Bigarren Industria Iraultza eta XIX. Mendeko Iraultzak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,27 KB

Bigarren Industria Iraultza (1870etik aurrera)

1870ean, Industria Iraultza bigarren fase batean sartu zen, Europako beste herrialdeetara zabalduz. Arrakasta izan zuen arrazoietako bat ikerketa zientifikoaren eta enpresen arteko harreman estuagoa izan zen.

Energia Iturri Berriak

  • Energia Elektrikoa: XVIII. mendetik ezagutzen bazen ere, produkzio industriala ezinezkoa izan zen 1872ra arte. Garraiatzen 1883an hasi ziren. 1878an bonbila asmatu zen, hasieran argitzeko soilik erabilia, baina ondoren nekazaritzan eta beste sektore batzuetan ere erabili zen. Beste asmakizun batzuk: telefonoa, irratia...
  • Petroleoa: Mantso ezarri zen. Hasieran olioa ordezkatu zuen, gero energia iturri gisa erabiltzen hasi zen. Benetako hedapena autoaren agerpenarekin lotu zen.

Sektore Berriak eta Garraioa

Sektorea dibertsifikatu egin zen eta energia iturri berriak sortu ziren. Industria kimikoak ikerkuntza eta aurkikuntzei esker garrantzi handiagoa izan zuen.

Industria mekanikoa izugarri hedatu zen: bizikleta, josteko makina, etab.

Garraioen Goraldia: Trenbidearen eraikuntza izugarri hazi eta hedatu zen, eta horri esker merkatuak egituratzen hasi ziren.

Ibaietako eta ozeanoko nabigazioa ere hobetu zen, eta aire nabigazioko lehen saiakuntzak hasi ziren.

Teknologia Berrien Eguneroko Eragina

Bizimodua aldatu zuen. Hasieran gutxienekoa erabiltzen zen (bonbila, autoa, zinea...), baina ondoren sekulako eragina izan zuten eguneroko bizitzan.

Frantziako Iraultza eta Ondorengo Faseak

Frantziako Iraultza

Erregimen zaharrarekin lotutako ordena politikoa eta soziala erortzen hasi zen, eta printzipio liberaletan oinarrituta gizartean antolamendu berri bat hasi zen.

Direktoria

Girondinoek boterea berreskuratu zuten eta III. Konstituzioa idatzi zuten. Sistema moderatua ezarri zen, horrela sufragio zentsitarioa berreskuratu zen eta eskubide batzuk mugatu eta kendu egin ziren.

Botere banaketa berri bat sortu zen, botere legegilea indartuz.

Kontsulatua

Gobernuak arazoak izan zituen, jakobinoen oposizio indartsua zegoelako.

  • Estatuak indar eta garrantzi handiagoa hartuko du.
  • Gobernu berriak, Kontsulatua izenarekin, jarrera kontserbadorea izango du eta botere exekutiboa indartu.

Vienako Kongresua (1814-1815)

Napoleon garaitu ondoren, potentziak Vienako kongresuan bildu ziren hainbat proposamen politiko finkatzeko eta lurraldeetan aldaketak egiteko.

Aldaketa Politikoak

Helburu nagusiak hauek izan ziren:

  1. Liberalismoa guztiz suntsitu, absolutismo monarkikoa ezartzeko eta Napoleonek baztertutako erregeei tronua itzultzea.
  2. Gerra berri bat eragoztea, gatazkak eragotziz.
  3. Iraultza mugimenduen aurrean bat eginda aurkeztea eta militarki esku-hartzea.
  4. Zenbait lurraldetan sortutako arazoei irtenbidea ematea.

Lurraldeetan Gertatutako Aldaketak

Boterea orekatzeko asmoz, herrialdeen arteko muga berriak egin ziren, erasoak eragozteko. Onura handiena atera zuten herrialdeak hauek izan ziren:

  1. Erresuma Batuak: Itsasoan zuen nagusitasuna sendotu.
  2. Errusiak: Bere lurraldeak hedatu.
  3. Austriak: Lonbardia, Venezia eta Poloniaren zatiak bereganatu zituen.
  4. Prusiak: Bere lurraldeak hedatu zituen Pomerania, Saxonia eta Poloniaren zati handiarekin.

Aldi berean, estatu berriak sortu ziren, eta Alemania eta Italia zatituak jarraitzen zuten.

1848ko Iraultzen Hedapena

XIX. mendearen erdialdean Erregimen Zaharra oraindik nagusi zen Italian eta Balkanetako herrialdeetan (Grezia izan ezik), baina 1848an berriro iraultza mugimendu ugari sortu ziren…

Iraultzen Zergatiak

  1. Krisi ekonomikoak: Azkeneko bi urteetan krisi handiak egon ziren, eta ondorioz langabezia handitu zen eta leku askotan gosea azaldu zen.
  2. Nazio-sentimendua: Nazionalistek herri altxamenduak bultzatu zituzten, potentzia absolutisten aurka.
  3. Liberalismoaren hedapena: Gobernu sistema liberaleko herrialdeak berdintasunaren kontzeptua hedatu nahian, herri subiranotasuna eta sufragio unibertsala defendatu zuten, baita desberdintasun sozialak berdintzeko Estatuaren parte hartzea ere.
  4. Langile Mugimendua: Langile mugimendua sortu zen, hauek gizarte berri bat defendatuko zuten, jabetza pribatua eta burgesiaren nagusitasunik gabekoa.

Altxamenduen Hedapena

Konstituzio demokratiko bat onartu zen. Italia eta Alemaniako zenbait Estatuetan ere altxamenduak egon ziren eta liberalak irabazi zuten.

1848ko Gertakarien Balantzea

Frantzian erregetza itzuli zen eta Austrian enperadore absolutista bat, baina Italian eta Alemaniako lurraldeetan liberalismoa bai ezarri zela.

Entradas relacionadas: