Bigarren Mundu Gerra: Bilakaera eta Bakearen Antolaketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Griego

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,81 KB

Gerrako bidea eta testuinguru politikoa

1929ko krisiak ondorio politiko eta sozialak izan zituen. Japoniak, Italiak eta Alemaniak kanpo-politika erasotzaileak eta espantsionistak hasi zituzten, merkatuak eta oinarrizko lehengaiak kontrolatzeko nahiz gizarte-krisia amaitzeko. Hitlerrek lurraldearen mugak hedatu nahi zituen (bizi-espazioa).

  • Alemaniak Sarre berreskuratu zuen, erreferendum baten bidez.
  • Renania eskualdea remilitarizatzea erabaki zuen.
  • Italiaren eta Alemaniaren arteko harremanak indartu egin ziren, 1936ko uztailean Espainiako Gerra Zibila hasi zenean.

Potentzia biek babestu zuten altxatutako bandoa; horrela, Erroma-Berlin ardatza sortu zen. Hitlerrek Antikomintern Ituna sinatu zuen Japoniarekin. Europako potentziek Alemaniaren eskakizun guztiak onartu zituzten, beste gerra bat piztu ez zedin. Alemaniak Austria, Sudeteak eta Txekoslovakia lortu zituen.

Polonia babestuta zegoen: Alemaniak defentsarako itun bat sinatua zuen Frantziarekin, eta Britainia Handiak laguntza-itun bat sinatu zuen Poloniarekin. Alemaniak ez erasotzeko ezkutuko itun bat sinatu zuen SESBekin; honela, Polonia banatuko zuten. 1939ko irailaren 1ean, Alemaniak Polonia inbaditu zuen.

Alemaniaren nagusitasuna (1939-1942)

Blitzkrieg izeneko taktika militarrari esker Polonia inbaditu zuten. Ondoren, Danimarka eta Norvegia inbaditu zituzten, eta Frantziaren aurka egin zuten. Holanda eta Belgika konkistatu eta Paris okupatu zuten. Frantziako lurraldea bi zatitan banatu zen: Atlantikoko aldea alemaniarren agindupean geratu zen, eta gainerako lurrak Petain jeneralaren agindupean (Vichyko Frantzia), baina Hitlerren agintearen mende.

Winston Churchillek alemaniarrei aurre egin zien eta Hitlerrek Britainia Handia inbaditzea erabaki zuen. Honen ondorioz, Ingalaterrako gudua gertatu zen; airez borrokatu zuten eta alemaniarrek galdu egin zuten. Italia gerran sartu zen. Afrikan zailtasunak izan zituenez, Alemaniak tropak bidali zituen laguntzeko (Afrika Korps). Italiak ezin izan zuen Grezia inbaditu, beraz, Alemaniako tropek inbasioan parte hartu zuten.

1941ean, Alemaniak SESB inbaditu zuen. Japoniak Pearl Harborri eraso zion Ozeano Barean. Naziek esplotazio ekonomikoa eta errepresio politikoa ezarri zituzten; aurkariak eta juduak lan eta sarraskitze-esparruetan sartu zituzten.

Aliatuen garaipena (1942-1945)

Stalingradon petrolioa lortu nahi zuten, baina porrot egin zuten. Afrika Korps taldea Egipto konkistatzen saiatu zen, baina Alameingo gudua galdu zutenez, unitate horren amaiera izan zen. Ozeano Barean, japoniarren ofentsiba geldiarazi zuten. Afrikatik Italiako inbasioari ekin zioten eta aliatuek Normandiako Lehorreratzea hasi zuten.

Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen, eta aliatuek Berlin konkistatu zuten. Mussolini fusilatu zuten eta Europan gerra amaitu zen. AEBek Iwo Jima eta Okinawa uharteak okupatu zituzten, eta Trumanek bonba atomikoa erabiltzeko agindua eman zuen Hiroshiman eta Nagasakin.

Bakearen antolaketa eta mundu-ordena berria

Aliatuek Versaillesko Itunaren hutsegiteetatik ikasi zuten. Gerraren hasieratik eztabaidatu zuten zer baliabide erabiliko zuten bake iraunkorra lortzeko. Hainbat konferentzia egin zituzten gerrak iraun zuen bitartean; garrantzitsuenak Yalta eta Potsdam izan ziren.

  • Yaltan Nazio Batuen Erakundea (NBE) sortzea proposatu zen.
  • Mapa politiko berria sortu zen: Alemania lau herrialderen artean banatu zen (gerora Berlingo harresia, AED eta AEF sortuz).
  • Ordena mundial berria ezarri zen: kapitalismoa (AEB) eta komunismoa (SESB).

Entradas relacionadas: