Bigarren industria iraultza kapitalismo handia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,78 KB

1. SAILKAPENA:Komentatzen hastera goazen testua Federico Echevarriak (Alderdi Liberalekoa zen enpresari euskalduna) 1893koabenduan Bilbon protekzionismoaren Defentsan egindako hitzaldiaren pasarte bat da.Testu historikoa da, narratiboa Eta zirkustantzala eta edukiari dagokionez berriz, politiko-ekonomiakoa. Egilea,indiduala da, lehen esan bezala, Federico Echevarria euskal enpresaria (XX. Mendearen hasieran Liga Vasca deProductores Vascos-eko presidente izan Zena). Gainera, testu publikoa da; hartzaile izan zitezkeen, bai mitineragerturatutakoak, Bai langileak eta enpresariak, bai gaian interesa zeukan oro.Hitzaldiaren Helburua, bertan entzuten ari ziren guztiei, protekzionismoak kentzeak ekarriko Lituzkeen ondoriokaltegarriez konbentzitzea zen, beraz, eskuartean dugun testua Publikoa da.Testua 1893ko abenduak 9an kokatzen dugu
Bilbon, Errestaurazio Garaian, konkretuki Habsburgoko Ma Kristinarenerregeordetza garaian (1885-1902).2. AZTERKETA:Komentatzen ari garen “Librekanbismoa eta Protekzionismoa”ri buruzko testuan, Federico Echevarriak Bilbon 1893anemandako Hitzaldiaren bitartez, printzipio ekonomiko protekzionistaren defentsa Aurkezten du.Esan dezakegu testuaren ideia nagusia 7-9 lerroetan aurkitzen Dugula. Bertan, egileak, muga-
zergen erregimenakentzeak bizkaitar lantegiei Eragingo lieken ondorio ekonomiko tamalgarriaz hitz egiten digu.Paragrafo Nagusian, lehenean, ideia nagusi hau argudiatzeko bigarren mailako beste ideia Batzuk aurkeztenzaizkigu. Adibidez; Protekzionismoaren defentsa honen arrazoia Merkataritza tratatuetan aurkitzen dugu, konkretuki,atzerriarekin erlazioak Hobetzeko helburuarekin, Espainiak Alemaniarekin egindako hitzarmenean hain Zuzen ere (1 -3lerroetan). Echevarriak dioenez hitzarmen hau aurrera eramanez Gero bizkaitar industriarentzat hain onuragarria zenaduana-zergen araubidea Deseginik geldituko litzateke (3.Lerroan). Aurrerago, protekzionismoa kentzea EuskalHerriko ekonomiarentzat oso kaltegarria litzakeela defendatzen du (5. Lerroan: “zoritxar handia ekarriko dio”). Bereustez, neurri honek bizkaitar Lantegiei min handia egingo lieke, gehienak muga-zergen araubidearen babeseansortu Baitira (8. Lerroan), bai eta lehendik sortu zirenei eta erreformatuak izan Direnei (9. Lerroan). Ondoren, 11 -19lerroetan, neurri honen bitartez kaltetuak Izango liratekeen bizkaitar industriako arlo desberdinak aipatzen ditu, halanola: Galdaragintza arloa eta makinak egiteko instalazioak (Labe Garaiak); Altzairuaren arloa (Deustuko lantegiak,Aurrerá, Zorrotza eta Miraballes-eko Lantegian) eta beste asko eta asko; eta gainera, esaten digu proiektu berri Askobertan behera geratuko liratekeela.Analisiarekin bukatzeko, bigarren Paragrafoan beste ideia bat aurkitzen dugu: aurreko guztiaren ondorio gisa,Merkataritza Hitzarmen honen ondorio kaltegarriak Bizkaiari ez ezik, Espainiako beste Eskualdeentzat ere kaltegarrialitzakeela esan ondoren, egileak, guzti hau Saihesteko, Gobernuari eskatzen dio bertan behera uztea ituna eta ezdezala Desegin momentu horretan zegoen muga-zerga araubidea.3. TESTUINGURU HISTORIKOA:Industrializazio Prozesua Britainia Handian sortu zen XVIII. Mende amaieran. XIX. Mende hasieran Europa erdialdeanhedatu zen, Espainiara aldiz, mendearen erdialdera arte ez zen Iritsi.Espainiar industria bi sektoretan oinarritu zen: Kataluniako oihal Industria eta bizkaitar industria siderurgikoa.Errestaurazio garaian (1874-1923), indarrean zegoen sistema canovistak neurri protekzionistak hartu Zituen muga-zergak ezarriz atzerriko produktuei (1891). Neurri honek Euskal Herriko industrializazioa indartu zuen: Batez ereBurdingintzak (siderurgia) Lortu zuen indar handia. Bizkaian arrazoi desberdinengatik: burdin ugari Zegoen, kalitateonekoa, erauzteko erraza eta itsasoaren gertutasuna. Testuinguru honetan kokatu behar dugu komentatzen arigaren testua, hain zuzen Ere, Federico Echevarriak protekzionismo honen defentsa egiten du bizkaitarindustrializazioa Babesteko helburuarekin.Bizkaiko industrializazioaren abiapuntua burdin Mineralaren erauzketa eta esportazioa izan zen. Jarduera horrekinlortutako Kapitala burdingintza industriaren oinarria izan zen eta industria garapenaren Bultzatzailea ere. Beraz,bizkaitar industrializazioak fase desberdinak ezagutu Zituen. Hasiera batean meatzeen ustiakuntza eta burdinarenesportazioa bultzatu Zen. Garai honetan Bessemer bihurgailuaren (altzairua lortzeko sistema berria) Erabilpenanabarmendu behar da, honek asko lagundu baitzuen Bizkaiko burdinaren Ekoizpen oso azkar haztea 70.Hamarkadan. Baina 80. Hamarkadan gertatu zen Bizkaiko benetako industrializazio prozesua. Bizkaiko burgesiaindustrializazioari Ekiteko prest zegoen, pilatutako kapital handiak siderurgian inbertituz batez Ere. Enpresa handiaksortu ziren, horien artean, 1882an “Altos Hornos de Bilbao”, komentatzen ari garen testuan, egileak 11. Lerroanerreferentzia egiten Dio, muga-zergak kenduz gero kaltetua izango litzakeen lantegietako bat bezala. TeknologiaIngalaterratik edo Belgikatik ekartzen zen eta merkatuak penintsula Barnean egon ziren nagusiki. Hau zela eta,Bizkaiko siderurgia Espainiako Merkatuari begira egituratu zen eta, ondorioz, protekzionismoa behar zuen Atzerrikolehiari aurre egiteko, kanpoko produktuak merkeagoak baitziren Nazionalak baino. Bizkaiko burgesia industrialak,industriari kataluniarrekin Batera, eta Gaztelako zekaleen produktoreekin, indarrak batu zituen legeri Protekzionistabat lortzeko, eta lortu zuten 1891ean. Modu horretan merkatu Nazionala segurtatu zuten eta beste industria sektorebatzuen garapena ere Bultzatu zuen, esaterako: ontzigintza, industria kimikoa eta metalurgikoa.Testuan Aipatzen den atzerritarrekin egindako merkataritza itunen proiektuak egon Arren, 1891ean lortutakoaraubidea mantendu zen eta indartu egin zen neurri Protekzionista berriekin, adibidez: 1896an lortu zutentrenbidearen Eraikuntzatik trenbide konpainiek zuten pribilegio bat kentzea, alegia, Trenbiderako materialeninportazio librea kentzea (neurri progresista) eta Horrek metalurgia enpresa txiki eta ertainen garapen ekarriko du.4. ONDORIOAK:Komentatu Berri dugun testuinguru honekin hobeto ulertzen dugu Federico Echevarriak Egiten duenprotekzionismoaren defentsa, ez baitago atzerritarrekin egindako Merkataritza itun batengatik, muga-zergen araubideagaltzeko prest. Beraz, garbi Geratzen da testu honek duen interes historikoa, neurri protekzionistak Mantentzearenondorio zuzena baita Bizkaian industrializazioak arrakasta Izatearen arrazoietako bat. Hala ere, ondorioztatu dezakegu:espainiar nahiz Euskal industria oraindik larri zebilela atzerriko produktuei lehia ezin Eginik; bizkaitar langileak 1891komuga-zergen legearen mende zeudela; eta Errestaurazio gari guztian gure testuak aurkezten digun bezalako eskakizunasko Egingo zituela burgesia industrialak.

Entradas relacionadas: