Bertsolaritza: Historia, Garapena eta Esperientzia Pertsonala
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Plástica y Educación Artística
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,75 KB
Bertsolaritza Euskal Herrian: Definizioa eta Hasierako Gutxiespena
Euskal Herrian, "bertsoa" aipatzean, bertsolariak bat-batean kantatzen duen zortziko, hamarreko edo dena delako bakoitza esan nahi da.
XX. mendearen hasieran, bertsolaritza gutxietsi egiten zen, hizkuntzaren aldetik traketsa zelako. Jakintsuentzat, taberna eta sagardotegietako jarduera horiek ez zuten arreta merezi, eta moral aldetik ere ez zen eredugarria, gordinkeria eta lizunkeria zirelako nagusi.
Bertsolaritzaren Bilakaera: Sagardotegietatik Aretora
Bertsolaritzari buruzko jarrerak eta iritziak aldatu egin ziren. Falta zen bakarra, bertsolariak sagardotegietatik atera eta aretoetara jasotzea zen. Eta 1935-36 urtean Euskal Herriko lehen bertsolari txapelketak egin ziren.
Gerra ondoren, 1960-1967an Euskaltzaindiak antolatuta, hamahiru urteko tarte bat eta gero, Euskaltzaindiak 1980 eta 1982koak ere antolatu zituen. Bertsozale Elkarteak 1986an hartu zion lekukoa, eta 1989tik aurrera, lau urtetik behin egiten da txapelketa hori.
Bertsolaritzaren Historia: Etapak
1960 baino lehenagoko guztia bat-bateko bertsolaritzaren historiaurretzat jotzen da. Ondorengoa, honela sailka daiteke:
- Entzuleria homogeneoko eta oihartzun sozial apaleko bertsogintza (1960-79):
- Bizi iraupeneko aldia (1960-73)
- Erresistentziazko bertsogintza (1973-79): eduki politikoa nabarmena da.
- Entzuleria anizkuneko bertsogintza (1980-98):
- Berrikuntza aroa (1980-90): bertso entzuleak estrategia politiko kontrajarrietan banatzen dira gero eta argiago.
- Bertsomaniaren aroa (1991-93): Hitzetik Hortzera programak audientzia handia du. Euskarazko irratiek toki uzten diote bertsolaritzari, aldizkari eta egunkariek ere. Bertsolaritza euskal kulturaren parte garrantzitsu bihurtzen da. Gainera, bertsolari asko, bertsolari eskoletan trebatuak izaten dira.
- Bertsomaniaren osteko belaunaldiak (1994-2003): herri giroan bertso zaletu eta bertsolari egin diren batzuk kenduta, orain gehienak dira bertsolari eskoletan ere ibiliak. Bertsolari berri gehienak ikasketa maila handikoak dira eta bat-bateko bertsolaritza inoiz baino prestatuago dago.
Esperientzia Pertsonala Bertsolaritzarekin
Nire kasuan, bertsolaritzaren inguruan pixka bat mugitu arren, ez da izan nire zaletasun nagusia. Nahiz eta eskolako txapelketa batzuetan garaile atera, nik egindako bertsoak ez dira beste munduko gauza bat. Errima erreza dutenekoak izan dira beti, burua gehiegi jan barik.
Eskolako txapelketak aparte, gogoan dut behin, benetako bertsolaritza txapelketa batera joan nintzela, 2005eko Euskal Herriko txapelketara. Txikia nintzen, BEC-en izan zen eta Andoni Egaña atera zen irabazle. Oroitzapen polita dut.