Berrezarkuntza Garaiko Dokumentu Historikoen Azterketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 15,3 KB

Berrezarkuntzaren Testuinguru Orokorra

  • Seiurteko Demokratikoaren desegonkortasuna eta eraginkortasun falta.
  • Sektore batzuk liberalismoa arriskuan zegoela konturatu ziren.
  • Pertsona baten inguruan elkartu ziren: Alfontso XII.a.
  • Isabel II.a tronutik abdikatzera behartu zuten.
  • Alderdi Alfontsinoa eta Sandhursteko adierazpena.
  • Berrezarkuntzaren oinarriak:
    • Konstituzioa (labur azaldu).
    • Monarkia.
    • Txandakatze sistema.
  • Alfontso XII.aren erregealdia.

1876ko uztailaren 21eko Legea

Sailkapena

Lehen mailako testua, Madrilgo Aldizkari Ofizialean argitaratua. Juridikoa (legea eta artikuluak) eta Politikoa (foruen deuseztapena).

Autorea: Gorte Kontserbadoreak (Antonio Cánovas del Castillo) eta Erregea

Cánovas del Castillo: Espainiako estatu zentral eta konstituzional moderatua sortu zuen. Malagan jaioa, Arrasaten hila. Politikari eta historialari garrantzitsua. Berrezarkuntzaren irudi nagusia eta alderdi kontserbadorearen burua.

Hartzailea: Espainiako herritarrentzat zuzendua, publiko orokorrari (bereziki Euskal Herriko biztanleei).

Noiz, non eta une historikoa: Madrilen, 1876ko uztailaren 25ean. Berrezarkuntza garaiaren hasieran, Alfontso XII.a errege zela eta Hirugarren Gerra Karlista amaitu berri zela.

Helburua: Euskal Foruak behin betiko deuseztatzea.


Analisia

Ezaugarriak: Sarrera bat eta artikuluak.

Sarrera

  • Erregea: Alfontso XII.a.
  • Errege mota: Botere guztiak ez dituen erregea.
  • Konstituzioa: Onartua.

Artikuluak

  • 1. artikulua: Gobernuak deitzen duenean, Euskadiko biztanleak armadan zerbitzua egitera behartuta egongo dira (lehen pribilegioei esker ez zen beharrezkoa). Espainiari zergak ordaindu beharko zaizkio, zentralismo politikoaren isla gisa.
  • 2. artikulua: Euskadiko gizonek soldadu kuota bat aurkeztu beharko dute Espainiako armadan.
  • 3. artikulua: Euskadiko biztanleak zergak ordaintzera behartuta daude. Pertsona bakoitzak dituen irabazien arabera gehiago edo gutxiago ordaindu beharko du.
  • 4. artikulua: Foruen inguruan erreforma batzuk egingo dira Espainia osoaren hobe beharrez (eta Euskal Lurraldeen hobe beharrez), foruak behin betiko kentzeko.

Testuingurua

  • Hirugarren Gerra Karlista: Nortzuk ziren karlistak? Gerraren nondik norakoa.
  • Amadeo I.aren erregealditik Hirugarren Gerra Karlistara.
  • Alfontso XII.aren erregealdia (labur).
  • Berrezarkuntzaren ezaugarriak (gainetik).

Ondorioa

  • Mendeetan zehar Euskal Herriak zituen pribilegioak galdu zituen.
  • Kontzertu Ekonomikoa lortu zen (euren diru propioa kudeatzeko ahalmena).
  • Euskal lurraldeetan, gaur egun ere eragina izan du (osasun publikoa, telebista kanala, etab.).

1876ko Konstituzioa

Sailkapena

  • Lehen mailakoa.
  • Politikoa: Ideologia baten defentsa (Berrezarkuntza politikaren legedia zehazten du).
  • Juridikoa: Konstituzio artikuluak.

Autorea: Aurreko legearen egile berberak (Gorte Kontserbadoreak eta Erregea).

Hartzailea: Espainiako herritarrentzat zuzendua, publiko orokorrari.

Noiz, non eta une historikoa: Madrilen, 1876ko ekainaren 30ean. Berrezarkuntza garaiaren hasieran, Alfontso XII.a errege zela.

Helburua: Sistema politiko berriaren oinarriak herritarrei aditzera ematea eta zabaltzea.


Analisia

Sarrera bat eta artikuluak.

Sarrera

  • Erregea: Alfontso XII.a.
  • Errege mota: Botere guztiak ez dituen erregea.
  • Konstituzioa: Onartua.

Artikuluak

  • 11. artikulua: Espainiako erlijio ofiziala Katolikoa da. Elizaren gastuak gobernuak ordainduko ditu. Gainerako erlijioak pribatuan jarraitzeko askatasuna dago, baldin eta erlijio katolikoari errespetua gordetzen bazaio.
  • 13. artikulua: Gizabanakoen eskubideen onarpena eta askatasunen adierazpena (liberalismo garaian ezarritakoak). Horri esker, alderdi politikoak indartu ziren: Errepublikanoa, Sozialista, Anarkista, etab.

Botere Banaketa

  • 18. artikulua: Legeak egiteko ardura Gorteek eta Erregeak dute.
  • 19. artikulua: Gorteak bi ganberatan banatuta daude: Senatua eta Kongresua.
  • 20. artikulua: Senatariak interesen arabera aukeratzen dira: bozka bidez, erregeak aukeratutakoak eta oligarkek aukeratutakoak.
  • 28. artikulua: Diputatuak hauteskundeen bidez aukeratzen dira. Hasieran errolda sufragioa zen, 1890ean gizonezkoen sufragio unibertsala ezarri zen arte.
  • 50. artikulua: Erregeak legeak betearazi behar ditu.
  • 75. artikulua: Espainia osoan legedi berbera ezartzen da (zentralizazioa). Foru bakarra ezarri zen, Euskal Herriko pribilegioak (foruak) deuseztatuz.

Ondorio Orokorra (1876ko Konstituzioa eta Berrezarkuntza)

  • Ideia liberalak finkatu ziren.
  • Egonkortasun uneak ekarri zituen, absolutismoa behin betiko desagertuz.
  • Denbora gehien indarrean egon zen konstituzioa izan zen, 1923ra arte, Primo de Riverak estatu kolpea eman zuen arte.
  • Berrezarkuntzaren politikaren gakoa eta justifikazioa izan zen.
  • Alderdi politikoen iritziak baztertu zituen.
  • Hasieran funtzionatu zuen, alderdi politikoetan indarra zegoelako.
  • Berrezarkuntza sistema kolokan jarri zen, krisian sartuz.

Joaquín Costaren "Oligarquía y Caciquismo" lanaren pasartea

Sailkapena

  • Lehen mailakoa.
  • Politikoa: Oligarkia eta Kazikismoa kritikatzen ditu (Erregenerazionismoa defendatuz).
  • Narratiboa: Liburuaren pasarte bat da.

Autorea: Joaquín Costa

Historialari, ekonomialari, idazle, politikari eta legegizona zen. Aragoin jaioa. Erregenerazionismo mugimenduaren pentsalari eta sortzaile nagusia izateagatik ezaguna. Idazle eta politikari amorratua zen, Espainiako egoera faltsu (hauteskundeak) eta desegonkorraren aurrean hainbat kritika eta liburu idatzi zituen.

Hartzailea: Publiko orokorra. Bere liburua erosi zuten pertsona guztiak. Liburuaren pasarte batzuk prentsan argitaratu ziren, Espainia osora zabalduz.

Noiz, non eta une historikoa: Madrilen, 1901ean. Maria Kristinaren erregeordetzaren azken urteetan, Espainia krisi larri batean zegoen (koloniak galtzear zeuden).

Helburua: Berrezarkuntzako sistema kritikatzea, bereziki oligarkiaren eta kazikeen irudia eta eragina salatuz.


Analisia

Sarrera bat eta hiru paragrafo ditu, Joaquínen liburuaren pasarte bat izanik.

Sarrera

Gobernuko politikariek (bere esanetan "faktoreak") zein postu betetzen duten azaltzen du.

1. Paragrafoa

Faktoreak zeintzuk diren azaltzen du: Oligarkia, Jauntxoak (kazikeak) eta Gobernadore Zibila.

  • Oligarkia: Gutxietsi egiten ditu ("primates" deituz), fundamentu gabekoak eta arduragabeak direla adieraziz.
  • Kazikeak: "Jauntxoak" deitzen die, lur eremu handien jabeak direla eta gizartean influentzia handia dutela azpimarratuz.
  • Gobernadore Zibila: Gobernuaren eta herritarren arteko organoa da.

Hiru faktore hauek Espainia nazioa etsipenera eramaten dutenak direla dio.

2. Paragrafoa

Faktoreak alderdietan nola banatzen diren azaltzen du. Ez dituzte espainiarrak benetan ordezkatzen; benetan espainiarrak direnak egon behar dute boterean.

3. Paragrafoa

Hauteskundeak faltsuak direla eta oligarkiak eta kazikismoak duten gehiegizko boterea kritikatzen du.


Testuingurua

  • Maria Kristinaren erregeordetzara nola iritsi zen.
  • Maria Kristinaren erregeordetzako arazoak:
    • Barne egoera.
    • Kanpo egoera.
  • Espainian tentsioa: Erregenerazionismoa sortu zen.

Ondorioa

  • Berrezarkuntza sistema XX. mende hasieran krisi sakon batean sartu zen.
  • Erreforma batzuk egin ziren, baina ez zuten oligarkien eta kazikeen boterea gutxitu.
  • Oposizioak bere desadostasuna adierazi zuen, baina alderdien arteko adostasun faltagatik ez zen nahikoa izan gobernua presionatzeko.
  • Berrezarkuntzako gobernuak jarraitu zuen.
  • Joaquín Costak bere liburuan kritikatzeaz gain, irtenbideak ere proposatu zituen.

Federico Echevarriaren hitzaldia: Librekanbismoa eta Protekzionismoa

Sailkapena

  • Jatorria: Lehen mailako testua, Federicok emandako mitin baten hitzak dira. Publikoa.
  • Edukiera: Diskurtso politikoa.

Autorea: Federico Echevarria

Euskal industria-enpresaburu arrakastatsua izan zen. Bilbon jaioa, familia xume batean. Jatorri horrek ez zion eragotzi bere anaiarekin batera "La Vizcaya" enpresa sortzea, izugarrizko arrakastarekin. Horri esker, beste industriekin eta herrialdeekin harremanak egiten hasi zen. 1902an, "Altos Hornos de Vizcaya" enpresa sortu zuten.

Politikari amorratua ere bazen, liberal konbentzitua zehazki. Inplikazio politiko hori Gerra Karlistan nabarmendu zen, Bilboko zinegotzi izatera iritsi baitzen.

Hartzailea: Merkataritzaren aurkako mitinean zeuden pertsona guztientzat.

Noiz, non eta une historikoa: 1894an, Berrezarkuntza garaian, Maria Kristinaren erregeordetzan. Industrializazio garaia nabarmentzen hasi zen, eta Bizkaiko garapena bereziki azpimarragarria zen.

Helburua: Espainiak Alemaniarekin egindako itun librekanbista indargabetzea eskatzen du, tokian tokiko garapena sustatzeko.


Analisia

Federicok emandako mitinaren zati txiki bat da. Bi paragrafo bereizten dira: kexa erakusten duena eta ondorioak.

1. Paragrafoa

Espainiaren eta Alemaniaren arteko harremana aipatzen da, itun librekanbista baten bidez. Librekanbismoak ekarriko dituen kalteak azpimarratzen ditu. Enpresa gehienak protekzionismoaren arabera sortu direla dio.

2. Paragrafoa

Eskakizuna: Itun librekanbista indargabetzea, nazio osoa kaltetuko lukeelakoan.


Testuingurua

  • Berrezarkuntza garaia: Maria Kristinaren erregeordetza.
  • Industrializazioa: Euskal Herriko eta bereziki Bizkaiko industrializazio garaia.
  • Librekanbismoa: Herrialdeen arteko merkataritza askea, inolako zerga mugarik gabea.
    • Onurak: Garapena sustatu, produktu ugariagoak, kalitate hobeko produktuak.
    • Kalteak: Enpresa ertain-txikiak ezin ziren lehiaketan sartu.
  • Proteksionismoa: Atzerriko produkzio inportazioak mugatzen zituen politika ekonomikoa, barneko produktuaren kontsumoa sustatzeko.
    • Kalteak: Lehiakortasun eza (estankamendua), produktu eskasia, prezioen igoera.

Ondorioa

  • Protesta hauen ondorioz, Alemania eta Espainiaren arteko itun hori bertan behera geratu zen.
  • Neurri protekzionista zorrotzak jarri zituzten, barne industria garatzeko aukera emanez.
  • Bizkaiko industrializazioa, metalurgia eta siderurgiaren garapena nabarmena izan zen, nagusitasuna lortuz.
  • Federicok (oligarkek) bezalako enpresaburuek Berrezarkuntza garaiko gobernuan zuten eragina azpimarratzekoa da.

Euskaldun Batzokijaren Estatutuak

Sailkapena

  • Lehen mailako testua, 1894an idatzi eta argitaratua.
  • Edukiera:
    • Politikoa: Ideologia baten ingurukoa.
    • Juridikoa: Euskal nazionalismoaren barruan bat egiten duten elkartearen inguruko arauak ematen dizkigu.

Autorea: Sabino Arana

Euskal politikaria, historialaria, idazlea eta abertzalea izan zen. Euskal lurraldeek antzina izandako oinarri historikoak izpide hartuta, industrializazioak ekarritako aldaketa sozial eta ideologikoek kezkatuta, euskal nazionalismoaren sortzailea izan zen.

Antzinateko politikez gain, euskal arrazaren garbitasuna, euskararen defentsa eta katolikotasuna azpimarratu zituen. Ikurriña, Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ) eta Eusko Abendaren Ereserkia (himnoa) sortu zituen.

Oso gazte hil zen, 38 urterekin, giltzurrunetako gaitz baten ondorioz. Ideia politikoen ondorioz espetxeratu zuten.

Hartzailea: Euskal nazionalismoarekin bat egiten duten pertsona guztiei zuzendua. "Bizkaitarra" aldizkari batean argitaratua, publiko orokorrarentzat.

Noiz, non eta une historikoa: 1894. urtean, Maria Kristinaren erregeordetza garaian. Espainiako industrializazio garaian, industrializazioarekin batera ideologiak indartzen hasi ziren, eta langile mugimenduak sortu ziren.

Helburua: Euskal Nazionalismoaren Elkartearen arauak finkatu, idatzi eta jendaurrean ezagutaraztea.


Analisia

Artikuluetan banatuta dago. Ez dago osorik, dokumentu originalak 110 artikulu zituen.

  • 1. artikulua: Elkartearen helburua aipatzen du: antzinako usadioetan (ohituretan) eta katolikotasunean oinarrituta, ideologia berdineko pertsonak elkartzeko lekua izatea.
  • 2. artikulua: Elkartearen izenaren inguruan hitz egiten du, eta Sabino Aranak idatzitako arau edo legeen arabera finkatuko dela adierazten du.
  • 3. artikulua: Elkarteak jarraituko duen fedea edo erlijioa Eliza Katolikoa dela adierazten du.
  • 4. artikulua: Foruak berreskuratzeko nahia adierazten da. Hori lortzeko, euskal arraza garbia eta euskara baliatuko dira, euskara tresna gisa erabiliz.
  • 5. artikulua: Nazionalismoaren oinarriak zeintzuk diren aipatzen ditu: Jaun Goikoa eta Lege Zaharra. Horien arteko oreka eta harmonia ezartzen ahaleginduko direla dio (ideologia oso kontserbadorea da).
  • 6. artikulua: Oinarriak (bi zutabeak) bereizi egin behar direla adierazten du: batek (Jaun Goikoa) erlijioaren inguruko erabaki guztiak hartzeaz arduratuko da, eta besteak (Lege Zaharra) arau politikoak finkatzeaz.
  • 7. artikulua: Erlijio kontuek pisu gehiago izango dutela politikoek baino.
  • 8. artikulua: Bizkaia Euskal Nazionalismoaren erdigunea izango dela adierazten du, baina gainerako euskal lurraldeetan ere nazionalismo hori zabaldu daitekeela. Euskal lurraldeen arteko konfederazioa sortu daitekeela eta Euskal Herriko lurralde bakoitzak bere autonomia eta erabakiak hartzeko eskumena izango dituela.

Testuingurua

  • Industrializazioa: Hasierako fasea. Nola hasten da industrializazioa? (modu laburrean). Aurrekari horietan industria guztiak aipatu, baina bereziki:
    • Meatzaritza.
    • Metalurgia.
  • Langile mugimendua: Anarkismoa eta Sozialismoa (labur).
  • Nazionalismoa: Ondo azaldu.

Ondorioa

  • Batzokiaren sorrera ahalbidetu zuen legedia izan zen.
  • Euskal nazionalismoaren barruan, XIX. mendean, EAJ sortu zen. Zer motatako alderdia zen? Kontserbadorea eta katolikoa. Zergatik? "Jaun Goikoa eta Lege Zaharra" leloaren ondorioz.
  • Euskal nazionalismoaren zatiketa.

Entradas relacionadas: