Berrezarkuntza eta Nazionalismoaren Sorrera Europan
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,74 KB
Berrezarkuntza: Ordena Politiko Tradizionala Berrezartzea
Napoleon garaitu ondoren, liberalismoaren aurkako erreakzio bat gertatu zen. Potentzia garaileek (Britainia Handia, Austria, Prusia eta Errusia) eta Frantziako monarkia berriak (Luis XVIII.a Borboikoa) Vienan bildu ziren, ordena politiko tradizionala berrezartzeko. Aurreko egoerara itzultzeko ahalegin horri Berrezarkuntza deitu zitzaion.
Berrezarkuntzaren sistema Metternich austriarrak asmatu zuen, botereen arteko oreka sortzeko eta mugimendu iraultzaileak geldiarazteko.
Berrezarkuntzaren FASEAK eta Europako Mapa Berria
Vienako Biltzarrean, Europako potentziek mapa berria antolatu zuten:
- Austriak: Bere aginpidea ezarri zuen Italiako iparraldean.
- Prusiak: Bere eragina handitu zuen Germaniar Konfederazioan.
- Errusiak: Mendebalderantz hedatu zen, Polonia eta Finlandia hartuz.
- B. Handiak: Itsas nagusitasuna seguratu zuen.
- Suediak: Norvegia bereganatu zuen.
- Herbehereak: Belgika, Holanda eta Luxenburgo erreinu berria sortu zen.
- Frantziak: Iraultzaren aurreko mugetara itzuli zen. Luis XVIII.ak ez zuen absolutismoa berrezarri, eta iraultzan sortutako erakunde asko gorde ziren.
Aliantza Santua: Iraultza Kontrolatzeko Ituna
Vienako Biltzarretik ateratako mapak ia mende osoa iraun zuen. Horrez gain, potentzia absolutistek (Errusia, Frantzia, Prusia eta Austria) hitzarmen bat sinatu zuten, Aliantza Santua. Honen helburua argi zegoen: edozein herrialdetan esku hartzeko eskubidea ematea, matxinada iraultzailearen arriskua ikusten bazuten. Horrela, iraultza gehiagorik ez sortzea lortu nahi zuten.
Nazionalismoa: Nazioaren Sentimendua
Zer da Nazionalismoa?
Iragan komun bat, hizkuntza eta kultura propioa zuten herri baten parte izateko sentimendua zuten gizataldeek nazio bat osatzen zuten. Horren arabera, herri bakoitzak estatu bat eratzeko eskubidea zuen.
Pentsamenduaren Jatorriak
Bi korrontetan du jatorria:
- Nazionalismo liberala: Politikari italiarrek zabaldu zuten ideia; horietako bat Giuseppe Mazzini izan zen.
- Nazionalismo idealista: Jatorri alemanekoa eta erromantizismoaren eragina duena.
Pertsonaia Garrantzitsuak
Metternich: Austria kantzilerra Berrezarkuntzaren garaian. Vienako Biltzarrean antolatzailea eta Aliantza Santuaren defentsa-sistemaren sustatzailea. 1848an, Vienako iraultzaren ondorioz, kargutik kendu zuten.
Orleansekoa (Luis Filipe): 1830eko iraultzaren ondorioz, Frantziako errege izendatu zuten. Errege liberala izan zen, baina burgesia handiarentzat gobernatu zuen. Horrek 1848ko iraultza eragin zuen. Horren ondorioz, abdikatu egin zuen, eta II. Errepublika aldarrikatu zen.
Gilen I.: Prusiako erregea. Otto Von Bismarckekin batera, Alemania batzeko prozesuaren sustatzailea izan zen. 1871an, Frantzia garaitu ondoren, Alemaniako II. Reich-eko enperadore izendatu zuten.
Napoleon Bonaparte (III.a): Frantziako II. Errepublikaren presidente hautatu zuten 1848an. 1852an, estatu kolpe baten ondorioz, bere burua enperadore izendatu zuen, Napoleon III.a izenarekin. 1870ean, Prusiaren aurkako gerra galdu ondoren, abdikatu egin zuen.
Garibaldi: Politikari eta militarra. Italia batzeko prozesuan hartu zuen parte. Alkondara Gorrien espedizioa antolatu zuen. Horretan, Borboi erregea kanporatu zuen, eta Bi Sizilietako erreinua hartu zuen Italiarentzat.
Otto Von (Bismarck): Prusiako lehen ministroa Gilen I.aren erregealdian. Alemania batzeko prozesuaren sustatzailea. 1871an, Gilen I.a Alemaniako enperadore bihurtu zenean, kantziller izendatu zuen.
Viktor II.a: Piemonte-Sardiniako erregea. Cavourreko kondearekin batera, Italiako batasunaren eragilea. 1861ean, Italiako Lehenengo errege bihurtu zen.
Frantzisko I.a: Austriako enperadorea. 1848ko iraultzaren ondorioz tronura igo zen eta ia 70 urtetan zehar enperadore izan zen. Austria-Hungariako monarkia duala ezarri zuen. Nazionalitateen arazoak gogor erreprimitu zituen.
Benjamin (Disraeli): Politikari kontserbadore britaniarra. Lehen ministroa izan zen Viktoria erreginaren garaian. Politika kolonialista sustatu eta bozkatzeko eskubidea zabaldu zuen.
Jules (Ferry): Frantziako politikaria III. Errepublikaren garaian, lehen ministroa izan zen. Hainbat lege egin zituen eta bere lana erabakigarria izan zen Frantzia demokratizatzeko prozesuan.