Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian (1931-1939)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 10,14 KB
1. Bigarren Errepublika eta Euskal Estatutua
1.1. Gorte Konstituziogileetarako Hauteskundeak (1931-06-21)
Bi bloke nagusi:
- Eskuina (EAJ + Karlismoa + Katoliko independenteak)
- Espainian baino antolamendu hobea.
- Lizarrako Estatutuaren alde.
- % 56; 15 diputatu.
- Indarra nekazaritza eskualdeetan.
- EAJ Donostiako Itunean ez, baina Errepublika onartu zuen.
- Karlismoak inoiz ez zuen Errepublika onartu.
- Ezkerra (Sozialistak + Errepublikanoak + Gipuzkoako EAE-ANV)
- Estatutuaren aurka (konkordatua eta arazo erlijiosoa zirela eta).
- % 44; 15 diputatu.
- Indarra lau hiriburuetan eta Erriberan.
Tradiziozko banaketa mantendu zen: Hiri industria-guneak ↔ nekazaritza eskualdeak.
1.2. Estatutuaren Lehen Pausoak
- Estatutua / Autonomia
- Estatuak emandakoa.
- Uniformetasuna.
- Eskubide Foralak
- Estatuak onartua.
- Aniztasuna.
Autonomismoaren indartzea
- Lehen Mundu Gerraren ostean indartu zen (Wilson, Ekialdeko Europa).
- Donostiako Ituna: Nazionalistak kanpo, Karlistak aurka.
Lizarrako Estatutua (1931)
Jose Antonio Agirrek (Getxoko alkatea) bultzatutako Udalen mugimendua. Eusko Ikaskuntzak idatzitako aurreproiektua, alderdien aldaketekin:
- Kritikak: "Defizit demokratikoa"
- Legegilearen eta betearazlearen arteko muga argirik ez.
- Zeharkako sufragioa.
- Immigranteek botorik ez (10 urteko egoitza eskatzen zen).
- Beste ezaugarri batzuk:
- Foruak berriz ezartzeko eskaria.
- Sistema federala (Espainiarekiko eta barne antolamenduan).
- Aldundiek oso botere handia.
- Arazo nagusia: Aulki Santuarekiko Konkordatua.
- Alkateek onartu (427/548).
- Abertzaleak + Karlistak + Katoliko independentistak.
Prieto: "Gibraltar Vaticanista" esan zuen, Konstituzioaren aurka zegoela adieraziz.
1.3. Estatutu Proiektu Berria (1931ko Abendua)
Diputazio Batzorde Gestoreek bultzatua:
- Gehiengo laikoa eta errepublikanoa.
- Karlistak eta indar katolikoak aurka agertu ziren (erlijioaren eta foruen aurka zegoelakoan).
Ezaugarri berriak:
- Euskal autonomiaren ahalmenak murriztu ziren.
- Demokratikoagoa (proportzionaltasuna ezarri zen).
- "Estatu" hitza kendu zen.
- Immigranteei boto eskubidea eman zitzaien.
- Goi Mailako Auzitegi bat sortu zen.
1932an, Alkateen Biltzarrak Iruñean onartu zuen proiektua.
Nafarroa kanpo geratu zen: Erriberako ezkerraren eta karlisten ezetza zela eta.
Erreferenduma (1933):
- Bizkaian: % 88,3
- Gipuzkoan: % 89,5
- Araban: % 46,4 (Karlisten oposizioa nabarmena izan zen).
Proiektua etenda geratu zen CEDAren etapan.
1.4. Legegintzarako Hauteskundeak (1933)
- Eskuineko Blokea: CEDA + Karlistak + Monarkikoak. Separatismoaren, marxismoaren eta laikotasunaren aurka.
- Ezkerra: Zatituta. Azañaren erreformen alde eta antiklerikalismoa bultzatuz.
- EAJ: Independentea. Erlijioaren eta Estatutuaren defentsan.
Emaitza: Eskuineko Blokearen garaipena
- EAJ nagusi Bizkaian eta Gipuzkoan.
- Tradizionalistak eta CEDA nagusi Nafarroan.
1.5. Legegintzarako Hauteskundeak (1936)
Hiru talde nagusi borrokan:
- EAJ
- Herri Frontea (FP): PSOE + EAE-ANV + Izquierda Republicana + Unión Republicana + PCE-EPK.
- Tradizionalistak + CEDA.
Betiko eztabaidak, baina borroka gogorra izan zen.
Emaitzak:
- EAJk 9 diputatu (4 Gipuzkoan + 5 Bizkaian).
- Eskuineko Blokeak 8 diputatu (7 Nafarroan + 1 Araban).
- Herri Fronteak (FP) 7 diputatu (4 Bizkaian + 2 Gipuzkoan + 1 Araban). (3 errepublikano, 3 sozialista, 1 komunista).
1.6. Estatutuaren Onarpena (1936)
Herri Frontearen garaipenaren ostean (1936), Indalecio Prietok Estatutua berriro bultzatu zuen, parlamentuko batzorde bat sortuz.
Aurreko testuan oinarritutako Estatutu berria:
- Laburragoa (14 artikulu) eta sinpleagoa.
- Eskumen gutxiago (Kataluniako Estatutuaren antzekoa).
- Garrantzi handiko gai batzuk zehaztu gabe geratu ziren (ogasuna, botere sistema...).
- Ez ziren aipatzen ez eskubide historikoak, ez foruak, ezta Nafarroa euskal lurraldean sartzeko aukera ere.
1936ko urriaren 1ean aldarrikatu zen, eta 9 hilabetez egon zen indarrean.
2. Gerra Zibilaren Bilakaera
2.1. Eremu Politikoak Gerra Hasi Aurretik
- Bizkaia eta Gipuzkoa:
- EAJ eta Herri Frontea (FP) gehiengoa.
- Errepublikaren eta autonomiaren alde.
- Araba eta Nafarroa:
- Nafarroan:
- Errepublikaren aurka.
- Mola, konspirazioaren burua, Iruñeko komandantziaren buruzagia zen.
- Akordioa Karlistekin (erreketeen talde paramilitarra).
- Araban:
- Camilo Alonso Vega teniente koronela eta José Luis Oriolen karlistak.
- Nafarroan:
2.2. Gerraren Hasiera Araban eta Nafarroan
- Uztailaren 19an, matxinatuak Arabaz eta Nafarroaz jabetu ziren.
- Hurrengo egunetan errepresio bortitza izan zen:
- Ezkerraren aurka (CNT, UGT), Erriberan bereziki.
- Gerra-fronterik ez bazen ere, fusilamendu ugari izan ziren.
2.3. Gerraren Hasiera Bizkaian eta Gipuzkoan
- EAJren hasierako zalantzak:
- EAJ alderdi katoliko bat zen.
- Ez zen Herri Frontearen (FP) parte.
- Estatutua lortzeko Errepublikaren alde agertu zen, nahiz eta desertzio batzuk izan.
- Bizkaia:
- Armada kuarteletan geratu zen.
- Inplikatuak atxilotu zituzten.
- Defentsa Batzordea sortu zen (EAJ + FP + CNT).
- Donostia:
- Matxinada beranduago gertatu zen.
- Langileen indarrek astebeteko borroka egin zuten kuartelak hartu arte.
2.4. Gipuzkoako Frontea
Gipuzkoako Defentsa Batzordea (CNT + EAJ + FP)
- Gatazkak: Donostian, Irunen eta Eibarren ezkerra nagusi; beste herrietan EAJ.
- Errepresaliak kartzeletan. Jarrera kontrajarriak.
Matxinatuen erasoa
- Beorlegi Koronela: Nafarroako boluntarioak eta Gipuzkoatik ihes egindakoak.
- Irunen isolamendua irailaren hasieran.
Donostiaren erorketa
- CNT defentsan.
- EAJk alde egin zuen.
- Irailean porrota. Frontea Debara mugitu zen.
2.5. Bizkaia eta Eusko Jaurlaritzaren Sorrera
Bizkaiko Defentsa Batzordea
- Abertzaleak nagusi ziren.
- Donostia erortzean, Madrilekin Estatutua negoziatu zen:
- EAJ Herri Frontean sartu zen.
- Manuel Irujo sailik gabeko ministro izendatu zuten.
- Gorteek Estatutua Onartu zuten (Kataluniako Estatutuan oinarritua).
Estatutuaren ezaugarriak (1936ko urria):
- Askatasun erlijiosoa eta kleroaren babesa.
- Ertzaintza sortzea.
- Industrialari eta merkatari txikien defentsa.
- Langileek enpresaren etekinetan parte hartzeko gaitasuna.
- Baserritarrek lurjabe bihurtzeko aukera.
- Euskararen irakaskuntza eta koofizialtasuna.
- Aldi baterako xedapenek gobernua parlamentua bildu gabe izendatzeko bidea aurreikusten zuten.
Ondorioz, Behin-behineko Eusko Jaurlaritza osatu zen.
2.6. Eusko Jaurlaritzaren Jarduna eta Bilboren Erorikoa
Eusko Jaurlaritza (EAJ + Herri Frontea) Jose Antonio Agirre lehendakariarekin osatu zen.
Gobernuaren osaera:
- 4 EAJ
- 3 PSOE
- 1 Izquierda Republicana
- 1 Unión Republicana
- 1 EAE-ANV
- 1 PCE
Jaurlaritzaren ekintzak (9 hilabeteko de facto independentzia):
- Berezko dirua eta pasaporteak egin zituen.
- Justizia eta epaimahaiak berrantolatu.
- Ertzaintza sortu.
- Euskal Unibertsitatea sortu.
- Nazioarteko politika eta harremanak (Frantzia eta Britainia Handiarekin batez ere).
- Euskal Gudarostea sortu zen (25 anarkista/FP batailoi eta 20 gudarien batailoi).
"Euskal Oasia"
Gerra Zibilaren testuinguruan, Euskadi errepublikanoa "oasi" moduan ikusi zen:
- Elizaren babesa (katolikoen arteko gerra izan arren).
- Nazionalizaziorik ez.
- Iraultzarik ez.
Bizkaiko Kanpaina eta Erorikoa (1937)
- Legutioko erasoa.
- Bonbardaketak: Martxoan Durango, Apirilean Gernika (1937/04/26).
- Burdin Gerrikoa: Bilbo babesteko eraikia, baina apurtu egin zen (Goikoetxea ingeniariaren laguntzarekin).
- Mola hil zen, eta Dávila izan zen ondorengoa.
- Bilbo hartu zuten matxinatuek.
Santoñako Hitzarmena (1937/08/24)
- Italiarren aurrean errenditu ziren.
- Buruzagien erbesteratzeak.
- Gerra-presoen estatusa.
- Gurs-eko kontzentrazio-esparrua.
- Justifikazioa: Valentziak ez zuen hegazkinik bidali.
Gerra galtzearen zergatiak:
- Isolamendua: Beste errepublikanoengandik, Europatik, ontzi blokeoa.
- Barneko gatazkak.
2.7. Gerra Zibilaren Ondorioak (1937-1939)
- Errepublikako legeria, erakundeak, gobernu autonomoak eta erreformak desegin ziren.
- Alderdi eta sindikatuak debekatu ziren.
- Militanteen fusilamenduak, errepresioa, kontzentrazio-esparruak, kartzela edo erbestea.
- Hezkuntzan eta administrazioan garbiketa ideologikoa ezarri zen.
- Zigorrak: Gipuzkoa eta Bizkaiko Kontzertu Ekonomikoak indargabetu ziren, probintzia "traidoreak" izateagatik. Autonomia fiskala galdu zuten.
- Sariak: Araba eta Nafarroa (probintzia "leialak") sarituak izan ziren, Kontzertu Ekonomikoak mantendu baitzituzten.