Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,71 KB

Frente Popularra eta 1936ko Hauteskundeak

Frente Popularraren etapa 1936ko otsailaren eta uztailaren artean garatu zen, Bigarren Errepublikaren azken aldia izanik, Gerra Zibila hasi aurretik. Frente Popularra ezkerreko alderdien koalizioa izan zen (errepublikarrak, PSOE eta PCE), eta 1936ko otsaileko hauteskundeak irabazi zituen. Helburu nagusiak hauek izan ziren:

  • 1934ko gertakarien ondorioz zigortutako presoei amnistia ematea.
  • Lehen biurteko erreformak berrezartzea.
  • Erreforma agrarioa berraktibatzea.

Gobernua errepublikarra izan zen; Manuel Azaña Errepublikako presidente izendatu zuten eta Santiago Casares Quiroga gobernuburu. Neurri nagusien artean amnistia politikoa, nekazaritza-erreformen berrabiaraztea eta autonomia-estatutuen berrezarpena nabarmendu ziren. Hala ere, garai hau tentsio politiko eta sozial handiek markatu zuten: gatazka sozialak, indarkeria politikoa eta muturreko jarreren erradikalizazioa areagotu ziren. Eskuineko sektoreek Errepublikaren zilegitasuna zalantzan jarri zuten. Egoera hau are gehiago larritu zen Calvo Sotelo diputatuaren hilketarekin, eta, azkenik, 1936ko uztailaren 18ko estatu-kolpe militarrak Gerra Zibilaren hasiera ekarri zuen.

Euskadi Bigarren Errepublikan

Bigarren Errepublikan, Euskadiko panorama politikoa PNVk (Euskal Herriko Alderdi Nazionalista) gidatu zuen, autonomia eta kultura-identitatea defendatuz. Alde batean ezkerreko errepublikarrak, sozialistak eta komunista batzuk zeuden erreforma sozialen alde; bestetik, kontserbadoreak, gutxiengoa izan arren, autonomiaren eta erreformen aurka agertu ziren.

Lehen Euskal Gobernua eta Autonomia Estatutua

1936ko Frente Popularraren garaipenaren eta 1936ko Autonomia Estatutua onartzearen ondoren, lehen Euskal Gobernua sortu zen, José Antonio Aguirre buru zuela. Helburu nagusiak instituzio propioak ezartzea, euskara eta kultura sustatzea eta Gobernu errepublikarrarekin leialtasuna mantentzea ziren.

Gerra Zibilaren garaian (1936-1939), Euskadi gehienbat Errepublikaren kontrolpean geratu zen, nahiz eta Nafarroa frankisten aldekoa izan, iparraldea inbaditzeko oinarri militar gisa erabili zutena. Frankisten ofentsiba Bilbo hartzearekin (1937ko ekainean) eta Gernikako bonbardaketarekin amaitu zen. Lurraldeak konkistatu ondoren, Euskadi frankisten esku geratu zen; errepresio politikoa ezarri, autonomia desagerrarazi eta nazionalistak zein errepublikarrak jazarri zituzten, ondorio sozial eta kultural larriak eraginez.

Autonomia eta Erabaki Propioen Aldeko Aldarria

Bigarren Errepublikak (1931-1939) Euskal Herrian autonomiaren aldeko aldarria piztu zuen. Indar politikoak eta euskal estatutua lortzeko prozesua 1931tik aurrera abiatu zen. PNVk eta abertzaleek aktiboki lan egin zuten, eta errepublikar-sozialistekin elkarlanean, 1932 eta 1933ko eztabaidak izan ziren Estatuarekin. Euskal gizartea mobilizatu egin zen sinadurak biltzen eta tokiko erakundeak autonomia defendatzen.

Lehen Euskal Gobernua 1936ko urrian sortu zen, José Antonio Agirre buru zuela. Eusko Jaurlaritzak administrazio propioa martxan jarri, hezkuntza eta justizia sistema ezarri, eta lehen neurriak hartu zituen nekazaritzan, lanetan eta zerbitzu publikoetan. Hala ere, gobernuaren jarduera mugatua izan zen Gerra Zibila eta presio militarrak zirela eta.

Euskadi Frankista Gerra Zibilean

1937tik aurrera, frankistak Nafarroatik eta Gipuzkoatik sartu ziren, kontrol politiko eta militar gogorra ezarriz. Errepresioa handia izan zen alderdi abertzale, sindikalista eta ezkerreko pertsonen aurka; euskararen erabilera eta kultura debekatu ziren, eta herritarren parte-hartzea murriztu zen. Industria eta gizartea kontrolpean jarri ziren, herrialdea desmobilizatuz.

1931ko Konstituzioa: Oinarri Demokratikoak

1931ko Konstituzioa Bigarren Errepublikaren oinarria izan zen: demokratikoa, laikoa eta gizarte aurrerakoia helburu zuena. Estatuaren eta Elizaren arteko bereizketa argia ezarri zen, Elizaren pribilegioak murriztuz. Eskubide politikoak bermatzen ziren: gizonek eta, 1933tik aurrera, emakumeek bozkatzeko eskubidea zuten. Eskubide sozialak indartu ziren (lan-baldintzak, greba-eskubidea) eta hezkuntza publiko zein laikoa sustatu zen analfabetismoa murrizteko. Testu hau Espainiako historiako aurrerakoienetako bat izan zen, baina bere aplikazioak gatazka handiak eragin zituen sektore katoliko eta eskuindarrekin.

Monarkiaren Krisia eta Biurteko Erreformista

Monarkiaren behin betiko krisia 1931n amaitu zen Alfontso XIII.a erbesteratu zenean. Lehenengo biurteko errepublikar-sozialistan (1931-1933), gobernuak erreforma sakonak egin zituen:

  • Hezkuntza erreforma: Eskola publiko eta laikoaren zabalkuntza.
  • Lurren erreforma: Latifundioak murriztea nekazari pobreen egoera hobetzeko.
  • Lan erreforma: Lanorduak murriztea eta sindikatuen eskubideak indartzea.
  • Laizismoa: Estatuaren eta Elizaren arteko bereizketa.

Gobernu erreformistak oposizio gogorra jasan zuen eskuindarren eta jabe handien aldetik, eta nekazaritza-erreformaren aplikazioa ez zen nahikoa eraginkorra izan.

Biurteko Erradikal-Cedista (1933-1936)

Bigarren biurtekoan gobernu eskuindarrek hartu zuten boterea, eta aurreko erreformak geldiarazi edo atzeratu zituzten. Lurren birbanaketa eten zen eta hezkuntza laikoaren aldeko neurriak murriztu ziren. Horrek langile eta nekazarien protestak eragin zituen, polarizazio politikoa areagotuz.

1934ko Urriko Iraultza

Lerrouxek CEDAko ministro batzuk izendatu zituenean, ezkertiarrek faxismoaren aldeko pausotzat hartu zuten. PSOEk eta UGTk greba orokor iraultzailea deitu zuten. Asturiasen, meatzariek (sozialistak, anarkistak eta komunistak) eskualdea kontrolatzea lortu zuten, Oviedo barne. Gobernuak Afrikako tropak bidali zituen, Franco jenerala buru zutela, eta matxinada bortizki zapaldu zuten. Katalunian, Lluís Companysek Kataluniako Estatua aldarrikatu zuen Espainiako Errepublika Federalaren barruan, baina armadak esku hartu zuen.

Euskal Estatutua eta Madrilekiko Tentsioak

Bigarren Errepublikan, Euskal Herriak autogobernua lortzeko ahalegin handiak egin zituen. Euskal Estatutuak hezkuntza, ogasun eta segurtasun eskumenak ematen zituen. 1931n onartu bazen ere, bere aplikazioa atzeratu egin zen Madrilgo alderdi zentralisten eraginez, deszentralizazioa mehatxutzat ikusten baitzuten. Horrek autonomia-nahiak eta estatuaren batasuna uztartzeko zailtasuna agerian utzi zuen.

1936ko Altxamendu Militarra eta Gerra Zibila

1936ko uztailaren altxamendu militarrak, Mola eta Franco jeneralek bultzatuta, erreforma errepublikarrak irauli nahi zituen. Altxamenduak ez zuen arrakasta osoa izan hiri garrantzitsuetan (Madril, Bartzelona), eta horrek gerra luze bat eragin zuen. Espainia bi eremutan banatu zen: matxinatuek kontrolatutako eremu kontserbadorea eta Errepublikaren aldeko eremua.

Gerraren hasieran, José Giral presidenteak herritarrei armak emateko agindu zuen, milizia sindikalak (CNT, UGT, POUM...) sortuz. Geroago, Largo Caballeroren gobernuak gerraren kudeaketa zentralizatu zuen, miliziak Ejército Popular de la República izenekoan integratuz. Tentsio ideologikoek eta nazioarteko laguntza eskasak Errepublikaren egoera zaildu zuten, boterea askotan tokiko erakundeen eta milizien esku geratuz" uz.

Entradas relacionadas: