Bidean Ikasia: Hondarribiko Alardearen Gatazka
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,88 KB
Liburu honetan Arantza Urretabizkaiak 1993tik 2016 arte Hondarribian bizi izan den alardearen inguruko gatazka azaltzen digu, hau da, emakumeen aldarrikapena alardearen festan era aktiboagoan parte hartzeko eskaera.
Egileak gertaera horietaz kronika bat idatzi du, batzuetan lehen pertsonan, besteetan herriko pertsona desberdinen ikuspuntutik. Baina idazlea ez da kronika hutsean gelditu: gertaera horietatik hausnarketa desberdinak garatu ditu.
Hausnarketa nagusiak
- Beldurraren mekanismoak
- Gehiengoaren presio-mekanismoak gutxiengoaren gainean
- Gorrotoaren sorrera
- Zurrumurruen oinarriak eta aldaketak
- Tradizioaren moldaketak
Orokorrean, liburua alardetik haratago doa, gizakiei eta gizarte bati buruzko erradiografia azaltzeko.
Bizipen pertsonalak eta beste ikuspegiak
Irizpide horiekin, maila pertsonaleko bizipenak eta biografia herriaren historiarekin nahasten dira. Esaterako, idazleak azalduko digu zergatik erabaki zuen Jaizkibel Konpainian sartzea eta horren ondorioz zer arazo pertsonal jasan behar izan zituen erabaki hori hartzeagatik, nola bizi izan zituen alarde tradizionalaren aldeko jendetzak haien aurka jotzen zuenean edota kalean iraindua izatearen sentimenduak eta horren aurrean garatutako defentsa-mekanismoak.
Baina baita ere kantinera baten iritziak, beste auzolagunen iritziak edo gertaeren aurrean kanpotik etorritako kazetari baten harridura ezagutaraziko dizkigu. Hau guztia oso estilo hurbil eta zuzenean kontatua dago, kapitulu laburren bitartez.
Orokorrean, Hondarribiko historia txikiaren gertaera batzuk ezagutuko ditugu, gehienetan idazle feminista baten ikuspuntutik.
Gatazkaren hasiera eta ondorioak
1996ko irailaren 8an 26 emakume Hondarribiko kaleetara atera ziren alardean desfilatzea aldarrikatzera. Tartean Arantza Urretabizkaia.
Ordainik garestiena etsai bihurtu direla izan da, baina berez ez dira inoren etsai. Berak edozeinek moduan danborra jotzeko eskubidea du. Etsai moduan tratatu zitzaien eta horrek isolamendua (agurra ukatzea) edota zeinbait esparrutatik kanpo uztea ekarri du. Egoera honetan liburuan garbi ikusten da erantzuna: ezpainak gorri eta tente-tente egotea.
Iritzi desberdina duena etsai bilakatzea ez da Hondarribian bakarrik gertatzen, edozein tokitan gertatu daiteke, baina Hondarribiko kasua 23 urte dabiltzalako horren atzetik.
Zer ikasi du egileak?
Hausnartzeko liburua da eta izenburua hortik dator, hau da, zer ikasi dut liburu honetatik, zer den bidean, bizitzan ikastea.
Desadostasunaren aurrean, zer ikasi duen:
- Gorrotoari nola aurre egin
- Eragozpenen aurrean eusten
- Alaitasuna fabrikatzen
Antzeko egoerak eta oztopoak
Irunen antzeko egoera bizi izan zen.
Beldurrari (beldur fisikoari) buruz hitz egiten du.
Haiei leporatzen dietena da kostako konpainiari baimena eskatu gabe kale nagusira jaistea.
Hala ere, denbora dezente zeramatzaten baimena eskatu eta eskatu, baina ez zuten erantzunik jasotzen.
Arazoa zen ez nongoa zen parte hartzen zuena, baizik eta emakumea izatea.
Mota guztietako irainak pairatu izan zituzten emakumeek (putas, bigotudas...).
Gizonak, Ertzaintza, udalak eta erakundeek jarrera sinesgaitza izan zuten, oztopoak jarriz hasieratik.
Udalak alde baten alde egin zuen, ez konponbidearen alde. Adibidez: pribatizatu zuen alardea, baztertzailea izan zen.
Berdintasun legea egon arren ez da betetzen eta bestetik uste dut gehiengoari zilegitasuna kendu behar zaiola kasu hauetan.
Zeren ez da zilegi giza eskubideen aurka egotea, nahiz eta gehiengoa ados ez egon.
Egungo egoera: Bi alardeak
Ohiko alardean, emakumeen eginkizun bakarra kantinerarena izan da. Konpainia bakoitzak emakume bat hautatzen du bere kantinera izateko.
1990eko hamarkadatik aurrera, hainbat pertsona eta alderdik emakume eta gizonen parte-hartze askea proposatu dute. Horrek gatazka piztu du: alde batetik, betiko alardearen aldekoak; eta, bestetik, alarde mistoaren aldekoak.
Horrenbestez, egun, bi alarde egiten dira: Betiko Alardea, Alarde Fundazioak antolatutako alarde pribatua, eta Jaizkibel Konpainiaren alardea, gizon eta emakumeen artean bereizten ez duen alarde publikoa.
Alardearen jatorri historikoa
Zergatik egiten den alardea?
1638ko uztailaren 1ean Luis XIII.a Frantziakoaren gudarosteak Hondarribia setiatu zuen.
Lehenbiziko egunetan hondarribiarrek udalerriko elizan bildu eta Guadalupeko Ama Birjinari setio hartatik libratzearen truke Olearso muinoko Guadalupeko baselizara urtero prozesioa egingo zutela hitzeman zioten.
Udalerria 69 egunez setiatua egon zen, harik eta 1638ko irailaren 7an setioa amaitu zen arte.
Ondorioz, hondarribiarrek hitzeman bezala, urtero herritar armatuz lagundurik prozesio herritar-erlijiotsua egin ohi da: alardea.