Bertute etikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,47 KB
ZORIONTASUNA ETA AKTO PURUAREN KONTENPLAZIOA
Aristotelesen arabera, behaketak emango digu munduaren ezagutza, eta gero autoezagutzak, hau izango baita zoriontasunaren klabea. Beretzatnatura sistema organiko bat da, bertan hierarkia bat ematen da, nun behekoak gorako formak prestatzeko balio duten, honen helburua, Akto Purua izanik, behin ere lortzen ez den nahia. Hierarkia honetan, natura organikoa, landareak, animaliak eta gizakia egonen da. Ondorioz, akto pururaren kontenplazioarekin zoriontasuna lortuko dugu, gizakion helburua.
ETIKA: Bertuteak
Aristotelesek adimenezko bertuteak (ongia ezagutzeko eta erabakitzeko balio dute) eta bertute etikoak (ongi aukeratzeko ohitura onak dira) bereizten ditu.ç
Adimenezko bertuteak:
-Kontenplazioa: Errealitatean beharezkoa eta unibertsala aztertzen duena.
-Ekoiztea: Gizakien helburuak burutzeko behar diren bitarteko hoberenak bilatu.
-Jakintza praktikoa (zuhurtzia): Egoera batean nola jokatu, pentsatuz, adimenaren bidez.
Bertute etikoak: zuhurtzia eta nahimenaren arteko erdibidea.
-Bi grina txarren arteko erdibidea da, gehiegikeriarena eta gabeziarena. Erdibidea bilatzeko, ohitura lortu behar da, eta esango du, aretea ohitura bat dela, eta beraz arituz lortzen dela (geroz eta gehiago arituz, hobeak bihurtuko gara). Arriskuari aurre egiteko adibidez, adorea da erdibidea; koldarkeria da gabezia, eta ausarkeria da gehiegikeria.
Dena den, nahiz eta bertute etikoaren arabera, zuhurtzia izan bertute garrantzitsuena, zoriontasunaren ikuspegitik ordea Kontenplazio bertuteak izanen dira garrantzitsuenak, hauek baitira Jakinduria eskuratzea lortzen dutenak, ongia gorena, hemen Platonen eragina.
Izan ere, emakumeak, esklabuak eta esku-lanetan aritzen direnak ezingo dute zoriontasun goren hori lortu, ezin baitute adimena garatu, izan ere, bigarren mailako zoriontasun bat garatuko dute.
POLITIKA ETA ESTATUA
GIZABANAKOA ETA GIZARTEA
Aristotelesek ikuspuntu naturalista du, polisak gorputzak bezala funtzionatzen dutela pentsatzen baitu, organo bat bezala. Gizakia berriz, animalia politikoa izango da (zoon politikon), sozializazioa+politika, hau da, elkarbizitza ezinbestekoa zaion izaki mota.
Gizakiak ahalik eta bizitzarik onena izateko, politika beharrezkoa zaio, gizakien arteko bizikidetzan sortutako bakardadeari aurre egiteko, beren ahulezi eta babesik eza konpontzeko. Izan ere, K.A inguruan 300.000 biztanle zeuudela kalkulatzen da eta haietatik 100.000 esklaboak ziren, eta emakume eta haurrak (160.000 inguru) kenduta, 40.000 biztanle ziren soilik kontuan hartzen zirenak.
Logosak hobeto antolatzeko balio du, eta berezkoa zaigunez, hau da, gizaki egiten gaituena denez, beharrezkoa da polisean. Gaineratuko du, gizaki sozialak garenez, egunerokotasunean behar ditugun gauzak ezin ditugula gure kabuz egin, hau da, besteen laguntza beharrezkoa zaigula. Polisa hiri perfektua da, hiri estatua, buruaskia, hau da, bere bizitzarako baliabide guztiak dituela.
AGINTE SISTEMAK
Aristoteles bizi zen garaiean, polisa gainbeheran zegoenez, ez zuen estatu perfektua bilatzen, Platonek bezala, hau errealistagoa baizen. Honek polisen egoera zehatz bakoitzeko soluzio bat bilatzen zuen, sistema politiko egokiena, aginte sistema bakoitzak, ona den zerbait baitu.
Hiru ideia nagusi daude; harmonia, autarkia eta heziketa.
1)Harmonia: Gerra handirik ez egotea eta egoismorik ere ez.
2)Aurtarkia: Politika propioa izatea, independientea, buruaskea.
3)Heziketa: Heziketaren helburu nagusia ahalik eta herritar onenak sortzea da, zeregin hau estatuarena baita.
Heziketa moralak arrazoimena garatzen du, honek gure helburua eta ongi gorena ezagutuko du, bere eginbeharra ongi betez.
Aristotelesen ustez, monarkia, aristokrazia eta demokraziaren artean monarkia da onena, batek bakarrik agintzen duelako. Izan ere, gizakia nolakoa den ikusirik, demokrazia ere atzean uzten du ezin baitu ongi funtzionatu, honetarako herriaren jakinduria beharrezkoa baita.