Bezain adina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,3 KB

BERDINTASUNA: (-EN MENDERAGAILUA)

(e)n bezain:

Konparazio perpaus hauek ADJS edo ADBS inguruan kokatzen dira. Normalean izen predikatuaren lekuan aurkituko Ditugu.

Honelako egitura izango du Sintagmak orokorrean konparazioa adjs eta adbs ekin:

[AdjS/adbs…(aditza + -(e)n + bezain + (adjektiboa/adberbioa))]

bezain-ek ezkerretara Perpaus bat izango du, osorik edo, Gehienetan gertatzen den bezala, konparazioa egiteko beharrezkoak diren Osagaiak gordetzen ditu.

Bestalde, Badirudi konparazioa adjektiboaren mailaz egiten denean,  adjektibo hori mugatzailerik gabe jar daiteke.

Hala ere:  “Mikel jator bezain adeitsu da”

Adibideak:

1)Ugao Bezain polita da Arrigorriaga.  à [ adjs [Ugao (den) + bezain] + Berritsua] da Arrigorriaga

2)Haiek Bezain azkar irakurtzen dugu guk.  à [Adb[haiek (irakurtzen duten)+bezain]+azkar]irakurtzen Dugu guk

Konparazioa DetS baten barruan dagoenean, egitura hau izango du:

[DS…(aditza + - (e)n bezain + izena + adjektiboa)…]

1)Mikel bezain Jokalari onik ez dago. à [Mikel (den)  Bezain jokalari onik] ez dago

Konparaziozko perpausean Agertzen diren osagaiek kasu marka egokia eraman behar dute. Ondorengo perpausak desberdinak Dira(baliozkoak):

1)Mikel bezain jokalari ona duela pentsatzen du Andonik.  (Andoni demagun entrenatzailea Dela. Berak pentsatzen du bere taldean Mikel bezain jokalari ona duela)

2)Mikelek bezain jokalari onak dituela pentsatzen Du Andonik. (Mikel da entrenatzailea kasu honetan. Kasu honetan, Andonik Pentsatzen du, Mikelek bere taldean dituen jokalariak bezain onak direla).

Adibide gehiago:

1.Aditz modalak + bezain:   “Mikel nahi bezain adi egon da klasean”. Hots, Mikelek nahi duen bezain adi egon da

2.–tzeko + bezain: “sofa telebista ikusteko bezain Egokia siesta botatzeko”


Bestetik, zenbatasunaren Bereizketa IS edo DetSei dagokie. Morfema nagusienak adina, beste, adinbat, bezainbeste…dira. Euskalkien arabera bata edo bestea erabiltzen da.

Morfema hauen helburua Zenbatasuna konparatzea eta konparatzen diren bi elementuak berdinak direla Adieraztea.

Perpausaren egitura Orokorra:  [DS …[…aditza + (e)n + [adina/beste] + izena…]

ADINA: “ Mikelek aurkitu Dituen adina perretxiko] aurkitu ditu Andonik”

ADINBAT: Mikekek izan Dituen adinbat arazo] izan ditu Andonik dirua ateratzerakoan”

Bi adibide hauetan nahi Izanez gero ISaren ardatza ezkutatu ditzakegu (perretxiko eta arazo). ZER? Hori Testuinguruaren bidez jakin dezakegu zer den.

Adina, adinbat, Beste…bezalako zenbaitzaileei –ko atzizkia jarri ahal zaie adjektibo edo Izenlagunak eratzeko: adinako, adinbateko, besteko…

Adb: Ugao adinako herri batean.

Konparaziozkoek duten Egitura dago berez: ([Ugao adina da+en adinako] herri batean)

Konparatiboa ADBS.Aren Osagai denean, ez da izenik ez DETSrik agertuko. AdbS agertuko da.

Pisatu, balio… tankerako Aditzek kantitate adizlaguna onartzen dutelako.

Sintagma hauen egitura Orkorra:

 [AdbS…(ADITZA + -(E)N)+ [ADINA/ ADINBAT…]…]

Egurrak [harriak (pisatzen duen) adina] Pisatzen du.

Bestetik, Aipatu beharra dago zenbatasunezko konparatiboa duen izen sintagma, mugagabean Egon behar du. Beraz:

Andoniren Etxean adina armairu daude Mikelen etxean  =  Andoniren etxean adina Armairuak daude Mikelen etxean.

Modu konparaziozko  -(E)N BEZALA / -(E)N LEGEZ       

Perpaus hauek adverbio sintagma Osatzen dute beti. Perpausaren egitura:

[AdbS[perpausa… (aditza + -(e)n)]+ Bezala /legez]

A)Irakasleak (egin duen) bezala egin dut ariketa

A)adibide honek NOLA galderari Erantzuten dio. Izan ere: Irakasleak nola egiten duen, hala nik egiten dut

Aditzondo hauek moduzko perpausetan sartzen dira, bi modu Desberdin konparatzeko balio baitute. `Moduan´ sintagma hauen antzekoa da, Baina moduan konparaziozkoetan sartzen da.  Aipatu ditudan perpausek` baino´ edo `bezain´en ezaugarria dute, hau da, Konparaziozkoak direla.

ADB:  Pertsonok [animalia batzuk (jaten duten) bezala/ legez] okela jaten dugu.

Berdintasunaren barruan sartu ditugun adintzondo hauek forma Indartua hartu dezakete: bezal-bezala, bezalaxe eta legetxe.

bezala-k ezkerretara Perpaus bat eskatzen du, participio bat ere izan daitekeena. . Perpaus hori oso Murriztua agertu ohi da, gainerako perpaus konparatiboetan bezala. ADB: agindu Bezala etxerako lanak egin ditut.

Bezala Edo legez-k dituzten zenbait balio:

1-Denboran zehar gertatzen diren Gertaeren bilakaera adierazteko balio dezake:

Adb: `Begiak heze ditudan Bezala, olatuen kolpe haiek sentitzen ditut´

Bezalaren ordez, heinean edo Neurrian jarri dezaket.

2-Perpaus hau esaldiaren Lehenengo partean jarri daiteke, bigarren partea justifikatzeko, edota tartean Ere: Adb: Zuzendariak idatzi zuen bezala, ezin gaitezke patiora irten.

Kasu honetan, normalean idatzi, Azaldu, esan …tankerako aditzak agertuko dira,

3-Denborazko balioa: Adb: dirua Aurkitu dudan bezala, zeozer erostera joango naiz. Bezalaren ordez, bezain Laster edo –enean jarri daiteke.

4-X bezala Y ere:

“Pinturak bezala, lokatzak ere Zikindu egiten du”

Esanahia: pinturak zikindu Egiten duen bezala, lokatsak ere zikindu egiten du”

Bezala ez da hain beharrezkoa, Zeren eta ETA juntagailua ere jar genezake: “Pinturak eta lokatzak ere zikindu Egiten du”

5-Balio kausala adiera

6-Balizko baieztapenetan:

Bezala-ri –ko atzikituz, bezalako izenlaguna sortzen da. Nolakoa galderari erantzungo Liokeena perpausean.

“Mikel Bezalako mutil gutxi daude munduan”

AdjSren Kokagunean ere aurkitu daiteke, predikatu osagarrian: “Irakaslea ez da espero Genuen bezalakoa”

 Hortaz:

BEZALA à NOLA? à ADITZLAGUNA

BEZALAKOA à NOLAKOA? à IZENLAGUNA/ ADJEKTIBOA


Entradas relacionadas: