Bigarren Mundu Gerra: Gertaerak, Fronteak eta Bake Itunak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Griego
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,34 KB
Bigarren Mundu Gerra
SESBren inbasioa (1941)
1941eko ekainean, alemanek ituna hautsi eta Sobietar Batasunaren inbasioari ekin zioten. Hitlerrek erregimen komunista menperatu nahi zuen eta petrolioaz eta mineralez jabetu.
Bizargorri Operazioan, modu geldiezinean sartu ziren Sobietar Batasuneko lurretan. Mosku eta Leningrad hirien sarreretaraino iritsi ziren. Negu gogorra iritsi zen, izugarri handiak ziren lurralde hartako distantziak, eta horrek hornikuntza biziki zailtzen zuen.
Sobietar armadak, berrantolatu eta kontraerasoari ekin zion. Stalingradeko guduan, 1943an, alemanek gerrako lehen porrota izan zuten. Armada gorriak erasoa jo zuen mendebalderantz.
Soldadu naziek izugarrizko ankerkeriaz tratatu zituzten presoak. Milaka lagun hil ziren gosez, gaixotasunek jota edo zuzenean erailik.
Ozeano Bareko gerra
Espantsio politikari jarraituz, Japoniak Indotxina okupatu zuen (Frantziaren kolonietako bat) 1941ean. Estatu Batuak interes ekonomikoak zituenez, kontra azaldu ziren, eta merkataritza- blokeoa ezarri zuten. 1941eko abenduaren 7an, japoniarrek ustekabean bonbardatu zuten Pearl Harbour, eta kalte handiak eragin zizkioten AEBko armadak Ozeano Barean zuen ontzidiari. F.D. Roosevelt presidenteak gerra deklaratu zion Japoniari. Aldi berean, Alemaniak eta Italiak gerra deklaratu zieten Estatu Batuei.
1942an, Japoniak Filipinak, Indonesia, Birmania eta uharte asko konkistatu zituen. Aliatuek lehen gerra garaipenak lortu zituzten: Midway eta Guadalcanal.
Afrikako frontea
Italia Egipto okupatzen saiatu zen Libiatik; baina britainiarrek atzera joarazi eta Libia eta Etiopia inbaditu zituzten. 1941ean, alemanek Libiaren alde bat berreskuratu zuten (E. Rommel jeneralak gidatutako taldeak). Suezko kanala eta Mediterraneoa kontrolatzea zen haren helburua. 1942an britainiar armadak italiarrak eta alemanak menderatu zituen Alamaingo Guduan.
Gerraren bukaera
Ardatzaren porrota
1943tik 1944ra indarren arteko oreka betiko hautsi zen, aliatuen alde. Alemanek atzera jo behar izan zuten etengabe, bonbardaketen ondorioz. Japoniako armadak ere atzera egin behar izan zuen, amerikarrek Ozeano Barean jo zuten erasoa zela eta. Erabakigarriak izan ziren sobietarrek eta iparramerikarrek gerra-industrian egin zuten ahalegina.
Aliatuen garaipena Europan
- Italiako kanpaina: 1943an, Mussolini agintetik kendu eta atxilotu zuten, aliatuak Sizilian lehorreratu eta gero. Alemaniako armadak Italiako iparraldea okupatu, eta, Mussolini askatu ostean, estatu faxista berri bat eratu zuen iparraldean. Italiako gobernuak gerra deklaratu zion Alemaniari. Aliatuek penintsulan aurrera egin zuten, Alemaniako tropek kapitulatu zuten arte.
- Ekialdeko frontea: Stalingradeko guduaren ondoren, Errusiak aurrera egin eta Errumania, Bulgaria, Polonia, Hungaria, Eslovakia eta Austria askatu zituen.
- Mendebaldeko frontea: 1944ko ekainaren 6an, Aliatuak Normandian lehorreratu ziren eta abuztuan sartu ziren Parisen. Irailerako, Frantzia eta Belgika aske ziren.
Alemaniak ezin izan zuen eragotzi, aliatuak Berlinera hurbiltzen eta Hitler eta kolaboratzaile batzuk bere buruaz beste egin zuten.
Maiatzaren 2an, Errusiako armada Berlinen sartu zen eta 7an Alemaniak armistizioa sinatu zuen.
Aliatuen garaipena Ozeano Barean
1944an Estatu Batuetako tropek Ozeano Bareko hainbat uharte okupatu zituzten. Ordutik aurrera, Japoniako hirien aurkako bonbardaketak ugaldu egin ziren.
1945ean Roosevelt presidentea hil egin zen. Hurrengo presidenteak, Harry Trumanek, arma berri eta hilgarri bat sortu zuen: bonba atomikoa.
Hiroshima eta Nagasaki hirietan jaurti zuten eta 150 mila hildako baino gehiago egon ziren.
1945eko irailaren 2an Japoniak errendizioa sinatu zuen. Halaxe amaitu zen Bigarren Mundu Gerra.
Bake itunak
Gerra aliatuen aldera lerratzen hasi zenean, AEB, SESB eta Erresuma Batuak konferentzia batzuk antolatzen hasi ziren.
Erabaki hauek hartu ziren Teherango, Yaltako eta Potsdamgo konferentzietan:
- Alemania desmilitarizatzea.
- Alemania eta Austria eta haien hiriburuak lau eragin eremuetan zatitzea.
- Buruzagi nazi eta japoniarrak epaitzeko legeak.
- Nazio Batuen Erakundea osatzea.
Europa bi eragin eremutan banatu zen: ekialdea Sobietarrentzat eta mendebaldea, mendebaldeko potentzientzat (AEB).