Bigarren Industria-Haustura eta Globalizazioaren Eraketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,77 KB
Bigarren industria-haustura eta mundu-mailako ekonomia baten eraketa
Suntsipen sortzailea, malgutasuna eta enpresen egitura zein estrategietan emandako aldaketak.
1990eko hamarkadako doikuntzen ondorioak: Kapitalismo liberalaren garaipena
- Sobietar gunearen desantolaketa.
- Txinaren irekiera merkatu-ekonomiara.
- AEBen mundu-ekoizpenean duen ekonomiaren pisua beheratzen da.
- Ondasun eta zerbitzuen mundu-ekoizpena Mendebaldetik Ekialdera mugituko da.
Globalizazioa
Globalizazioaren atzean dauden aldagaiak
Merkataritzaren askapena
- 1993an, munduko populazioaren gehiengoa kanpora ireki diren lurraldeetan bizi zen.
- Trukaketen gain ezarritako kontrola ezabatu zen eta kanbio-tipoak flotatzaileak ziren.
- Garapen-bidean dauden lurraldeek esportazioa bultzatzen zuten, kanpo-zorrari aurre egiteko.
- Bloke komunista ohiak erreforma liberala bultzatzen zuen.
Nazioarteko garraioaren hobekuntza
- Baldintzak hobetu ziren aire-garraioan, prezioen erorketaren ondorioz.
- Aire-garraioaren partaidetza handitu zen ozeanoen arteko garraioan.
- Aire-garraioaren abiadurak biltegiratze-kostuak gutxitu zituen.
IKT orokortasuna (Informazio eta Komunikazio Teknologiak)
- Posta elektronikoa, internet, bideokonferentzia eta produkzio-prozesuen automatizazioa.
- Komunikazio ultra-azkarrek guztiz eraldatu zuten munduko ekonomia.
Globalizazioaren ezaugarriak
Merkataritzaren integrazioa eta ekoizpenaren desintegrazioa
- Merkatuen integrazioa.
- Ekoizpen globala: aukera dago mundu mailan ekoiztu, saldu eta zorpetzeko.
- Nazioarteko finantzak, inbertsioa eta teknologiak lekuz aldatu dira etekinen bila.
- Nazioarteko merkatuan barneratzen den produktua gero eta internazionalagoa da, bai bere jatorrian eta baita bere salmentan ere.
Produkzio-prozesu globalaren emaitza:
- Mattel enpresa (Barbie, AEB): Barbie panpinaren pieza bakoitza munduko leku desberdin batean egiten zen.
- IBM: salmenta guztien 3/4 AEBtik kanpo.
- Volkswagen: salmenta guztien 4/5 Alemaniatik kanpo.
Globalizazioaren ondorioak
Nazioarteko merkataritza eta egiturazko aldaketak
Garapen-bidean dauden lurraldeen esportazioan, produktu burutuak handitu ziren 1955-1980 bitartean eta, 1980-2000 artean, oraindik gehiago. Prozesu hau intentsoagoa izan zen Latindar Amerikan eta Asian.
- Lurralde aberats eta lurralde txiroen arteko merkataritza espezializazio handiaren gainbeherarekin bukatu zen.
Arazoen hasiera ekonomia garatuentzat
XIX. mendeaz geroztik Industria Iraultzarekin lortutako protagonismoa galduko dute ekonomia garatuek. Ekonomia berrien produktuak nagusituko dira beraien merkatuan (Txina). Nagusitasuna lortzeko borroka AEB eta ekonomia berrien artean dago.
- Arazoak Europan petrolioaren krisiarekin hasi ziren.
- Industria-krisia agerian geratu zen eta doikuntzen beharra zegoen.
- Industrian enplegua desagertzen ari da eta petrolioaren krisiak enpresak bertan behera utzi ditu; hori finantzatu egin behar da.
Erakunde-aldaketa: Europar Batasunaren sorrera
- Integrazio ekonomikoa indartu zen.
- EBk munduko merkatu handienetariko bat sortu zuen.
- Globalizazioan barneratu zen EB, teknologia berriak txertatuz eta kapitalen zein lanaren merkatua askatuz.
Eraldaketak:
- Produkzio-egituretan tertziarizazio prozesua: zerbitzuen garapena.
- Enpresa-antolaketan deszentralizazioa eta malgutasuna.
- Automatizazioa edo IKTak.
- 1999: Euroaren ezarpena.