Berrezarkuntzako Testuak: Analisia eta Testuingurua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,91 KB

Berrezarkuntzako Testuak (1874-1923): Analisi Historikoa

Hurrengo testuak Espainiako Berrezarkuntza garaikoak dira (1874-1923). Garai honetako testu esanguratsuenak aztertuko ditugu, haien egileak, hartzaileak eta testuinguru historikoa kontuan hartuta.

1876ko Konstituzioa (1876-06-30)

Espainiaren funtzionamendu politikoa arautzeko promulgatutako oinarrizko legea (testu juridikoa) da. Egile kolektiboa: garaiko erregearen izenean parlamentuak promulgatutako konstituzioa da. Hartzailea ere kolektiboa zen: testua espainiar guztientzat promulgatu eta argitaratu zen. Berrezarkuntza garaian (1874-1923), Alfonso XII.aren garaian (1875-1885) idatzi zuten.

ABCren Editoriala

Gaurkotasuneko gai bati buruz egunkari baten iritzia adierazten duen artikulua (editoriala) da. Egilea kolektiboa: egunkariaren erredakzioko taldeko kideak edo kazetari espezializatuak dira. Hartzailea ere kolektiboa da: egunkariaren irakurleak izango dira. Berrezarkuntzako garaikoa da.

Joaquin Costaren Oligarquía y Caciquismo Lanaren Pasartea (1901)

Aztertu beharreko izkribu hau Oligarquía y caciquismo izeneko liburutik hartuta dago, kritika sozial eta politikorako idatzitako saiakera bat zen (testu narratiboa). Egile indibiduala Joaquin Costa izena zuen Aragoiko legegizona da, mugimendu erregenerazionistako pentsalari nagusia izandakoa. Testua espainiar guztientzat (hartzaile kolektiboa) idatzi eta argitaratu zen, Berrezarkuntza garaian, Maria Kristina Habsburgokoaren erregeordetzan (1885-1902).

Federico Echevarriaren Hitzaldia Librekanbismoari eta Protekzionismoari Buruz (1893-12-09)

Proposatu zaigun agiri hau garaiko agintari espainiarren politika ekonomikoa hizpide duten ahozko adierazpen kritiko batzuk dira (testu politikoa). Diskurtsoaren egilea indibiduala da: Bizkaiko burgesia industrialaren kide nabarmena izan zen, Bizkaiko siderurgia batzuen jabea eta Euskal Produzitzaileen Ligako presidentea. Testuaren hartzailea kolektiboa da: harekin bilduta zeuden beste enpresa batzuen ordezkariak ziren. Berrezarkuntza garaian (1874-1923) kokatu beharreko agiria da – Maria Kristina Habsburgokoaren erregeordetzan.

Vicente Blasco Ibáñezen El Intruso Elebarriaren Pasartea (1904)

Aztertu beharreko agiri hau literatur-lan (nobela) naturalista batetik hartutako zatia (testu narratiboa). Egile indibiduala: ideia errepublikazaleak zituen kazetari, idazle eta politikari valentziar ospetsua da. Hartzaile kolektiboa: haren garaiko literaturazaleentzat idatzi zuen (helburu publikoa). Berrezarkuntza garaian (1874-1923), Alfonso XIII.aren erregealdian (1902-1931) argitaratu zen.

Euskeldun Batzokijaren Estatutuak (1894)

Aztertu beharreko testu hau hastapenetako euskal nazionalismoaren biltoki baten barne-araudia zehazten duen agiri juridikoa da. Sabino Arana Goiri euskal politikariaren eraginpean zegoen talde batek idatzitako testua da. Hartzailea ere kolektiboa da, mugimendu politiko berrira erakarri nahi zuten (Bilbo aldeko) jende euskaltzalea. Berrezarkuntza garaian (1874-1923), Maria Kristina Habsburgokoaren erregordetzan (1885-1902) idatzi eta argitaratu zen.

La Lucha de Clases Astekariko Artikulua (1896-05-23)

Aztertu beharreko agiria Bizkaiko langile mugimendu sozialistak helburu politikoekin argitaratzen zuen kazeta batetik hartutako testu narratiboa da. Egilea PSOE tradizio sozialista marxistako alderdia da eta testu hau euskal industrigune eta meategietan sortutako langile klasearentzat idatzi eta Errestaurazio garaian (1874-1923), Maria Kristina Habsburgokoaren erregeordetzan argitaratu zen.

Entradas relacionadas: