Bertsolaritzaren Historia eta Ezaugarriak: Gida Osoa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Plástica y Educación Artística
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,32 KB
Bertsolaritzaren Historia eta Garrantzia
Ahozko literaturaren barruan hobekien egokitu den kultur tradizioa da bertsolaritza. Gaur egun gure artean bertsolaritzak indar handia du; horregatik antolatzen dira hainbat lehiaketa, mugimendu, etab.
Ezaugarriak
Kantatuz, errimatuz eta neurtuz burutzen den hitzaldi bat da. Bi bertsolaritza adar nagusi bereizten dira:
- Bat-bateko bertsolaritza: Txapelketetan bertan sortzen dira bertsoak. 20 segundotik minutu batera iraun dezakete, jende aurrean eta beste bertsolari batzuekin botatzen dira.
- Bertso-papera edo idatzizko bertsolaritza: Ez da jendearen aurrean ezta beste bertsolariekin batera kantatzen.
Neurriak
Bertsoak puntutan zatitzen dira, eta puntu bakoitzak silaba-kopuru jakin bat izaten du. Hauek dira ohikoenak:
- Zortziko Handia: 10-8 silabako lau puntuko estrofa.
- Zortziko Txikia: 7-6 silabako lau puntuko estrofa.
- Hamarreko Handia: 10-8 silabako bost puntuko estrofa.
- Hamarreko Txikia: 7-6 silabako bost puntuko estrofa.
Hamarrekoetan, bosgarren silaban dagoen geldiuneari hemistikioa edo sangatraboa deritzo.
Bertsolaritzaren Aroak
Erromantizismo aurrea (XVIII. mendea)
Giroa nekazaria zen eta bertsolariak eskolatu gabeak ziren. Fernando Amezketarra aipatzen da garai honetan.
Erromantizismoa (1839-1876)
Karlistaldi garaia izan zen. Lekuonak urrezko aroa deitu zion. Nekazaritza giroa nagusia zen, baina maitasuna eta kalea ere hasi ziren ikusten bertsoetan. Bertsolari eskolatuak: Bilintx, Xenpelar, Iparragirre.
Pizkunde aurrea (1876-1935)
Foruak galdu zirenetik Gerra Zibila hasi arteko urteak. Eskolatuak: K. Enbeita. Eskolatu gabeak: Txirrita eta Pello Errota.
Pizkunde garaia (1935-1968)
«Bertsolari Eguna» izan zen aro berri honen hasiera. Aldaketa sozialak gertatu ziren: bertsolaritza kaleratu eta nekazari mundutik urrundu zen. Entzuleak kultura maila handiagokoak ziren. Bertso saioak ugaritu ziren, eta bat-bateko bertsoek indar handia hartu zuten. Ezagunenak: Basarri eta Xalbador.
Bertsolaritza soziala (1968-1977)
Kezka politikoak plazaratzen zituzten bertsolariek. Jaialdi handiak antolatu ziren. Bertsolari batzuk: Lopategi, Amuriza, Lazkao-Txiki, Lizaso.
Azken urteak (1977tik aurrera)
Garai honen gidari Xabier Amuriza jarri behar da. Bertso jarraiek indarra berreskuratu zuten. Bertso eskolen sorreraren ondorioz, bertsolaritza ikasiagoa bultzatu zen.
Bertsolari nabarmenak
Pernando Amezketarra (1764-1823)
- Amezketan jaio zen (1764).
- Erromantizismo aurrekoa. Bertsoen gaiak nekazaritzakoak eta eskolatu gabeak ziren.
- Bertsolaria eta plazagizona.
- ETBko lehen marrazki bizidunen protagonista izan zen (1994).
Bilintx (1831-1876)
- Bertsolaria eta euskal poeta erromantikoa.
- Erromantizismo garaikoa.
- Zorigaiztoko bizitza izan zuen.
- 20 urterekin hasi zen. Baserriko gaiak, amodiozko poemak, hizkuntza xumea eta bertso idatzietan trebea.
Pello Errota (1840-1919)
- Pedro Jose Elizegi. Asteasun jaio zen (1840). Pizkunde aurreko garaikoa.
- Errotaria eta bertsolaria.
- 1895ean Argentinara joan zen.
- Bertsolari umoretsua eta plaza bertsolari bikaina.
Xenpelar (1835-1869)
- Errenteria (1835).
- Erromantizismo garaikoa (Karlistaldiak).
- Nekazari eta kaleko giroko bertsoak.
- Eskolatua.
- Bat-bateko bertsoak eta bertso idatziak ere egin zituen.
Txirrita (1860-1936)
- Urrezko arokoa. Hernanin jaio zen (1860).
- Bertsolaria, idazlea eta poeta.
- Eskolatu gabea.
- Bazter guztietan kantatu zuen.
Kepa Enbeita (1878-1942)
- Pedro izena zuen eta «Urretxindorra» izenarekin ezaguna.
- Bertsozaletasuna etxean jaso zuen.
- Pizkunde aurrekoa (bertsolari eskolatua).
- Gaiak: euskara, aberria eta kristautasuna.
- Bertsolaritza tabernetatik plazetara eraman zuen.
Lazkao Txiki (1926-1993)
- Lazkao (1926).
- Bere garaiko bertsolari maitatuena.
- Gaiak: bakardadea, natura eta kezka politikoak.
- Azken bi aroetakoa (bertsolaritza soziala).
- Idazlea, nekazaria eta bertsolaria.
Jon Lopategi (1934-2019)
- Muxika (1934).
- Pizkunde garaikoa.
- Franco garaiko azken etapan ospetsu.
- Bertso eskolan irakasle.
Andoni Egaña (1961)
- Zarautz (1961).
- Bertsolaria.
- Bat-bateko bertsoetan ekarpen handia egin du.
Unai Iturriaga (1974)
- Durango (1974).
- Azken arokoa.
- Euskal idazle, abeslari eta bertsolaria.
Maialen Lujanbio (1976)
- Hernani, Gipuzkoa (1976).
- Bertsolaria eta idazlea.
- Euskal Herriko txapela jantzi zuen lehen emakumea (2009).
- Bertsozale Elkartean parte hartu eta emakumeen bertsolaritzaren arloan ikerketak egin ditu.
- Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia: 2009 eta 2017ko txapelduna (gaur egungo txapelduna).
- Berritasunak: doinu berriak, bertsoetan istorioak sortzeko gaitasuna, deskribapen zinematografikoak egiteko ahalmena.