Berrezarkuntzako Monarkia: Canovasen Sistema

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,63 KB

Berrezarkuntzako Monarkia

Berrezarkuntza sistemaren sorrera (1874. urtean)

Berrezarkuntza-prozesuaren Jatorria

Berrezarkuntza-prozesuaren jatorria Seiurteko Demokratikoan eta Serranoren gobernuaren prestaketa lanaren emaitza izan zen: Alfontso XII.a erregea izendatzea. Horrek Borboiko etxearen monarkia berrezartzea ekarri zuen. Helburua Isabel II.aren semea tronuan jartzea zen. Planaren protagonista Antonio Canovas del Castillo izan zen. 1870eko ekainean Isabel II.ak abdikatu eta erregetza semeari utzi zion.

Bismarck-en Aroa eta Testuingurua

Bismarck-en aroan, nazioartean irtenbide moderatuen aldeko joera zegoen. Canovasek testuinguru hori aprobetxatu zuen, alderdi alfontsotar bat sortuz. Alderdi horren programa liberalismoa eta Alfontsoarenganako fideltasuna defendatzera mugatu zen. Programa horrek bakea eta ordena laburbildu zituen, eta erdi eta goi mailako klaseak erakarri zituen.

Martinez Camposen Altxamendua eta Sandhurst

1874ko abenduan, Martinez Campos jenerala Sagunton altxatu zen, baina Canovasek ez zuen hori ondo ikusi. Arrazoiak:

  • Armada botere zibilaren eta sistema konstituzionalaren menpe jarri nahi zuen.
  • Alderdi moderatuko kide nabarmenek jabetza handiak zituzten.

1874ko abenduan, Canovasek Sandhursteko Manifestua idatzi zuen. Manifestu hau Canovasek idatzi eta erregeak sinatu zuen.

Berrezarkuntza Proiektuaren Ardatzak

Berrezarkuntza proiektuaren ardatzak hauek izan ziren:

  1. Monarkia konstituzionalaren izaera irekia eta integratzailea.
  2. Tradizio katolikoa eta askatasuna bateragarriak izateko beharra.
  3. Aurreko bi konstituzioak (1845ekoa eta 1869koa) gainditzea.

Canovasen Sistemaren Oinarriak

Sistemaren ideia nagusiak hainbat eraginen fusiotik jaio ziren. Honako ezaugarriak eduki zituen:

  1. Pragmatismoa (praktikan jartzea) politikan, jarrera dogmatikoetatik (elizak jartzen dituen ideiak/teoriak) aldenduta.
  2. Espainiako konstituzio historikoa defendatzea, ohiturak eta historia oinarri hartuta.
  3. Erregearen eta gorteen arteko subiranotasun partekatua, subiranotasun nazionalaren ordez. Printzipio monarkikoa eta Canovasek gorteekin egindako akordioa.
  4. Pesimismoa, Espainiaren gainbeheraren historiaren azterketa.
  5. Armada: erregea zen agintari gorena, politikaz at egoteko beharra.
  6. Hauteskunde-sistemaren oinarrian hautesleen abstentzioa eta iruzurra, txandakatze sistema bermatzeko.

Entradas relacionadas: