Bertsolaritza: Euskal Kultura eta Historia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Plástica y Educación Artística

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,71 KB

Zer da Bertsolaritza?

Bertsoak bat-batean sortzeko eta kantatzeko artea da. Bertsolariak gai bati buruzko iritzia emateko, istorio bat kontatzeko edo beste bertsolari batekin txantxetan aritzeko gai dira, beti ere neurri eta errima jakin batzuk errespetatuz.

Bertsolaritzaren Historia

Bertsolaritza mendeetan zehar euskal gizartean sortu eta bilakatu da. Bi tradizio nabarmentzen dira bertsolaritzaren barruan: Bertsolaritza idatzia eta Ahozko bertsolaritza. Tradizio bakoitzak bere ezaugarriak eta garapenak eduki ditu. Bi tradizioak bata bestearen eskutik garatu zirela hasieratik, baina gaur egundaino iritsi diren froga zaharrenak idatzizkoak dira.

Bertsolaritza Idatzia

Bertso hauek idatzi egiten ziren, eta forma eta gai oso landuak izaten zituzten.

  • Lehenengo aztarnak XV. mendean kokatuak daude. Ezkontzetan kantatzen ziren bertsoak: profasadoreak eta eresiak bezala identifikatzen dira.
  • Mendeak aurrera joan ahala, bertso ugari aurkitzen ditugu. XIX. mendeko Gerra Karlistak bertso sorta ugariren gai izan ziren.
  • XIX. mende horretan bertso-guduak, bertso idatzien lehiaketak, nagusitu ziren. Pernando Amezketarraren bertso ugari bildu ziren horrela.
  • Azkenik, XX. mendean tradizio idatzia gutxitzen hasi zen eta herri ezberdinetako jaietan biltzen hasi ziren. Txirrita izan zen garaiko bertsolari garrantzitsuenetako bat.

Ahozko Bertsolaritza

Ahozko bertsolaritza edozein gairen inguruko bertso inprobisatuak sortzea zen. Gaur egun beste hizkuntzetan antzekotasuna duten kasuen artean, adibidez, “batallas de gallos” daude. Baina bertsoak askoz ere konplexuagoak dira.

Ahozko bertsolaritzaren arazoetako bat da aurreko mendeetako ahozko bertsoak gaur egunera iristea oso zaila izan dela (batzuetan entzuleek idazten zituzten, baina ez beti).

Gertakari garrantzitsua izan zen 1801. urtean Villabonako herriko plazan bi bertsolariren arteko desafiora 4.000 pertsona gerturatu zirenean. Gertakari hau bertsolaritza garaikidearen hasiera ofizialtzat hartzen da. Ahozko literaturaren esparruan kokatzen dugu bertsolaritza.

Gaur Egungo Egoera

1997. urtetik aurrera, bertsoek telebista, irrati eta bestelako plataformetara salto egin zuten. Liburuak idatzi dira eta bertsolaritzaren historiari garrantzia eman zaio. Gaur egun, bertsolaritzak garrantzi handia du euskal kulturan.

Bertsolari Aipagarriak

Txirrita (1860-1936)

Txirrita 1860an jaio zen Hernanin. Bere garaiko bertsolari hoberena izatera iritsi zen. 1935ean, Euskal Herriko lehen bertsolaritza txapelketan bigarrena izan zen. Hurrengo urtean, 1936an, Txapelketa irabazi zuen. Urte berean, 1936an, hil zen.

Maialen Lujanbio (1976-)

Emakumeak azken urteetan geroz eta leku gehiago egiten joan dira bertsogintzan.

  • Maialen Hernanin jaio zen 1976an. Hirutan lortu du Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko finalera sailkatzea. Txapelketa irabazi zuen lehen emakumea bilakatu zen.
  • Bere lorpena emakume guztien lorpentzat du.

Bertsolari Txapelketa Nagusia

  • Bertsolari Txapelketa Nagusia lau urtean behin egiten da.
  • Bertan, bertsolariek unean ematen zaizkien hainbat gairi buruzko bertsoak inprobisatu behar dituzte.
  • 1935. urteko Bertsolari Eguna deituriko lehiaketa lehenengo txapelketatzat hartzen da.
  • 1935: 20 bertsolari bakarrik lehiatu ziren egun bakar batean eta Basarrik jantzi zuen txapela.
  • 1960: Gerrak eta frankismoak eraginiko etenaldi luzearen ondoren, Basarrik bere bigarren txapela janztea lortu zuen, ia 26 urte beranduago.
  • 2009: Maialen Lujanbio izan zen txapeldun, txapeldun bilakatu zen lehen emakumea.

Entradas relacionadas: