Berpizkundeko Eskultura: Quattrocento eta Cinquecento

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,42 KB

Berpizkundeko Eskultura

XIV. mendeak ideia humanistak eta pentsamolde aldaketa handia ekarri zituen: arrazoian oinarritutako pentsaera antropozentrista nagusitu zenez, gizakia unibertsoaren erdigune bihurtu zen.

Ezaugarri nagusiak

  • Gizakia eredutzat hartu: Anatomiaren tratamenduan sakondu, jarreren naturaltasuna eta lasaitasuna nabarmenduz.

  • Baliabide teknikoak hobetu.

  • Monumentaltasunerako joera.

  • Konposizioa: Forma geometrikoak (adibidez, triangelua).

  • Arkitekturarekiko menpekotasuna galdu.

  • Giza gorputz biluzien idealismoa.

Quattrocento (XV. mendea)

Italian, antzinate klasikoko teknika berreskuratzeko bilakaera XIII. mendeko eskulturan, arkitekturan edo pinturan hasi zen. XV. mendean bi balio garrantzitsu elkartu ziren: Azken gotikoaren naturalismoa eta obra klasikoetatik jasotako inspirazio berria.

Lorenzo Ghiberti (1378-1455)

Lorenzo Ghiberti ezaguna izan zen "Florentziako Bataiotegiko brontzezko ate monumentalengatik". 1330ean Andrea Pisanok lehen atea eraikitzen hasi zen. 1401ean bigarren atea egiten hasi ziren, eta 21 urtez aritu ziren ate hau eraikitzen, Pisanok markatutako estiloari jarraituz. Azkenik, 1425ean hirugarren atea egin zuten. Ate hauei "Paradisuko Ateak" deitu zieten.

Obra nagusiak

  • Florentziako Bataiotegiko Bigarren ateak

  • Isaaken Sakrifizioa

  • Florentziako Bataiotegiko Paradisuko Ateak

Luca della Robbia (1400-1482)

Luca della Robbiak zeramika beiraztatuaren teknika garatu zuen, estilo propioa sortuz. Hau, bere ilobek jarraitu zuten, XVI. mendera arte.

Obra nagusiak

  • Florentziako Katedraleko "Cantoria"

Donatello (1386-1438)

Donatellok, Gotikoaren eta Berpizkundearen arteko zubi gisa, eskulturan paper garrantzitsua hartu zuen. Eskultura klasikoaren edertasuna, oreka eta errealitatean inspiratutako espresibitatea lortu zituen, bizitzeko gogoa irudikatuz. Donatellok gizakiarekiko interesa adierazi zuen.

Obra nagusiak

  • David

  • Gattamelata kondotieroa

  • Florentziako Katedraleko "Cantoria"

  • Magdalena penitentea

Cinquecento eta Manierismoa (XVI. mendea)

Erroma gune nagusia izan zen, eta mukulu biribileko eskultura monumentalek nagusitu ziren bertan. XVI. mendean Florentzia erreferente gisa zegoen; bertan krisi politiko batean zeuden bitartean, Erromak garrantzia hartu eta lan handiak egin ziren. Jacopo della Querciak aurreratu zuen indarra eta monumentalitatea Cinquecentoan.

Michelangelo (1475-1564)

Michelangelo Florentziako arkitekto, eskultore eta pintore bat izan zen. Manierismoaren eta Barrokoaren iragarle kontsideratuta dago. Teknikoki bikaina zen eta ideia neoplatonikoak erakusten zituen bere lanetan. Dramatismoa eta biluztasuna (bikaintasunaren erakusle) maiz agertzen ziren bere obretan. Normalean Carrarako marmol zuria erabiltzen zuen, eta hau zuzenean lantzen zuen.

Entradas relacionadas: