Bigarren Mundu Gerra: Kausak, Fronteak eta Ardatzaren Porrota

Enviado por Chuletator online y clasificado en Griego

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,09 KB

Gerraren hasiera eta kausak

Poloniaren inbasioa eta itunak

Gerraren kausa nagusiak: Alemaniaren hedapena, Hitlerrek aurrera eraman zuena, Britainia Handia (BH) eta Frantzia ia oposiziorik gabe zeudelarik. Hitler eta Stalinen itunak (Molotov-Ribbentrop Ituna) Alemaniari ateak ireki zizkion Polonia inbaditzeko. 1939an, tropa naziek Polonia inbaditu zuten. Hitlerrek marra gorriak apurtu zituen.

Alemaniaren nagusitasuna: Gerra industriaren sendotasunak nagusitasuna eta ekimena eman zion Hitlerri. Poloniak amore eman zuen, alemanen eta errusiarren eskuetan geratuz.

Alemaniaren nagusitasuna Europan (1939-1941)

Mendebaldeko frontea: Frantziaren erorketa

1940an, Norvegia, Danimarka, Herbehereak, Belgika eta Maginot defentsa lerroa gainditu ondoren, Frantzia bera inbaditu zuten naziek. Ekainaren 14an, Hitler Parisen sartu zen.

Ekainaren 22an, frantsesek armistizioa eskatu zuten. Frantziako iparraldea eta Atlantikoko kostaldea Alemaniaren esku geratu ziren.

Britainia Handiaren erresistentzia

Britainia Handiak (BH) eraso naziei aurre egin zien. Hitler britainiarrekin bake akordio batera iristen saiatu zen (britainiarren itsas eta kolonietako hegemonia errespetatuko zuen). Winston Churchill lehen ministro britainiarraren gobernuak gerrarekin jarraitzea erabaki zuen. Hitlerrek Ingalaterra bonbardatuz erantzun zuen (Ingalaterrako Gudua), baina britainiarrek ez zuten amore eman.

Europako erdialdea eta Balkanak

Alemaniaren hurrengo helburua Europako erdialdea eta Balkanak izan ziren. Hitlerrek itunak sinatu zituen: Hungaria, Errumania, Eslovakia, Bulgaria eta Jugoslaviarekin.

1941ean, naziek Jugoslavia inbaditu zuten eta, italiarrekin batera, Grezia ere bai.

Gerraren hedapena: Fronte berriak

Ekialdeko frontea: Sobietar Batasunaren inbasioa

1941ean, Europa bere eskuetan zegoela, Hitlerrek Errusia erasotzea erabaki zuen. Bizargorri Operazioan 3 milioi soldaduk hartu zuten parte.

Hitlerrek Napoleonen akats bera egin zuen. Hasieran naziek aurrera egin zuten erraz, baina sobietarrek Leningradon geldiarazi zituzten. Moskun ez ziren sartu eta 1942ko negu gorriak alemaniarrak harrapatu eta geldiarazi zituen, sobietarrak berrantolatu ziren bitartean.

Ipar Afrika eta Ozeano Barea

Gerra Afrikan

1942an, aliatuek Italia inbaditzeko bidea aurkitu zuten. Italiarren porrotaren ondoren, alemanak Egipto eskuratzen saiatu ziren (Rommelen gidaritzapean). Aliatuek Tunisia, Aljeria eta Marokoz jabetu ziren, Ipar Afrika kontrolatuz.

Ozeano Barea

Ozeano Barean bi inperialismo zeuden aurrez aurre: AEB eta Japonia. Japoniarrek Pearl Harbor itsas-basea bonbardatu zuten (1941), eta AEBk Japoniari gerra deklaratu zion.

1942ko erdialdean Japonia nagusi zen, eta britainiar eta estatubatuar lurraldeak konkistatu zituen:

  • Hong Kong
  • Singapur
  • Malaysia
  • Birmania
  • Indonesia
  • Guam eta Filipinak

1942ko erditik aurrera, Midway eta Guadalcanal guduaren ondoren, AEB nagusitu zen.

Ardatzaren porrota (1943-1945)

Alemaniaren erorketa Europan

Alemaniaren porrota Europan hiru frontetan gertatu zen:

  • Errusiako frontea: Stalingradoko guduaren ondoren, 1943an, sobietarrak berrindartu eta alemanen atzerakada hasi zen.
  • Hegoaldeko frontea: Afrikatik, aliatuek Sizilia hartu zuten (1943). Erregeak Mussolini gobernutik bota zuen eta Italiak armistizioa eskatu zuen. Alemanek Italia hartu eta Mussolini boterean jarri zuten.
  • Mendebaldeko frontea: 1944an, aliatuak Normandian lehorreratu ziren. Aliatuek Frantzia askatzea lortu zuten. Sobietarrak Alemaniar lurretan sartu ziren. Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen (bunkerrean). Ondorioz, Alemania errenditu zen.

Japoniaren errendizioa

Guadalcanaleko garaipenaren ondoren, estatubatuarren aurrerapenak Filipinak bereganatu zituen, tropa japoniarrak artxipelagora hurbilduz. Hiroshiman eta Nagasakin bonba atomikoak jaurti ziren. Horren ondorioz, japoniarrek errenditu egin ziren.

Entradas relacionadas: