Bigarren Mundu Gerra: Gertaerak, Garaipenak eta Ondorioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Griego
Escrito el en vasco con un tamaño de 14,85 KB
Gerra Pazifikoan: Japoniaren Hedapena eta AEBen Sarrera
Japonia Pazifikoko potentzia handia zen, baina enperadorea irudi sinbolikoa baino ez zen; militarrek kontrolatzen zuten gobernua (Hideki Tojo jeneralak gidatuta). Japoniak Mantxuria eta Korea okupatu zituen, eta horrek kalte egin zien AEBek eskualdean zituzten interesei. Japoniak Indotxina inbaditu zuenean, AEBek merkataritza-blokeoa ezartzea erabaki zuten.
1941eko abenduaren 7an, Japoniak Pearl Harborreko itsasontzi-basea eraso zuen, eta horren ondorioz, AEBek gerran esku hartzea erabaki zuten, aliatuekin bat eginez.
Aliatuen Garaipena (1942-1945): Gerraren Norabide Aldaketa
Ardatzak 1942ko udaberria arte iraun zuen indartsu, baina gero aliatuen ofentsiba hasi zen, gerraren norabidea aldatuz.
Pazifikoko eta Afrikako Gudu Garrantzitsuak
- Midwayko Gudua (1942ko ekainaren 4a): Koral Itsasoko Gudua galdu ondoren, Japoniak Midway uhartea hartu nahi izan zuen. AEBko eta Japoniako ontzidiak borrokatu ziren, eta AEBek garaipena lortu zuten, ontzidien indarra parekatuz.
- El Alameingo Gudua (1942ko urria): Britainiarrek, Montgomery jenerala buru zutela, Rommel jenerala garaitu zuten. Afrika Korps tropak 1943ko maiatzean garaitu zituzten, Egiptoko petrolioa kontrolatzeko saiakera zapuztuz.
Ekialdeko Frontea: Stalingradeko Garaipena
- Stalingradeko Gudua (1943ko otsaila): Errusiako Armada Gorria berrantolatu zen eta kontraeraso bortitza egin zien alemaniarrei.
- Sobietarrek alemaniarrak garaitu zituzten, ekialdeko frontean gerraren norabidea aldatuz.
- Alemaniarren ofentsiba eten zen, eta sobietarrak mendebalderantz aurrera egiten hasi ziren.
Aliatuen Kontraerasoak (1943): Fronte Guztietan
- Kurskeko Gudua (1943ko abuztua): Alemaniako armada garaitu zuten. Alemaniarrek eraso egiteko ahalmena galdu zuten, eta ordutik aurrera babes-estrategiara jo zuten.
- Guadalcanaleko Gudua: Indar aliatuek japoniarrak geldiarazi zituzten, MacArthur jeneralaren "igel-taktika" erabiliz. Taktika horrek base militarrak eraikiz aurrera egitea zekarren, hurrengo jauzia emateko.
- Etsaien baseak isolatu zituzten, hornidura gabe utziz eta erasotzeko indarrik gabe geldituz.
- Italiaren Inbasioa: Afrika konkistatu ondoren, aliatuak hegoaldetik Italia inbaditzen hasi ziren, Siziliatik gora abiatuz.
- Victor Emmanuel III.a erregeak Mussolini indargabetu eta atxilotu zuen, boterea Badoglio mariskalari emanez.
- Alemaniarrak Italian sartu eta iparraldea beren esku hartu zuten.
- Mussolini askatu zuten, eta estatu faxista bat ezarri zuen (Saloko Errepublika). Benetako gerra zibila sortu zen, eta alemaniarrek ez zieten utzi aliatuei Erromara iristen.
Aliatuen Azken Ofentsibak (1944-1945): Gerraren Amaiera
Ekialdeko Frontea eta Normandiako Lehorreratzea
- SESBko Armada Gorriak oso ofentsiba arrakastatsua abiatu zuen, Alemaniaren atarira iritsiz.
- Normandiako Lehorreratzea (1944ko ekainaren 6a): Alemaniak erantzuteko gaitasunik ez zuela ikusita eta SESBen hedapena mehatxu handia zela kontuan hartuta, Frantziako kostaldean lehorreratzea eman zen, Eisenhower jeneral estatubatuarrak koordinatuta.
- Helburua mendebaldean fronte bat eraikitzea zen, Alemaniara errusiarrak baino lehen iristeko.
- Alemaniako defentsak suntsitzea lortu zen, eta 1944ko abuztuaren 26an Paris askatu zen.
Mendebaldeko Frontea eta Alemaniako Errendizioa
- Ardenetako Gudua (1944ko abendua): Alemaniarren azken eraso etsi-etsian porrot egin zuten.
- Aliatuek Alemaniako hiriak estrategikoki bonbardatzen jarraitu zuten, milaka zibil hilz. Dresden izan zen hiri kaltetuenetako bat, bi egunetan 150.000 zibil baino gehiago hil baitziren.
- 1945eko apirilaren 28an, partisanoek Mussolini hil zuten. Okupazioko armada alemaniarra errenditu zen, eta Italiako penintsula osoa askatu zen.
- 1945ean, Alemaniak behea jo zuen. Apirilaren 24an, sobietarrak Berlinera heldu eta inguratu zuten, ondoren bonbardatuz. Anglo-estatubatuarrak Rhinetik gora igo ziren.
- Apirilaren 30ean, Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen bunkerrean.
- Maiatzaren 2an, Berlinek kapitulatu zuen.
- Maiatzaren 6an eta 7an, Alemaniak baldintzarik gabeko errendizioa sinatu zuen.
Gerraren Amaiera Pazifikoan: Bonba Atomikoak
- Ozeano Barean gerrak gehiago iraun zuen.
- 1945eko otsaila: AEBek Iwo Jima uhartea okupatu zuten.
- 1945eko apirila: Okinawa okupatu zuten.
- Soldadu ugari hil ziren gudu horietan.
- Harry Truman AEBko presidenteak, odol gehiago isuri ez zedin eta gerra berehala amaitzearen aitzakian, bonba atomikoak jaurtiki zituen Hiroshiman (abuztuaren 6an) eta Nagasakin (abuztuaren 9an).
- Japoniak baldintzarik gabeko errendizioa sinatu zuen irailaren 2an.
- Horrela, Bigarren Mundu Gerra bukatu zen.
Kolaborazionismoa: Okupazioaren Aldekoak
Hitlerrek okupatutako herrialdeetan "ordena berria" babestea zen kolaborazionismoa, nahiz eta gutxi batzuek bakarrik egin zuten.
- Okupazioa onartu eta aktiboki lagundu zioten nazismoari.
- Batzuk nazismoaren ideiekin bat zetozen; beste batzuk, berriz, komunismoa hedatzearen beldurrez lagundu zuten, edota oportunismo hutsagatik.
- Gerra bukatzean, aberriarekiko saltzailetzat hartu zituzten, eta marginazioa eta errepresaliak jasan zituzten.
Erresistentzia: Okupazioaren Aurkako Mugimenduak
Naziek menderatutako herrialdeetan sortu zen erresistentzia, mugimendu abertzale eta alemaniarren okupazioaren aurkakoa. Klandestinoa zenez, ez zen masa-mugimendu izatera heldu.
Helburua tropen jarduna trabatzea zen (espioitza, sabotajea edo pilotuen ezkutatzea).
Erresistentziaren Ezaugarriak eta Motak
- Ekialdeko Europan: Komunistak ziren batez ere (Jugoslavia, Grezia, Errusia...).
- Mendebaldeko Europan: Nazismoaren aurkako gizarte-sektore guztiak osatu zituzten (Polonia, Norvegia, Frantzia, Italia...).
- Bi erresistentzia motari aurre egin behar izan zieten: alemaniarren errepresioari eta tokian tokiko agintarien errepresioari (Petain, Ante Palevic...).
Londres, Askatasunaren Hiria eta Erresistentziaren Moduak
- Londres askatasunaren hiri bihurtu zen, okupatutako hainbat herrialdetako gobernuak eta errege-etxeak hartu baitzituen (adibidez, Norvegiako errege-familia edo Herbehereetako Guillermina Orange irratian, Londresen).
- Erresistentzia egiteko moduak:
- Zenbait talde politikoki borrokatu ziren, egunkari klandestinoak argitaratuz erregimen nazista salatuz.
- Beste talde batzuek aliatuei informazio militarra eman zieten.
- Erresistentzia talde batzuk zuzenean borrokatu ziren (adibidez, Frantziako Makiak).
- "Irrati beltzak" ere erabili ziren.
Frantziako eta Jugoslaviako Erresistentzia
- Frantzian: Errepresioa ikaragarria izan zen; alemaniar bakoitzeko hamar bahitu frantses fusilatu zituzten (gehienak zibil errugabeak). Gestapok, SSek eta kontzentrazio-esparruek Hitlerren izua aplikatu zuten.
- Britaniarrek sustatu zituzten erresistentzia-mugimenduak Frantzian, eta 1941etik aurrera ekintzak indartu ziren, 200.000 kide izatera helduz.
- Aliatuen alde, jazarpenak, sabotajeak eta espioitza-lanak egin zituzten.
- Frantziako kanpoko erresistentziaren burua Charles De Gaulle izan zen. Herrialdearen barruan, sindikatuek eta alderdiek, isilpean, Erresistentziaren Kontseilu Nazionala bildu zuten, De Gaulle burutzat onartuz.
- Jugoslavian: Erresistentziarik handiena izan zen. Alemaniarren okupazioarekiko aurkaritza Josip Broz Titok eta haren partisanoek zuzendu zuten. Partisanoak zibil armatuen taldeak ziren.
- 1944an, Armada Gorria iritsi aurretik, Titok herrialdea askatu eta batu egin zuen.
- Stjepan Filipovic buruzagi partisanoa 1942an urkatu zuten. Haren "Hil bedi faxismoa, askatasuna herriarentzat" oihua Jugoslaviako erresistentziaren ikur bilakatu zen.
Bakearen Antolamendua: Gerraosteko Konferentziak
Gerran zehar, aliatuek zenbait konferentzia egin zituzten estrategiak finkatzeko. Yaltako eta Potsdamekoak izan ziren garrantzitsuenak.
Yaltako Konferentzia (1945eko otsaila)
Alemaniaren porrota gertu zela, Krimean egin zen konferentzia hau, 1945eko otsailean.
- Parte-hartzaileak: Roosevelt (AEB), Churchill (Erresuma Batua) eta Stalin (SESB).
- Helburua: Azken operazio militarrak eta gerraosteko arazoak aztertzea.
- Erabaki nagusiak:
- Alemania armadarik gabe eta lau okupazio-gunetan banatuko zen.
- Batzorde bat eratu zen Alemaniak ordaindu beharreko kalte-ordainak zehazteko.
- Ekialdeko Europan hauteskunde askeak egingo zirela hitz eman zuen Stalinek (nahiz eta mendebaldeko ikuskapena onartu ez, eta agindua ezerezean gelditu).
- Baltikoko estatuak eta Poloniako ekialdea SESBri anexionatzea onartu zen.
- Nazio Batuen Erakundea (NBE) sortzea proposatu zen.
Potsdameko Konferentzia (1945eko uda)
1945eko udan, Alemanian egin zen konferentzia honetan, Clement Attlee (Erresuma Batuko lehen ministroa), Harry Truman (AEB) eta Stalin (SESB) bildu ziren. Agerian gelditu ziren aliatuen arteko desadostasunak.
- Hartutako erabakiak:
- Alemania lau sektoretan banatu zen, garaileetako batek administratua.
- Berlin, sobietarren eremuan bazegoen ere, lau zatitan banatu zen.
- Alemaniatik nazismoa desagerraraztea eta gerra-kriminalak epaitzea erabaki zen: Nurenbergeko epaiketak.
- Alemaniak ordaindu beharreko gerra-ordainak ezarri ziren.
- Poloniaren mugak zehaztu ziren, bai eta gerraren ondoriozko lurralde-aldaketak ere.
- Lurralde-aldaketak eta itunak:
- Gerran Alemaniaren laguntzaile izandako beste herrialdeekin itunak sinatu ziren.
- SESBek, Poloniakoaz gain, Letonia, Lituania, Estonia eta Ekialdeko Prusiaren, Finlandiaren eta Errumaniaren zati bat hartu zituen.
- Hungaria 1937ko mugetan gelditu zen.
- Italiak Dodekanesoko koloniak galdu zituen (Greziarentzat), baita Istria ere (Jugoslaviarentzat).
Pariseko Konferentzia (1946-1947) eta NBEren Sorrera
1945eko ekainean, San Frantziskoko Konferentzian 50 herrialde baino gehiagoko ordezkariak bildu ziren, Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Sortze Gutuna idazteko. Gutun horren helburuak hauek ziren:
- Nazioarteko bakea eta segurtasuna iraunaraztea (indarra erabiltzeari uko eginez).
- Herriek aske erabakitzeko eskubidea dutela onartzea (koloniak barne).
- Giza eskubideak defendatzea, sexu, adina, arraza edo erlijio bereizketarik egin gabe.
- Herrien arteko lankidetza baketsua sustatzea.
Horretarako, espezializatutako erakundeak sortu ziren.
Gerraren Ondorioak: Demografikoak, Moralak eta Ekonomikoak
Ondorio Demografikoak
- Kalkulu batzuen arabera, 60 milioi pertsona baino gehiago hil ziren, 35 milioi zauritu eta 3 milioi desagertu.
- Genozidioa: 6 milioi judutar hil zituzten.
- Hildakoen erdiak baino gehiago zibilak izan ziren, etengabeko erasoek eta horiek sortutako gosete eta gaixotasunek eraginda. Herrialde batzuetan zibilak soldaduak baino gehiago izan ziren.
- SESBek izan zituen biktima gehien.
- Biztanleriaren lekualdatze handiak eragin zituen: presoak askatzean, bake-itunen eta muga-aldaketen ondorioz, 1945eko maiatzean 40 milioi pertsona leku bila zebiltzan. Horien artean, Txekoslovakia, Polonia eta SESBtik anexionatutako lurraldeetatik kanporatutako 13 milioi alemaniar zeuden.
Ondorio Moralak
- Trauma sakonak utzi zizkien bizirik zeudenei, eta krisi moral handia eragin zien. Balio etiko guztiak zalantzan jarri ziren, historiako hondamendi handienaren aurrean.
- Gerrako basakeriaren adibideak:
- Hiroshima eta Nagasakiko bonba atomikoak.
- Japoniarrek Txinan egindako sarraskia.
- Naziek kontzentrazio-esparruetan egindakoa.
- Alemaniar hirietako bonbardaketak (adibidez, Dresden).
- Nazioarteko Auzitegi bat sortu zen 1945ean, Hagan kokatua. Auzitegiak kontzeptu juridiko berri bat definitu zuen: Gizateriaren aurkako krimenak.
Ondorio Ekonomikoak
- Hondamendi material ikaragarria izan zen: komunikazio-sarea desagertu zen Erdialdeko Europan, petrolioa urria zen, industrializazio-ekoizpena murriztu zen, eta hiriak, soroak eta ekoizpen-azpiegiturak suntsitu ziren.
- Europak nagusitasun ekonomikoa galdu zuen, eta AEB indartu zen, aliatuak armaz eta beste produktuz hornitzeko ekoizle nagusi bihurtuz.
- 1929ko krisiaren antzeko egoerarik ez gertatzeko, bi erakunde sortu ziren 1944ko Bretton Woodseko akordioan:
- Nazioarteko Diru Funtsa (NDF).
- Berreraikuntza eta Garapenerako Bankua (geroago Munduko Bankua).
- Helburua: Gerra ondoren ekonomia berreraikitzen laguntzea eta nazioarteko finantza-sistema berri bat ezartzea, herrialdeen arteko ekonomia-akordioak bideratzeko.
Ondorio Politiko eta Lurralde Aldaketak
- Mendebaldeko Europak nazioarteko politikan zeukan hegemonia galdu zuen, AEB eta SESBen mesedetan.
- Inperio kolonialak ere galdu ziren.
- Boterea berreskuratzeko, Europa bateratu beharra zegoela ikusi zen.
- Handik gutxira, AEB eta SESBren arteko harremana gaiztotu zen, eta Gerra Hotza hasi zen.
- Mendebaldeko Europan demokrazia parlamentarioa eta sistema kapitalista berrezarri ziren.
- Ekialdeko Europan, berriz, "herri-demokraziak" ezarri ziren (SESBren mendeko diktadura komunistak).
Nurenbergeko Epaiketak
- AEBek leku sekretu batean zaindu zituzten harrapatutako goi-karguak (Luxenburgoko hotel batean).
- Nurenberg nazien hiri emblematikoa zen, eta ez zen suntsitua izan gerran zehar. Epaitegi eta espetxea zituen.
- Epaiketek 218 egun iraun zuten, eta 250 kazetarik jarraitu zituzten (besteak beste, John Dos Passos eta Erich Kästner).
- Nazioarteko Auzitegiak hiru krimen mota epaitu zituen:
- Bakearen aurkako krimenak: Gerraren planifikazioa, jaiotza eta garapena.
- Gerra-krimenak.
- Gizateriaren aurkako krimenak.