Bertsolaritza: Tradiziotik Modernitatera Euskal Kulturan
Enviado por Chuletator online y clasificado en Plástica y Educación Artística
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,02 KB
Bertsolaritza 1:
Bertsolaritza, batez ere, bat-bateko inprobisazio kantatuarekin lotzen da. Bertsolariak kantatzeko unean bertan osatzen du bertsoa. Lehen berri esanguratsuenak XIX. mendekoak dira.
- Bertsolariak, herriaren ahots:
XIX. mendearen hasieran, euskararekiko kontzientzia piztu ondoren, hasi ziren bertsoak idatziz jartzen. Urrezko aroa ere deitu izan zaio XIX. mendeari, asko izan zirelako bertsolariak eta bikaina haiek utzi zuten bertso-altxorra. Bertso idatzien sortak "Bertso jarriak" izena hartzen du. Bertso jarrietan herriko albisteak, gerrako istorioak, emigrazioko testigantzak...
- Bertsolari eskolatuak eta eskolatu gabeak:
Bertsolari eskolatuak: Etxahun (Barkoxe, 1786-1862), Iparragirre (Urretxu, 1820-Ezkio-Itsaso, 1881), Bilintz (Donostia, 1831-1876) eta Otaño (Zizurkil, 1857-Argentina, 1910) dira aipagarrienak.
Bertsolari eskolatu gabeak:
Bertsolari eskolatu gabeak herri-bertsolariak ziren, bat-batean, elkarren aurkako desafioetan eta plazan aritzen zirenak batez ere. Haietako askok, hala ere, bertso jarriak ere egiten zituzten. Pernando Amezketarra (Amezketa, 1764-1823), Xenpelar (Errenteria, 1835-1869) eta Txirrita (Hernani, 1860-Altza, 1936).
Bertsolaritza 2: Tradiziotik modernitatera:
Gaur egun, bertsolaritza euskal kulturaren adierazpide indartsuenetakoa da, hainbat belaunalditako entzuleengana iristen jakin duelako. Bertsolaritzak gaur egun euskal kulturan duen sendotasunaren arrazoietako bat tradizioa eta modernitatea uztartzea da. Gaur egun bertsolaritzan jorratzen diren gaiak askotarikoak dira.
- Lehengo txapelketak:
Lehen txapelketa Donostian jokatu zen 1935ean eta Iñaki Eizmendi Basarri zarauztarrak irabazi zuen. Handik urtebetera Txirrita bertsolari famatua izan zen txapelduna. Urte hartan bertan hil zen! 1939an, gerra bukatutakoan, euskarazko adierazpen guztiak debekatu zituzten. Hogei urteko etenaldiaren ondoren, 1960an, txapelketa antolatzeko baimena lortu zuen Euskaltzaindiak.
- Bertsogintza berritzen:
1980ko eta 1982ko txapelketan, Xabier Amuriza bizkaitarra izan zen txapelduna. Amuriza mugarri izan da bertsolaritzan; poesia modernoari lotutako iruditeria eta doinu eta neurri berriak ekarri zituen.
- Gaur egungo bertsolaritza:
Azken hamarkadetan bertsolaritzak arrakasta ikaragarria lortu du.
90eko hamarkadan, Hitzetik Hortzera bertso-saioa emititzen hasi zen ETB.
Emakume bertsolariak gero eta gehiago dira bertsolaritzan eta gero eta parekideagoa da.
2005etik, Barakaldoko BECen egiten dira finalak, milaka lagunen aurrean.
Zer da Mugagabea:
Izen arruntak deklinabide-marka mugatuak zein mugagabeak har ditzake. Izen bereziak, berriz, marka mugagabeak hartuko ditu beti.
- Mugatua: gauza ezagunekin erabiltzen da, singularrean zein pluralean.
- Mugagabea: Gauza ezezagunak edo zehaztugabeak adierazteko erabiltzen dugu.