Bigarren Mundu Gerra: Kausak, Bilakaera eta Ondorioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Griego

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,41 KB

Gerraren Kausak eta Aurrekariak

Faktore Nagusiak

  • Gerra Handiko bake-hitzarmenak: Alemanian eta Italian umiliazioa eragin zuten, sentimendu nazionalistak suspertuz.
  • Depresio Handia: Arazo ekonomikoak larritu zituen, bereziki Alemanian.
  • Erregimen faxisten gorakada: Nazionalismoa eta krisi ekonomikoa diktadura totalitario faxistak sortzeko oinarri izan ziren.
  • Militarismoa eta berrarmatzea: Politika inperialista bultzatu zen; armagintzak ekonomia suspertu zuen.
  • Kanpo-politika oldarkorra: Berrarmatzea, Nazioen Elkartearen (NBE) kontrako jarrera eta mehatxuzko diskurtsoak.
  • Baketze-politika: Gerra ekiditeko, Alemania eta Italiari akordioak urratzea onartu zitzaien (gerora porrota ekarri zuena).

Aurrekari Politiko Zuzenak

  • Alemania:
    • Gudaroste potentea sortu eta NBE utzi (1933).
    • Renania militarizatu (1936) (*Versaillesko Itunaren* kontra).
    • *Anschluss*: Austriaren anexioa (1938), Europako herri germaniar guztiak elkartzeko.
    • Sudeteen anexioa (Txekoslovakia, 1938). Frantziak eta Erresuma Batuak “baimendu” zuten.
    • Txekia anexionatzea eta Eslovakiaren zatiketa (1939). Eslovakia bitan zatitu zen: zati bat Alemaniaren esku, bestea Hungariaren esku (Alemaniaren aliatua).
  • Italia: Etiopia inbaditu (1935-1937). NBEk ez zuen ezer egin. Albania okupatu (1939).
  • Espainiako Gerra Zibila: Alemaniak eta Italiak Francori laguntza eman (Gernika eta Durangoko bonbardaketak). SESBek errepublikari laguntza eman.
  • Japonia: SESB erasotu. Izugarrizko porrota jaso (1939).
  • Hitzarmen garrantzitsua: Alemania eta SESB elkarri ez erasotzeko hitzarmena (1939).

Gerraren Bilakaera

Potentzia demokratikoek bakea erosi zutela uste izan zuten (Sudeteak) **Municheko Ituna**n (1938). SESB-Alemania ituna sinatu zen.

Gerraren hasiera: 1939ko irailaren 1ean **Polonia inbaditu** zen. Frantziak eta Erresuma Batuak Alemaniari gerra deklaratu zioten.

Alemaniaren Nagusitasuna (1939-1941)

  • Polonia hilabete batean menderatu.
  • 1940: Belgika eta Herbehereak konkistatu. Frantzia garaitu (erdia alemanen esku, beste erdia **Vichyko Frantzia**, Pétain mariskala buru). **Frantzia Askea** antolatu zen (Charles De Gaulle). Danimarka eta Norvegia erasotu. **Ingalaterrako Gudua** hasi (Alemania eta Britainia Handiko hegazkinen borrokak).
  • 1941: Afrika iparraldea: Egipto erasotu.

Gerraren Hedapena eta AEBen Sarrera

  • Italia: 1940an Grezia erasotu (porrota). Hitlerrek lagundu. 1941ean Grezia eta Jugoslavia inbaditu (Partisanoek lan bikaina).
  • SESB: Alemaniarekin zuen itunagatik Polonia ekialdea eta Baltikoko errepublikak konkistatu. Finlandia ere bai. 1941ean: Hitlerrek **Bizargorri Operazioa** hasi zuen (komunisten kontra, arraza arioaren inperioa eta bizi-eremua konkistatzeko).
  • AEB: 1941ean gerran sartu. Japoniak Asian zeuden europar koloniak erasotu. **Pearl Harbour** (Hawaii) erasoa (ontzidia suntsitu).

Aliatuen Kontraerasoa (1942-1943)

  • Ekialdeko Frontea (SESB vs. Alemania): Hasieran, Alemania oso ondo (*Blitzkrieg* taktikarekin). Gero, SESB indartu (jende asko mobilizatu). **Stalingradoko defentsa** (petrolioa babesteko). Armada Gorriak (SESB) kontraeraso geldiezina hasi zuen Europa ekialdean (Alemanian sartu arte).
  • Afrika eta Italia: AEBak sartzean, Alemania: *Afrika Korps* (Rommel) Egiptora iritsi zen. 1943rako nazien armadak kapitulatu zuen Afrikan. AEB + Erresuma Batuak: Sizilia eta Italia hegoaldea askatu, Mussolini atxilotuz. Gero, alemaniarrek askatu eta iparraldean faxismoa berrezartzen saiatu zen.

Alemaniaren Porrota (1944-1945)

  • Armada Gorriak ekialdean aurrerabide izugarria: Polonia, Hungaria, Bulgaria eta Errumaniatik alemanak kanporatu.
  • Jugoslavian, partisano komunistek naziak kanporatu zituzten.
  • Aliatuak Erromarantz abiatu: 1945eko apirila-maiatza bitartean Italia askatu (naziak eta faxistak errenditu).
  • **Normandiako Lehorreratzea** (1944ko abuztuan): AEB + Erresuma Batuko tropak. Abuztuaren 24an Parisen sartu (espainiar errepublikarrak ere). Belgika eta Herbehereak askatu. Dresdeko bonbardaketa.
  • 1945eko apirilaren 30ean Armada Gorria Berlinen sartu. Hitlerrek bere buruaz beste egin. Alemania baldintzarik gabe errenditu zen.

Pazifikoko Gerra eta Japoniaren Porrota

  • 1941: Japoniak Pearl Harbour erasotu. AEB gerran sartu.
  • 1942: Japoniarren hedapena (Australiarako bidean) oztopatu.
  • 1943-1944: AEBk aurrerapen handiak lortu. Japoniarrak kanporatu zituzten Marshall uharteetan, Birmanian, Ginea Berrian, Filipinetan... Japoniako hainbat toki konkistatu: Iwo Jima, Okinawa... Tokio bonbardatu.
  • 1945: Sobietar Batasunak Mantxuria erasotu. Bonba atomikoak **Hiroshima** eta **Nagasaki**n. Abuztuaren 15ean Japoniaren baldintzarik gabeko errendizioa.

Gerraren Ondorioak

Ondorio Demografikoak

Erabateko gerra izan zen:

  • 60 milioi hildako (erdia zibilak).
  • 30 milioi zauritu eta 3 milioi desagertu.

Azpiegituren Suntsiketa

Europako azpiegiturak suntsituta geratu ziren (etxeak, hiriak, fabrikak, errepideak...).

Ondorio Politiko eta Ekonomikoak

  • Europaren gainbehera (gainbehera morala ere bai, kontzentrazio-esparruak zirela eta).
  • AEB munduko lehen potentzia bihurtu zen.
  • Mundua bi bloketan banatu zen (luzera begira): AEBen menpekoa bat, SESBen menpekoa bestea.

Bake Konferentziak

Gerra amaiera baino lehen

  • 1941, Atlantikoko Gutuna:
    • *Nortzuk:* AEB (Roosevelt) + Erresuma Batua (Churchill).
    • *Zer:* Gerra ekintzak koordinatzea.
  • 1943, Casablancako Gutuna (Maroko):
    • *Nortzuk:* AEB + Erresuma Batua + Frantzia Askea (De Gaulle).
    • *Zer:* Gerran jarraitzea Japonia eta Alemania baldintzarik gabe errenditu arte.
  • 1943, Kairoko Konferentzia:
    • *Nortzuk:* AEB + Erresuma Batua + Frantzia Askea + Txina (Chiang Kai-shek).
    • *Zer:* Japonia garaitu ostean, eskuratutako lurrak kendu zizkiotela adostu eta Korearen independentzia.
  • 1943, Teherango Konferentzia (Iran):
    • *Nortzuk:* Erresuma Batua, AEB eta SESB.
    • *Zer:* Normandiako lehorreratzea, SESB Japoniari gerra deklaratzea eta NBE sortzea.

Gerraren amaiera

  • 1945, otsaila: Jaltako Konferentzia (SESBen):
    • *Nortzuk:* SESB, AEB, Erresuma Batua.
    • *Zer:* Bakea. Gerra eta gizadiaren kontrako krimenak epaitzea (nazien epaiketa, Nuremberg). NBE sortzeko konferentzia bat antolatzea. Europako herrialde guztietan hauteskunde demokratikoak sustatzea.
  • 1945, uztaila/abuztua: Potsdameko Konferentzia (Alemania):
    • *Nortzuk:* SESB, AEB (Truman), Erresuma Batua.
    • *Zer:* Alemania, Austria eta haien hiriburuak banatzea (AEB, Frantzia, Erresuma Batua, SESB). Mundua bitan banatuta zegoela agerian geratu zen.

Entradas relacionadas: