Bigarren Mundu Gerra: Etapak, Garaipena eta Ondorioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Griego
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,68 KB
Gerraren etapak
Ardatzaren ofentsiba (1939-1941)
Tximista-gerra (Blitzkrieg)
Frantziak, britainiarren laguntzarekin, ofentsibari ekin zion Saarren, baina porrot egin zuen. 1940an, Alemaniak Danimarka, Norvegia, Herbehereak, Belgika eta Frantzia gehiena okupatu zituen. Ondoren, Britainia Handiko portuak eta hiriak bonbardatu zituen Ingalaterrako Guduan, baina porrot egin zuen. Italiak, Alemaniako tropen laguntzaz, Grezia inbaditu zuen.
SESBen inbasioa
1941ean, Hitlerrek SESB inbaditu zuen, komunismoa etsai nagusitzat zuelako eta gerran jarraitzeko behar zituen hornigaiak lortu nahian. Negu hotzaren eta erregai faltaren eraginez, alemaniarrek ezin izan zuten aurrera egin. Sobietarrek berrantolatzeari ekin zioten, eta gatazka luze eta izugarri gogor baterako prestatu ziren.
Gerra Ozeano Barean
Japonia potentzia handi bat zen Ozeano Barean, eta haren politikak kalte egiten zien Estatu Batuek eskualde horretan zituen interesei. 1941ean, Japoniak eraso egin zion Pearl Harborreko itsasontzi-base estatubatuarrari. Orduan, Estatu Batuek gerran esku hartzea erabaki zuten, aliatuekin bat eginda.
Ordena berri nazia
Okupatutako lurraldeetan, gobernu naziak baliabideen ustiaketa ekonomiko eta errepresio politikoko erregimen bat ezarri zuen. Aurkariak eta juduak kontzentrazio-esparruetara eraman zituzten, eta milioika pertsona hil zituzten.
Aliatuen garaipena (1942-1945)
1942, urte erabakigarria
Ardatzaren bultzadak 1942ko udaberrira arte iraun zuen, aliatuen ofentsibak hasi ziren arte. Midwayko Guduan, Ozeano Barean, Japoniako eta Estatu Batuetako ontzidiak borrokatu ziren, eta estatubatuarrak izan ziren garaile. El Alameingo Guduan, Afrikako iparraldean, Britainia Handiko armadak Alemaniakoa garaitu zuen. Stalingradeko Guduan, Armada Gorriak Alemaniako tropak garaitu zituen, eta sobietarrak aurrera egiten hasi ziren mendebalderantz.
Aliatuen kontraerasoak (1943)
Errusian, Alemaniako armada garaitu egin zuten Kurskeko Guduan. Afrikako iparraldea konkistatuta, aliatuak Italia inbaditzen hasi ziren Siziliatik. Ozeano Barean, indar aliatuek japoniarrak geldiarazi zituzten, eta erasoari ekin zioten MacArthur jeneralaren taktika erabilita.
Aliatuen azken ofentsibak (1944-1945)
1944an, SESBeko armadak oso ofentsiba arrakastatsua abiatu zuen, eta Alemaniaren atarira iritsi zen. Aliatuak Normandian lehorreratu ziren, Frantziako kostaldean, Eisenhower jeneral estatubatuarrak koordinatuta, eta alemaniarren defentsak suntsitzea lortu zuten. Alemaniarrek, etsi-etsian, azken erasoari ekin zioten Ardenetako Guduan, baina porrot egin zuten. Aliatuek Alemaniako hiriak estrategikoki bonbardatzen jarraitu zuten. Sobietarrek azken erasoa jo zuten, eta Berlin okupatu zuten 1945eko apirilean. Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen, eta maiatzean Alemania errenditu egin zen. Mussolini urte horretan exekutatu zuten. Hala, gerra amaituta zegoen Europan. Ozeano Barean, berriz, gerrak zenbait hilabete gehiago iraun zuen. Estatu Batuek aurrera jarraitu zuten, eta 1945ean, Trumanek bonba atomikoak jaurtiarazi zituen Japoniako Hiroshima eta Nagasaki hirietan. Horrela amaitu zen Bigarren Mundu Gerra.
Holokaustoa
Holokaustoa Europako komunitate juduen sarraskitze aurrez pentsatu eta sistematikoa izan zen. Hitlerren gobernuak gauzatu zuen, 1933tik aurrera. Jazarpen horrek beste talde batzuei ere eragin zien; ijitoei eta homosexualei, adibidez. Prozesu horretan hainbat fase izan ziren:
- Bazterketa (1933-1939)
- Ghettoetan sartzea (1939-1940)
- Sarraskitzea (1941-1945)
Bakearen antolamendua eta gerraren ondorioak
Aliatuak bildu ziren eta bake iraunkorra lortzeko estrategia zehaztu zuten:
- Yaltako Konferentzia (Krimea, 1945eko otsaila): Stalinek, Rooseveltek eta Churchillek hainbat okupazio-eremutan banatu zuten Alemania, eta Baltikoko estatuak eta Poloniako ekialdea SESBi anexionatzea onartu zuten.
- Potsdamgo Konferentzia (Alemania, 1945eko uztaila): Stalinek, Clement Attleek
Gerraren ondorioak
- Giza galerak eta ondorio moralak: 60 milioi pertsona baino gehiago hil ziren.
- Ondorio ekonomikoak: Estatu Batuak aliatuen hornitzaile nagusi bihurtu ziren, eta potentzia nagusi bihurtu ziren.
- Politika- eta lurralde-aldaketak: Europak nazioarteko politikan zeukan hegemonia galdu zuen, Estatu Batuek eta SESBek mesedetan. Mendebaldeko Europan, demokrazia parlamentarioa eta sistema kapitalista berrezarri ziren; Ekialdeko Europan, berriz, diktadura komunistak.