Bi Gutun: Jaietarako Gonbitea eta Norbere Aurkezpena
Enviado por María y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,28 KB
Aste Nagusirako Gonbidapena
Barkatu lehenago ez idazteagatik, baina ez dut denborarik izan. Badakizu azken bolada honetan lanean presio handia dudala, eta gainera, euskarazko azterketa bat prestatzen ari naizela.
Zer moduz? Ni, betiko moduan, martxan nabil, jai-z jai. Ba al dakizu datorren astean Aste Nagusia izango dela? Hau da, Bilboko jaiak. Bururatu zait etor zaitezkeela hauek ezagutzera.
Ziur nago oso ondo pasatuko duzula, Bilboko jaiak ahaztezinak eta ezinhobeak direlako. Urtero, biztanleek Aste Nagusiaz gozatzen dute eta modu positiboan baloratzen dute. Niretzat, Bilboko jaiak munduko onenak dira.
Bilboko Aste Nagusian protagonista nagusi bat dago: Marijaia. Pertsonaia hau jaietako ikur nagusia da:
- Azken egunean erretzen da, eta horrek jaien amaiera adierazten du.
- Zapi bat darama buruan eta baserritar jantziak janzten ditu.
Beste ohitura garrantzitsu batzuk ere badaude:
- Jaien hasieran, pregoilaria eta txupinera Arriaga antzokiko balkoira ateratzen dira.
- Pregoilariak pregoia irakurri ondoren, txupinerak txupina botatzen du jaien hasiera iragartzeko.
Areatzako ingurua txosnaz beteta egoten da, mota desberdinetakoak, eta bertan edariak eta janaria aurki ditzakezu giro apartan.
Gauez, leku desberdinetan kontzertuak antolatzen dira publiko guztientzat (adinekoentzat, gazteentzat...) eta su artifizialak ere botatzen dira.
Giroari dagokionez, onena festa kalean nola bizi den da; giroa ezinhobea izaten da. Ezin duzu imajinatu zer nolako giroa egoten den! Niri asko gustatzen zaizkit kontzertuak, gaur egungo abeslariak izaten direlako. Adibidez, iaz La Oreja de Van Gogh, Melocos eta beste batzuk etorri ziren Aste Nagusira. Badakit aurten Melendi etorriko dela. Zuri asko gustatzen zaizu, ezta? Kontzertu horretara zurekin joan nahi nuke, bioi gustatzen zaigulako.
A! Zerbait komentatzea ahaztu zait. Ba al dakizu nor ikusi nuen iaz txosnetan? Rafa Mora! Berarekin hitz egin nuen. Oso mutil jatorra zen! Etortzen bazara, agian pertsonaia ospetsuak ikusiko dituzu.
Zatoz Aste Nagusira, ez zara damutuko! Benetan diotsut, jaiak oso gustuko dituzula badakidalako. Hori dela eta, nire etxera gonbidatuta zaude lo egitera.
Zure erantzunaren zain geratzen naiz, eta baiezkoa izango dela espero dut. Anima zaitez!
Iragarkiari Erantzunez: Nire Aurkezpena
Igandeko egunkarian zure iragarkia ikusi nuen. Bertan, 25 urte dituzula eta asteburuetan irteteko jendea ezagutu nahi duzula irakurri nuen. Horregatik animatu naiz zuri idaztera.
Ni Marta naiz, donostiarra, baina duela lau hilabete Bilbora etorri nintzen lan egitera. Hasieran, lanetik irten ondoren, egunero joaten nintzen Donostiara lo egitera, baina oso nekagarria zenez, Bilbon pisu bat alokatu dut. Bilbo asko gustatzen zait. Hori bai, nire ustez, ez da Donostia bezain polita, baina, tira, bizitzeko ez dago gaizki.
Lehenik eta behin, nire itxurari buruz hitz egingo dizut. Hogeita bi urte ditut, ilehoria naiz eta begi marroiak ditut. Eskuineko belarrian bi belarritako daramatzat. Ez naiz ez altua ez baxua, normala naiz; eta, gainera, ez naiz ez lodia ez argala.
Nire izaerari dagokionez, nire ustez, alaia eta langilea naiz, baina batzuetan alfer samarra ere bai. Jende berria ezagutzea gustatzen zait, jendekoia naizelako. Jendeak sarritan esan dit inozo samarra naizela, eta ados nago haien iritziarekin.
Nire gustuei dagokienez, erosketak egitea eta kirola egitea asko gustatzen zait. Mugimendua behar dut, ezin naiz geldirik egon. Dantzatzea eta musika entzutea ere gustatzen zait; horregatik, diskoteka batean egiten dut lan. Baina gehien gustatzen zaidana lagunekin egotea da.
Aurten, lan egiteaz gain, ikasten ari naiz: euskara eta ingelesa. Iaz, ordea, euskara bakarrik ikasten nuen.
Hizkuntzei dagokienez, PL1 ateratzeko asmoa dut, baina datorren urtean EGA lortzea espero dut.
Hemen duzu nire informazioa, eta lagungarria izango zaizula espero dut. Egia esan, ez dakit zer gehiago konta diezazukedan. Bilbon ez dut ia inor ezagutzen, eta horregatik asko gustatuko litzaidake zu ezagutzea. Nahi baduzu, elkartu gaitezke zerbait hartzera eta elkar hobeto ezagutzera. Eta zu, zer? Nolakoa zara? Eta zure izaera? Kontaidazu zuri buruz, mesedez. Agur eta laster arte!