Berridazketak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,61 KB

1. Zurrumurruen arabera, aberatsetan aberatsena da aktore hori

  • Ez dago aktore hori baino aberatsagorik

2. Ikastolako zuzendariak tresna guztiak kutxa batean sartzeko erregutu zigun

  • Ikastolako zuzendariak tresna guztiak kutxa batean sar genitzan erregutu zigun

3. Kanpora irten eta haize fina sentitu nuen aurpegian

  • Kanpora irten orduko haize finak jo ninduen aurpegian

4. Inork ez du esango hori ondo eginda dagoenik

  • Ez dago inor hori ondo eginda dagoela esango duenik.

5. Zuen etxea ez da txikia. Baina gurea handiagoa da

  • Zuen etxea gurearen aldean txikiagoa da

6. Batzuk egia jakin nahian etortzen dira. Horiei bakarrik erakutsiko diet zuzeneko bidea

  • Egia jakin nahian etortzen direnei baino ez diet erakutsiko zuzeneko bidea

7. Horrelako zoritxarra gure auzoko gizajoari gertatzea ere

  • Nori eta horrelako zoritxarra gure auzoko gizajoari gertatu behar!

8. Jokalariak gola sartzen duen une berean milaka ikusle altxatu eta oihuka hasten dira; horixe da futbolaren zirrararen erakuslerik onena. 

  • Jokalariak gola sartzen duen une berean milaka ikusle altxatu eta oihuka hasteak erakusten du ondoen futbolaren zirrara.

9. Mirenek Josebari eta honek hari esandako hitzak urruntasunaren eraginez bere hartan geratu ziren, itzalita

  • Mirenek eta josebak elkarri esandako hitzak urruntasunak eraginda bere hartan geratu ziren, itzalita.

10. Lanean aurrera egin ahala, irtenbidea errazago ikusi genuen

  • Zenbat eta lanean aurrerago egin, orduan eta errazago ikusi genuen irtenbidea

Entradas relacionadas: