorean aldiz, bost urteko planak ezarri ziren; plan horien helburua industria indartsua sortzea eta Errusiaren independentzia ekonomikoa bermatzea zen. Erakunde aholkulari batek prestatu zituen bost urteko planak.

Alemaniako Nazismoa

Adolf Hitler zen alderdiaren buru.

  • Egoera

    Lehen Mundu Gerra Mundialaren ondoren, Alemania errepublika bihurtu zen eta ezegonkortasun handiko urteak bizi izan zituen. Zailtasun ekonomikoak zituen, langabezia oso handia zen eta gobernua ez zen irtenbiderik bilatzeko gai.

  • Versaillesko Itunaz Iritzia

    Versaillesko Itunean behar bezalako traturik ez zuela jaso uste zuten eta garaile irtendako Europako potentziek umilatu egin zutela sentitzen zuten.

  • Hauteskundeetako Arrakasta

    Alemaniako gobernuak krisiari irtenbidea bilatzeko agertu zuen ezintasunengatik.

  • Zer Egin Zuen Boterean?

    Boterea eskuratzerakoan diktadura gogorra ezarri eta oposizioa baztertu zuen. Sozialistak eta komunistak legez kanpo utzi zituen. Alemaniako lehendakaritza hartu ondoren Hirugarren Reicha ezarri zuen, eta diktadura erabatekoa izan zen. Naziek hezkuntzaren kontrola zuten. 1933ko otsailaren 27 eta 28ko gauean sute bat izan zen Reichstag-ean, eta honek sozialistak eta komunistak akusatu zituen eta legez kanpo utzi zituen.

  • Gestapo

    1933an sortu zen. Hitlerrek polizia sekretuko gorputz horren helburua biztanleria guztia kontrolatzea zen.

  • Kristal Hautsien Gaua

    Nurenbergeko Legeak onartu ondoren, naziek oso gogor jo zuten juduen kontra. 270 sinagoga baino gehiago suntsitu zituzten, 20.000 pertsona baino gehiago atxilotu eta deportatu eta 2.000 inguru hil. Jazarpenik gogorrena kontzentrazio-esparruetan gertatu zen.

Entradas relacionadas: